2023/05/25eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN INKESTA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2021ean, eraikuntzaren sektoreko negozio-zifrak % 4,6 egin du gora Euskal AEn

Enpleguak gora egin du, baina tasa txikiagoan, % 0,3an

2021ean, eraikuntzaren sektoreak % 4,6 areagotu du fakturazioa, 2020aren aldean, eta 8.235 milioi eurokoa izan zen, Euskal AE osoan, Eustaten datuen arabera; 2020an, pandemiaren urtean, % 18,5 egin zuen behera.

Lurralde-banaketari dagokionez, Arabako establezimenduek, 1.171 milioi euroko negozio-zifrarekin –guztizkoaren % 14,2–, hazkuntzarik handiena izan dute, % 7,4koa. Bizkaian, 4.119 milioi euro fakturatu dira, erkidegoaren guztizkoaren % 50, eta 2020ko diru-sarrerak baino % 5,3 handiagoak izan dira. Gipuzkoan hazkuntza txikiagoa izan da, % 2,6koa, eta 2.945 milioi euroan fakturatu dute; lurralde horri Euskal AEren guztizkoaren % 35,8 dagokio.

Salmentetan izan den % 4,6ko igoera hori noranzko berean doan baina enplegu-estratuetan tamaina desberdina duen portaera baten ondorio izan da. Geruza gorena izan da onura handiena izan duena, 20 enplegukoa edo gehiagokoa; salmentek % 8,5 egin dute gora. Geruza horretatik hurbil dago soldatakorik gabeko geruza, % 6,3 egin baitu gora haren fakturazioak. Azkenik, 1 eta 9 enplegu bitarteko geruza dago; haren negozio-zifra % 1,9 handitu da. Aldakuntza horiek kontuan hartuta, negozio-zifraren guztizkoaren % 55,4 1 eta 19 enplegu bitarteko geruzari dagokio, % 37,4, 20 enplegu eta gehiagokoari, eta gainerako % 7,2a, soldatakorik gabeko estratuari.

graf0020957_01_e.png

Negozio-bolumenaren % 21,3 bizitegi-obra berriaren eraikuntzak eragiten du

Eraikitako ondasun-mota kontuan hartuta, esan behar da Euskal AEn eraikuntzaren sektoreko negozio-zifraren bosten bat baino pixka bat gehiago (% 21,3) bizitegi-obra berriaren eraikuntzatik datorrela, baina ekarpenik handiena bizitegi-zaharberritzeei dagokie, sektoreko guztizkoaren % 22,5 fakturatzen baitute.

graf0020957_02_e.png

Bestalde, obra zibil berriari (besteak beste, errepideak, estolderia, presak, zubiak, etab.) % 11,9 dagokio eta bizitegiz bestelako zaharberritzeari eta bizitegiz bestelako obra berriari (merkataritza-zerbitzuak, biltegiak, industria-eraikinak, turismo-zerbitzurako eraikinak, aisialdirako eraikinak, etab.), % 9,9 eta % 9,8, hurrenez hurren.

Enplegua pandemiaren zifretan geratu da: 2021ean, 2020an galdutakoaren % 0,3 baino ez du berreskuratu (–% 5,1)

2021ean, Euskal AEn eraikuntzaren sektoreko enpleguak 2020an COVID-19aren pandemiaren ondorioz galdu ziren hiru mila eta berrehun enpleguen % 0,3 baino pixka bat gehiago berreskuratu du.

Zifra absolutuetan, ehun eta berrogeita hamabi enplegu garbi baino pixka bat gehiagoko igoera izan da, aurreko urtearekin alderatuta; 60.115 enplegu dira Euskal AEko eraikuntzaren sektorean 2021. urtean.

Lurralde-mailan, Arabako eraikuntzaren sektoreko enpleguak % 0,8 egin du gora, eta Bizkaian are gehiago, % 1,5; bi lurralde horiek dinamikoagoak izan dira Gipuzkoa baino, % 1,9 egin baitu behera, 2020an izan zen % 4ko beherakadaz gainera. Ondorioz, 2021ean, Bizkaiari sektoreko enpleguaren % 53,0 dagokio, Gipuzkoari % 33,2 eta Arabari % 13,8.

Gainera, enpleguaren bilakaerak desberdintasun nabarmenak izan ditu, establezimenduaren tamainaren arabera. Hala, enplegu gehieneko geruza baino ez da, 20 pertsona baino gehiagokoa, 2021ean igoera izan duena, % 4,9ko igoera (2020an % 6,5eko jaitsiera izan zuen). Bestalde, 1 eta 19 pertsona bitarteko geruzak % 0,6 egin du behera (–% 4,5 aurreko urtean), eta soldatakorik gabeko kolektiboak, autonomoenak, kaltetuenak, enpleguaren % 2,8 galdu du, 2020an izandako % 4,7ko jaitsieraz gainera.

graf0020957_03_e.png

2021eko enpleguaren egitura honela gelditu da: 20 pertsona baino gehiagoko geruzari, 16.021 pertsonarekin, guztizko enpleguaren % 26,7 dagokio eraikuntzan; 1 eta 19 pertsona bitarteko geruzari –jendetsuena da, 29.350 enplegatu baititu– guztizko enpleguaren ia erdia dagokio, sektorearen % 48,8, eta, azkenik, soldatakorik gabekoen sektoreari, autonomoen sektoreari, guztizkoaren % 24,5, 14.744 pertsonarekin, eta % 2,8ko jaitsiera izan du.

2021. urte honetan, lurraldean lan egindako orduen adierazlearen bilakaera enplegurako deskribatutakoarekin paraleloan doa: erkidego osorako % 1,7ko igoera izanik, Bizkaia % 3,1eko hazkuntzarekin nabarmentzen da; Araban igoera moderatuagoa izan da, % 2,2koa, eta, Gipuzkoan, enpleguarekin gertatzen den bezala, joera pixka bat negatiboa izan da, –% 0,6koa.

Tamaina kontuan hartuta, Eraikuntzaren hiru azpisektore nagusiak honako hauek dira: Instalazio elektrikoak, iturgintza eta beste instalazio batzuk (18.552 langile), Eraikinen akabera (15.699 langile) eta Eraikinen eraikuntza (11.248 langile); hiruren artean eraikuntzan okupatutako langileen % 75 baino gehixeago dira. 2021eko bilakaera positiboa izan da kasu horietako bitan, % 2,0 enplegu gehiago Eraikinen akabera azpisektorean, % 1,0 gehiago Eraikinen eraikuntzan; Instalazioen azpisektorean ez da aldakuntzarik izan.

Esan behar da 2021ean eraikuntzaren sektoreko landunen % 11,1 emakumeak izan direla. Proportzio hori 2020koa (% 10,1) baino ehuneko puntu bat handiagoa da.

Balio erantsi gordina faktore-kostuetan, enpresak sortutako aberastasuna adierazten duena, kapital- eta lan-faktoreek produkzio-prozesuari egiten dioten ekarpena da, eta honela kalkulatzen da: produkzio-balioa ken tarteko kontsumoen balioa. Adierazle hori, 2021ean, % 0,6 handitu da, eta 2.884 milioi eurokoa izan da; Araban % 5,1 eta Bizkaian % 1,1 egin du gora eta Gipuzkoan % 1,8 behera.

graf0020957_04_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2021ean, eraikuntzaren sektoreko negozio-zifrak % 4,6 egin du gora Euskal AEn

Eragiketa : 
Eraikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
122401
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2023/05/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020957_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali