2023/04/19ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2023KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioek % 2,1 egin dute behera 2023ko martxoan, aurreko hilabetearen aldean

2022ko martxoaren aldean, industria-prezioek % 0,7ko igoera izan dute

Euskal AEko industria-prezioek % 2,1 egin dute behera 2023ko martxoan, aurreko hilaren aldean, Eustatek dituen datuen arabera. Martxoko urte arteko tasa –azken hamabi hiletako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– positiboa da oraindik, % 0,7koa.

Analisi zehatzago batek erakusten du 2023ko martxoan prezioetan aurreko hilaren aldean jaitsiera nabarmenenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 13,9ko jaitsiera), Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (% 2,1) eta Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 1,7). Prezioetan hilen arteko hazkuntza nabarmenenak izan dituzten sektoreak, ordea, honako hauek izan dira: Garraio-materialaren fabrikazioa (% 4), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 0,9) eta Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metalezko batzuk (% 0,6).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, 2023ko otsailaren aldean, Energiak behera egin du prezioetan (% 8,9), eta Kontsumo-ondasunek % 0,2. Azken horien kasuan, jaitsiera honako sektore hauen beherakadaren ondorio izan da: Kontsumo iraunkorreko ondasunak (% 1,1) eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunak (% 0,1). Bestalde, Ekipo-ondasunek % 1,7ko igoera izan dute, eta Tarteko ondasunek % 0,2ko igoera.

Urte arteko terminoetan, 2023ko martxoan, 2022ko martxoaren aldean, prezioen hazkuntza handienak honako adar hauetan izan dira: Zuraren, paperaren eta arte grafikoaren industria (% 17,3), Erauzketa-industriak (% 15,0), Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 14,3), Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metalezko batzuk (% 13,9) eta Ura (% 8,2). Prezioak, urte arteko terminoetan, ordea, negatiboak izan dira Energia elektrikoa, gasa eta lurruna adarrean (% 17,6) eta Kokeriak eta petrolio-fintzea adarrean (% 14,7).

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2023

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA131,4-2,10,7
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak127,00,215,0
Manufaktura-industria130,90,24,6
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria133,3-0,114,3
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza104,70,91,5
Zurgintza, papera eta arte grafikoak148,60,317,3
Kokeak eta petrolioa fintzen144,5-1,7-14,7
Industria kimikoa151,2-1,06,8
Botiken fabrikazioa128,50,07,1
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak122,20,613,9
Metalurgia eta produktu metalikoak140,90,16,6
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa120,9-2,12,3
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa115,3-0,22,4
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa114,70,05,7
Garraiorako materialen fabrikazioa112,74,06,9
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa120,2-0,17,5
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna134,5-13,9-17,6
Ura130,1-0,88,2
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak129,9-0,212,5
Kontsumoondasun iraunkorrak114,7-1,15,3
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak132,5-0,113,6
Ekipo-ondasunak118,31,76,5
Bitarteko ondasunak136,10,28,7
Energia142,0-8,9-16,5

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2023ko Apirilaren 19a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da helmuga ekonomikoaren araberako ondasun-talde handi guztietan, Energian izan ezik, % 16,5 egin baitu behera. Kontsumo-ondasunen prezioek % 12,5 egin dute gora, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 13,6 igo direlako eta Kontsumo iraunkorreko ondasunenak, % 5,3. Tarteko ondasunen prezioek % 8,7 egin dute gora, eta Ekipo-ondasunenek urte arteko % 6,5eko igoera izan dute.

INFORMAZIO OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 88,98ko estaldurarekin kalkulatu da.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioek % 2,1 egin dute behera 2023ko martxoan, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/04/19
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020858_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali