2023/03/27ko prentsa-oharra

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2023KO OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,6 egin dute behera, 2023ko otsailean

Aurreko hilarekin alderatuta, 2023ko urtarrilarekin, salmentek % 1,0 egin dute behera

Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2023ko otsailean, % 0,6ko jaitsiera izan dute, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek emandako datuen arabera.

Aurreko hilarekin alderatuta, 2023ko urtarrilarekin, eta urtaro-eragin egokiak kenduta, prezio finkoetako salmentek % 1,0 egin dute behera otsailean.

Hilen arteko terminoetan, salmentek behera egin dute sektore bietan, bai Elikaduran bai Gainerako produktuetan, % 0,5 eta % 1,8, hurrenez hurren.

Urte arteko terminoetan, 2023ko otsailean, 2022ko otsailaren aldean, prezio finkoetako salmenten bilakaera negatiboa izan da bi sektoreetan; Elikaduran beherakada % 0,4koa izan da eta Gainerako produktuetan, % 1,0ekoa.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Otsaila 2023

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE-0,6-1,00,9
Araba/Álava-6,1-2,2-3,4
Bizkaia0,5-1,42,5
Gipuzkoa-0,10,30,0
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-0,4-0,5-0,8
Gainerako produktuak-1,0-1,84,0
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE4,00,13,8

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2023ko Martxoaren 27a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek gora egin dute % 0,5 Bizkaian, urte arteko terminoetan, 2023ko otsailean. Arabaren eta Gipuzkoaren kasuan, berriz, % 6,1 eta % 0,1 egin dute behera, hurrenez hurren, prezio finkoetan eta lan-egutegiko termino homogeneoetan.

2023ko urtarrilaren aldean, alegia, hilen arteko terminoetan, salmentek % 0,3 egin dute gora Gipuzkoan, eta, Araban eta Bizkaian, berriz, % 2,2 eta % 1,4 behera, hurrenez hurren.

Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako landun kopuruak % 4,0 egin du gora, 2022ko otsailarekin alderatuta. Hilen arteko terminoetan, azkenik, pertsonalaren indizeak % 0,1 egin du gora.

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta, hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietan eta elikadura-kate handietan merkataritza-indizea prestatzen elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,6 egin dute behera, 2023ko otsailean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2023/03/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020836_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali