2023/03/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2023KO OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 1,7 egin dute gora 2023ko otsailean, aurreko hilabetearen aldean

2022ko otsailaren aldean, industria-prezioen igoera % 8,4koa izan da

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 1,7 egin dute gora 2023ko otsailean, aurreko hilaren aldean, Eustatek dituen datuen arabera. Otsaileko urte arteko tasa –azken hamabi hiletako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 8,4koa da.

Analisi zehatzago batek erakusten du 2023ko otsailean hazkuntza nabarmenenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 12,5), Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metalezko batzuk (% 3,0), Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 2,7) eta Erauzketa-industriak (% 2,4). Prezioetan hil arteko beherakadak izan dituzte, berriz, honako sektore hauek: Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 5,4) eta Zuraren, paperaren eta arte grafikoaren industria (% 1,2).

Helmuga ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraikiz, Ekipo-ondasunen prezioen aldakuntza, 2023ko urtarrilarekin alderatuta, % 0,6koa izan da, Tarteko ondasunena % 0,4koa eta Kontsumo-ondasunek % 2,3 egin dute gora; azken horietan, igoera egon da Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunetan % 2,6ko igoera egon delako, eta % 0,5ekoa Kontsumo iraunkorreko ondasunetan. Energiaren prezioek, azkenik, % 3,8 egin dute gora aurreko hilarekin alderatuta.

Urte arteko terminoetan, 2023ko otsailean, 2022ko otsailaren aldean, prezioen hazkuntza handienak honako adar hauetan izan dira: Zuraren, paperaren eta arte grafikoaren industria (% 18,6), Erauzketa-industriak (% 18,3), Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 16,3), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 14,9) eta Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metalezko batzuk (% 14,1).

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Otsaila 2023

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA134,11,78,4
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak126,82,418,3
Manufaktura-industria130,5-0,28,6
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria133,42,716,3
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza117,81,014,9
Zurgintza, papera eta arte grafikoak148,2-1,218,6
Kokeak eta petrolioa fintzen147,0-5,44,4
Industria kimikoa152,50,111,8
Botiken fabrikazioa126,90,07,5
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak121,43,014,1
Metalurgia eta produktu metalikoak140,50,29,7
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa123,51,05,3
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa115,50,03,2
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa114,40,34,3
Garraiorako materialen fabrikazioa108,40,52,7
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa119,00,36,2
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna155,812,57,1
Ura131,20,69,4
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak130,82,314,6
Kontsumoondasun iraunkorrak115,80,56,6
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak133,32,615,9
Ekipo-ondasunak115,80,63,7
Bitarteko ondasunak135,80,411,5
Energia155,73,87,5

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2023ko Martxoaren 23a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da helmuga ekonomikoaren araberako ondasun-talde handi guztietan. Kontsumo-ondasunen prezioek % 14,6 egin dute gora, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 15,9 igo direlako eta Kontsumo iraunkorreko ondasunenak, % 6,6. Tarteko ondasunen prezioek % 11,5 egin dute gora eta Energiaren prezioek, % 7,5. Azkenik, Ekipo-ondasunek prezioetan urte artean % 3,7 egin dute gora.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustat-ek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 92,13ko estaldurarekin kalkulatu da.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 1,7 egin dute gora 2023ko otsailean, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2023/03/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020834_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali