HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Euskal AEko Industriaren...

2023/04/27ko prentsa-oharra

INDUSTRIAREN INKESTA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Industriaren negozio-zifrak % 19 egin du gora 2021ean

Enpleguak % 0,5eko tasa positiboa izan du berriro, eta lan egindako ordu kopuruak % 5,1 egin du gora

2021ean, Euskal AEko industriaren jarduerak COVID-19aren pandemiaren ondorioz aurreko urtean izandako beherakada gainditu zuen, eta negozio-zifra % 19 handitu zen, Eustaten datuen arabera.

Suspertze hori ia adierazle ekonomiko guztietan gertatu da. Enpleguak % 0,5 egin du gora landunen kopuruan, eta pandemiaren aurreko azken urteetako joera positibora bueltatu da, baina ez ditu aurretiko zifrak lortu. 201.950 enplegatu izan dira, 2020an baino 933 gehiago, baina 2019ko zifretara iritsi gabe. Lan egindako orduen kopuruak igoera handiagoa izan du; % 5,1 egin du gora, 2020aren aldean.

Euskal AEko industriak –manufaktura-industria, erauzketa-industriak, energia elektrikoa, gasa eta lurruna eta uraren eta saneamenduaren hornikuntza barne hartzen ditu– 11.138 establezimendutan garatu du guztira jarduera, aurreko urtean baino % 0,3 gutxiago.

Negozio-zifra 58.757 milioi eurora iritsi da prezio arruntetan 2021ean, 2020an baino % 19 gehiago, Baina, oraindik, 2019ko zenbatekoaren azpitik. Aldi berean, pertsonalaren gastuek % 3,9 egin dute gora, aurreko urtearekin alderatuta.

Balio erantsi gordina faktore-kostuetan adierazle makroekonomikoa da, eta ondasun eta zerbitzuen ekoizpen osoaren balio ekonomikoa adierazten du, ekoizpen horretarako beharrezkoak izan diren intsumoak kenduta. 2021ean, Euskal AEko industria-sektoreak sortutako balio erantsi gordina 14.455 milioi eurokoa izan da, 2020koa baino % 9,9 handiagoa.

Euskal AEko industriaren adierazle ekonomiko nagusiak, lurralde historikoaren arabera (mila €). 2021

Excel csv
 Euskal AE2021-2020 (gehiguntza %)Araba/Álava2021-2020 (gehiguntza %)Bizkaia2021-2020 (gehiguntza %)Gipuzkoa2021-2020 (gehiguntza %)
Pertsona enplegatuak NU201.9500,541.618-0,179.1810,181.1511,1
Negozio kopurua58.757.26519,013.440.56014,025.774.73723,019.541.96817,6
Balio Erantsi Gordina faktore-kostuetan14.454.6649,93.103.1537,65.618.88013,65.732.6317,8
Pertsonal gastuak9.202.8193,91.921.8374,73.543.8492,73.737.1334,7
Itxurazko lan-produktibitatea71,69,474,67,771,013,470,66,7
Pertsonal-kostuak pertsonako45,63,446,24,844,82,646,13,6
Soldaten arabera doitutako lan-produktibitatea ( %)157,15,8161,52,8158,610,5153,43,0

Data 2023ko Apirilaren 27a

Iturria: Eustat. Industriaren inkesta

2021ean, Euskal AEko industria-sektoreak enplegatu bakoitzeko 71.575 euroko itxurazko lan-produktibitatea –ekoizpen-prozesuari aplikatutako lan-unitate baten errendimendua– erregistratu du, 2020koa baino % 9,4 altuagoa, eta pertsona bakoitzeko langile-kostuak 45.570 eurokoak izan dira, aurreko urtekoak baino % 3,4 altuagoak. Bi adierazle horiek batzen badira, soldataren arabera doitutako lan-produktibitatearen ratioa lortzen da, eta hark adierazten du zenbat balio erantsi eskuratzen den enplegatu bakoitzeko, batez besteko kostuak kontuan hartuta. 2021eko balioa % 157,1ekoa da, edo, beste modu batera esanda, balio erantsiko terminoetan lortu zen enplegatu bakoitzeko kostuen balioa halako 1,57. Adierazle hori % 5,8 handitu da 2021ean, 2020aren aldean.

Zifra horiekin bat etorriz, ustiapenaren emaitza edo irabazia interes eta zerga aurretik, % 86,2 igo da. Kontzeptualki, ustiapenaren emaitzak adierazten du enpresa batek galerak edo irabaziak dituen ekitaldi baten amaieran, haren jarduera nagusiari dagokionez. 2021ean ustiapen-emaitzaren igoera erregistratutako altuenaren (% 99,5) antzekoa da, 2014koaren antzekoa.

Lurralde-analisia

Pandemiak eragindako ondorioen suspertzea hiru lurraldeetan antzeman da, baina ez modu berean.

Adierazle nagusiak kontuan hartuta, Bizkaia izan da suspertze handiena izan duen lurraldea, eta Araba izan da, nolabait, osasun-krisi horretatik neurri txikiagoan suspertu dena.

Negozio-zifraren zenbatekoak nabarmen egin du gora hiru lurraldeetan, baina Bizkaian izan da igoerarik nabarmenena; izan ere, aurreko urtean baino % 23 gehiago fakturatu da, eta Gipuzkoan % 17,6 eta Araban % 14.

Industria-enpleguari dagokionez, hainbat joera izan dira: Gipuzkoan eta Bizkaian aldakuntzak, oso handiak izan ez badira ere, positiboak izan dira, % 1,1 eta % 0,1ekoak, hurrenez hurren; Araban, berriz, industria-enplegua % 0,1 jaitsi da. Lan egindako orduek, aldiz, tasa positiboak izan dituzte hiru lurraldeetan, eta handiagoak dira: % 5,7 Gipuzkoan, % 5,6 Bizkaian eta % 2,9 Araban. Industria-establezimenduen kopuruari dagokionez, % 1 murriztu da Bizkaian eta % 0,3 Araban; Gipuzkoan, berriz, % 0,5 areagotu da. Gainera, pertsonalaren gastuek igoera handiagoa izan dute Araban eta Gipuzkoan, % 4,7koa bi lurraldeetan, eta pixka bat txikiagoa Bizkaian (% 2,7).

Osagaien bilakaeraren ondorio gisa, industriak hiru lurraldeetan sortutako balio erantsi gordinak bilakaera oso positiboa izan du. Hala, 2021ean 2020an baino % 13,6 altuagoa izan da Bizkaian, % 7,8 altuagoa Gipuzkoan eta % 7,6 altuagoa Araban. Itxurazko lan-produktibitatea enplegatuaren arabera neurtuta ikusten da Bizkaia eta Gipuzkoa direla muturretako lurraldeak: Bizkaian, produktibitatearen irabazia % 13,4koa izan da, eta Gipuzkoan, % 6,7koa; Araban tartean da, eta batez besteko produktibitatea %7,7 areagotu da bertan

Gainerako adierazleetan ez bezala, Bizkaian izan dute enplegatuko kostuek doikuntza baxuena; izan ere, % 2,6 areagotu dira, eta Gipuzkoan % 3,6 eta Araban % 4,8. Hala, Bizkaian pertsonako batez besteko kostua hiru lurraldeetako baxuena da, 44.756 eurokoa, eta, Gipuzkoan, 46.052 eurokoa eta Araban, 46.178 eurokoa. Datu horietan oinarrituta ondoriozta daitekeenez, soldaten arabera doitutako lan-produktibitatearen koefizientea Gipuzkoan batez besteko kostuen % 153,4koa da, eta Bizkaian % 158,6koa eta Araban % 161,5ekoa.

Analisi sektoriala

Gure autonomia-erkidegoko sektore nagusiak, balio erantsiaren terminoetan, 2021ean, honako hauek izan dira: Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu, Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa eta Metalurgia, burdinazko, altzairuzko eta burdin aleaziozko produktuen fabrikazioa. Hiruretan gainditu dira, nabarmen, mila milioi euroak balio erantsian, eta, lehen kasuan, baita bi milioi euro ere. Produktu metalikoen fabrikazioaren sektoreak berak bakarrik Euskal AEko industriaren balio erantsi osoaren % 20,2 metatzen du, eta aipatutako hirurek batera guztizkoaren % 40 gainditzen dute (% 42,1).

Nabarmendu behar da hiru sektore horien industriaren balio erantsi osoaren ehunekoak bat datozela haietako enplegatu kopuruarekin; hala, Produktu metalikoen fabrikazioak enpleguen guztizkoaren % 25,1 hartzen du, Makineriak eta ekipoen fabrikazioak % 11,2 eta Metalurgiak % 8,1.

Kontuan hartu beharreko balio erantsiak dituzten beste sektore batzuk honako hauek dira: Kautxuzko produktuen eta plastikoen fabrikazioa (% 7,7); Ibilgailu motordunen, atoien eta erdiatoien fabrikazioa (% 5,7); Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 5,6) eta Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornidura (% 5,6). Lehen hiru kasuetan, enpleguaren ehunekoak haien balio erantsiekin bat datoz: % 6,7, % 5,9 eta % 7,4, hurrenez hurren. Hala ere, nabarmendu behar da Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornidura sektoreak industriaren balio erantsi osoaren % 5,6 hartzen duela, eta enplegatuen % 1,2 baino ez.

Bestalde, gure erkidegoko industriaren azpisektoreak askotarikoak dira. Izan ere, honako hauek konbinatzen dituzte: batetik, eskulanaren itxurazko produktibitatea duten eta langileen batez besteko kostu baxuak dituzten jarduerak (besteak beste, Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industria; Arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioa eta Egurraren eta artelazkiaren industria, altzariak izan ezik; otargintza eta espartzugintza) eta, bestetik, adierazle beretarako balio nabarmen altuagoak dituzten beste jarduera batzuk. Besteak beste, honako hauek azpimarratu behar dira: Ura hartu, araztu eta banatzea, Botiken fabrikazioa, Kokeriak eta petrolio-fintzea eta Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura.

graf0020875_01_e.png

2021ean, azpisektoreen barruan itxurazko lan-produktibitatea honako balio hauen artekoa izan da: 29 mila euro enplegatu bakoitzeko, Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industriaren kasuan, eta 327 mila, Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren horniduraren kasuan.

Honako sektore hauek ere izan dute itxurazko lan-produktibitate altua, besteak beste: Kokeriak eta petrolio-fintzea eta Botiken fabrikazioa; lehenengoak pertsonako 285 mila euro baino gehiagoko produktibitatea gainditzen du, eta bigarrena 181 mila euro ingurura iristen da.

Itxurazko lan-produktibitate oso baxuarekin bat, Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industriak (28.680 euro pertsonako) eta Arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioaren sektoreak (37.519 euro) langileen batez besteko kostu baxuenak erregistratu dituzte (21.009 euro eta 29.055 euro enplegatuko, hurrenez hurren).

Enplegatuko langileen batez besteko kostua 85.466 euro izan da enplegatu bakoitzeko Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren horniduraren kasuan eta 97.990 eurokoa, Kokeriak eta petrolio-fintzearen kasuan. Esan bezala, sektore horiek ere itxurazko lan-produktibitate altuena ere erregistratu dute, eta, Botiken fabrikazioarekin batera, soldaten arabera doitutako lan-produktibitatearen maila handiena erregistratu dute, % 296 azken horren kasuan, eta % 383 eta % 291,4, Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren horniduraren kasuan eta Kokeriak eta petrolio-fintzearen kasuan, hurrenez hurren.

Bestalde, Makineria eta ekipoen konponketa eta instalazioaren sektoreak, soldaten arabera doitutako lan-produktibitatearen maila baxuena erregistratu du, % 118,4koa.

Euskal AEko industriaren adierazle ekonomiko nagusiak, sektorearen arabera (A64). Mila €. 2021

Excel csv
 Pertsona enplegatuak NUNegozio kopuruaBalio erantsiaPertsonal gastuakItxurazko lan-produktibitateaPertsonal-kostuak pertsonakoSoldaten arabera doitutako lan-produktibitatea ( %)
Ateratze-industriak480119.22235.82524.12974,650,3148,5
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria14.9064.136.998815.702496.23254,733,3164,4
Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industria2.350196.04067.39749.37028,721,0136,5
Egurraren eta artelazkiaren industria, altzariak izan ezik; otargintza eta espartzugintza3.884618.319190.358128.90249,033,2147,7
Paperaren industria3.8131.470.035355.884195.40693,351,2182,1
Arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioa3.579313.825134.282103.98937,529,1129,1
Kokeak eta petrolioa fintzen9765.200.504278.67995.638285,598,0291,4
Industria kimikoa3.9961.522.035396.857210.10199,352,6188,9
Botiken fabrikazioa1.123413.737203.06368.711180,861,2295,5
Kautxu produktuen eta plastikoen fabrikazioa13.4713.333.0891.106.611641.08382,147,6172,6
Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa5.0671.110.995373.762239.37473,847,2156,1
Metalurgia, burdinazko, altzairuzko eta burdin aleaziozko produktuen fabrikazioa16.4157.084.7311.555.471877.16794,853,4177,3
Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu50.6157.745.9232.920.8522.163.27157,742,7135,0
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa6.773976.314367.071268.01654,239,6137,0
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa9.1151.905.957526.089407.74557,744,7129,0
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa22.6285.144.4151.613.3581.130.32771,350,0142,7
Ibilgailu motordunen, atoien eta erdiatoien fabrikazioa11.9935.546.504820.400616.84368,451,4133,0
Beste garraio material baten fabrikazioa7.0782.659.388643.104453.58290,964,1141,8
Altzarien fabrikazioa; manufakturako beste industria batzuk6.943994.255336.895219.84048,531,7153,2
Makineria eta ekipoen konponketa eta instalazioa7.480805.034368.855311.50449,341,6118,4
Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura2.4876.254.053813.991212.554327,385,5383,0
Ura hartu, araztu eta banatzea1.350263.407137.48170.955101,852,6193,8
Hondakin urak hartu eta tratatzea; hondakinak bildu, tratatu eta deuseztatzea5.428942.485392.677218.08072,340,2180,1

Data 2023ko Apirilaren 27a

Iturria: Eustat. Industriaren inkesta

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Industriaren negozio-zifrak % 19 egin du gora 2021ean

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2023/04/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020875_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar