2023/04/26ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2023KO MARTXOA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,6 jaitsi dira 2023ko martxoan
Elikagaien indizeak % 5,3 egin du behera eta Gainerako produktuenak % 3,5 egin du gora
Eustaten datuen arabera, eta aurreko urteko hil beraren aldean, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 2,6 egin dute behera 2023ko martxoan, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.
Aurreko hilaren aldean (2023ko otsaila), eta urtaro-ondorioak behin kenduta, prezio konstanteetako salmentak % 1,9 jaitsi dira martxoan.
Hilabete arteko salmentek behera egin dute, bai Elikaduraren sektorean, bai Gainerako produktuenean (% 2,8 eta % 0,1, hurrenez hurren).
Urte arteko terminoetan, 2023ko martxoan 2022ko martxoaren aldean, prezio konstanteetako salmenten bilakaerak negatiboak izan dira Elikaduraren sektorean, % 5,3 jaitsi baitira. Gainerako produktuei dagokienez, ordea, emaitzak positiboak izan dira: salmentak % 3,5 hazi dira aurreko urteko martxoarekin alderatuta.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2023
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | -2,6 | -1,9 | -0,3 |
| Araba/Álava | -5,7 | -0,9 | -4,2 |
| Bizkaia | -1,3 | -1,6 | 1,1 |
| Gipuzkoa | -3,4 | -2,7 | -1,2 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -5,3 | -2,8 | -2,4 |
| Gainerako produktuak | 3,5 | -0,1 | 3,8 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 5,8 | 1,0 | 4,5 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2023ko Apirilaren 26a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek behera egin dute 2023ko martxoan, urte artean, hiru lurraldeetan, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan. Araban % 5,7 jaitsi dira salmentak, Gipuzkoan % 3,4 eta Bizkaian, azkenik, % 1,3.
Aurreko hiruhilekoarekin (2023ko otsaila) alderatuta, salmentek behera egin dute hiru lurraldeetan. Gipuzkoan salmentak % 2,7 murriztu dira hiruhileko artean, Bizkaian % 1,6 eta Araban % 0,9.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako landunen kopurua % 5,8 igo da 2022ko martxoaren aldean. Aurreko hilaren aldean, langileen indizea % 1,0 igo da.
2023KO LEHEN HIRUHILEKOAREN BALANTZEA: Indize Orokorraren metatua % 0,3 jaitsi da, Elikagaien salmentak % 2,4 jaitsi dira, eta Gainerako produktuen salmentak % 3,8 hazi dira
2023ko lehen hiruhilekoan, Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizearen beherakada % 0,3koa izan da, aurreko urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Jaitsiera hori Elikaduran metatutako salmenten % 2,4ko atzerakadak eragin du; izan ere, martxora arte metatutako salmentak % 3,8 igo dira Gainerako produktuetan.
Urtean zehar egundaino metatutako aldakuntza negatiboa da Araban eta Gipuzkoan, % 4,2ko eta % 1,2ko jaitsiera metatuekin, hurrenez hurren. Bizkaian, aldiz, salmenta metatuak % 1,1 igo dira.
Sektoreko landunen indizeak % 4,5eko hazkunde metatua izan du urteko lehen hiru hilabeteetan.
INFORMAZIO OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta, hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Eustatek eskerrak ematen dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea % 97,37ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62