2023/05/19ko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA. IV/2022
2022ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko ezkontzak % 3,1 igo dira
Urte osoan, ezkontzak % 20,6 igo ziren 2021aren aldean, eta % 3,7 2019aren aldean
Eustaten datuen arabera, 2022ko laugarren hiruhilekoan 1.634 ezkontza izan ziren Euskal AEn, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 3,1 gehiago.
Gipuzkoan % 14,2 (556) eta Bizkaian % 1,3 (779) gehitu zen inskribatutako ezkontzen kopurua; Araban, aldiz, % 14,2 murriztu zen (199). Bestalde, 100 ezkontza zeinetan gutxienez ezkontideetako bat egoiliarra baitzen Euskal AEtik kanpo inskribatu ziren.
Ezkontza guztietatik 1.578 ezkontza heterosexualak izan ziren, eta 56 sexu bereko pertsonen artekoak, 36 emakumeen artekoak eta 20 gizonen artekoak.
2022ko laugarren hiruhilekoan, 10 ezkontzatik 9 zibilak izan ziren, % 91,6. Ehuneko hori % 91,3 izan zen 2021eko hiruhileko berean.
2022ko laugarren hiruhilekoko 1.634 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn zuten 1.537 emakume eta 1.507 gizon ezkondu ziren. 1.254 emazterentzat (% 81,6) hori izan zen lehendabiziko ezkontza, alargunak 8 izan ziren, eta dibortziatuak 275. Senarrei dagokienez, 1.198rentzat (% 79,5) hori izan zen lehendabiziko ezkontza, eta 10 alargun eta 299 dibortziatu berriz ezkondu ziren.
Ezkontideen adinaren araberako banaketari dagokionez, emazteen % 84,6k eta senarren % 92,3k 30 urte baino gehiago zituzten. 2021eko aldi berean, ehuneko hori % 84,5 izan zen emakumeen artean eta % 91,4 gizonen artean.
2022ko laugarren hiruhilekoan, emakume ezkonberrien % 23,2k eta gizon ezkonberrien % 16,3k atzerriko nazionalitatea zuten. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, emakumeen artean 0,4 igo da, eta gizonen artean ehuneko 0,1 puntu jaitsi da.
2022KO BALANTZEA
2022ko behin-behineko zenbaketan, Euskal AEn bizi ziren pertsonen ezkontzak 7.748 izan ziren, hau da, aurreko urtearen aldean % 20,6 gehiago. 2019. urtearekin alderatuta, ezkontzen kopurua % 3,7 igo da.
Ezkontza zibilak % 90,1 izan ziren, 2021eko % 90,6 baino zertxobait gutxiago.
2022. urte osoan, emazteen % 18,2k eta senarren % 10,7k atzerriko nazionalitatea zuten. 2021ean, ehuneko horiek % 18,2 eta % 12,9 izan ziren, hurrenez hurren.
Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2022/IV
| | 2022/IV | 2022/III | 2021/IV |
| | KOP | % | KOP | % | ?% ## | KOP | % | ?% ## |
| Ezkontzak | 1.634 | 100,0 | 2.749 | 100,0 | -40,6 | 1.585 | 100,0 | 3,1 |
| | | | | | | | | |
| Araba / Álava | 199 | 12,2 | 393 | 14,3 | -49,4 | 232 | 14,6 | -14,2 |
| Bizkaia | 779 | 47,7 | 1.173 | 42,7 | -33,6 | 769 | 48,5 | 1,3 |
| Gipuzkoa | 556 | 34,0 | 901 | 32,8 | -38,3 | 487 | 30,7 | 14,2 |
| Euskal AEtik kanpo | 100 | 6,1 | 282 | 10,3 | -64,5 | 97 | 6,1 | 3,1 |
| Sexu desberdineko pertsonen artean | 1.578 | 96,6 | 2.652 | 96,5 | -40,5 | 1.526 | 96,3 | 3,4 |
| Kanonikoak | 136 | 8,3 | 365 | 13,3 | -62,7 | 138 | 8,7 | -1,4 |
| Zibilak | 1.442 | 88,2 | 2.287 | 83,2 | -36,9 | 1.388 | 87,6 | 3,9 |
| Sexu bereko pertsonen artean | 56 | 3,4 | 97 | 3,5 | -42,3 | 59 | 3,7 | -5,1 |
| Gizon artean | 20 | 1,2 | 47 | 1,7 | -57,4 | 25 | 1,6 | -20,0 |
| Emakume artean | 36 | 2,2 | 50 | 1,8 | -28,0 | 34 | 2,1 | 5,9 |
| | | | | | | | | |
| Senar-emazteak | 1.507 | 100,0 | 2.438 | 100,0 | -38,2 | 1.465 | 100,0 | 2,9 |
| Ezkongabea | 1.198 | 79,5 | 2.104 | 86,3 | -43,1 | 1.194 | 81,5 | 0,3 |
| Alargunak | 10 | 0,7 | 20 | 0,8 | -50,0 | 19 | 1,3 | -47,4 |
| Dibortzuatuak | 299 | 19,8 | 314 | 12,9 | -4,8 | 252 | 17,2 | 18,7 |
| < 30 urte | 116 | 7,7 | 204 | 8,4 | -43,1 | 126 | 8,6 | -7,9 |
| 30 - 39 urte | 627 | 41,6 | 1.173 | 48,1 | -46,5 | 634 | 43,3 | -1,1 |
| = 40 urte | 764 | 50,7 | 1.061 | 43,5 | -28,0 | 705 | 48,1 | 8,4 |
| Espainiarrak | 1.261 | 83,7 | 2.194 | 90,0 | -42,5 | 1.225 | 83,6 | 2,9 |
| Atzerriko nazionalitatea | 246 | 16,3 | 244 | 10,0 | 0,8 | 240 | 16,4 | 2,5 |
| | | | | | | | | |
| Emazteak | 1.537 | 100,0 | 2.448 | 100,0 | -37,2 | 1.489 | 100,0 | 3,2 |
| Ezkongabea | 1.254 | 81,6 | 2.127 | 86,9 | -41,0 | 1.201 | 80,7 | 4,4 |
| Alargunak | 8 | 0,5 | 4 | 0,2 | 100,0 | 9 | 0,6 | -11,1 |
| Dibortzuatuak | 275 | 17,9 | 317 | 12,9 | -13,2 | 279 | 18,7 | -1,4 |
| < 30 urte | 237 | 15,4 | 378 | 15,4 | -37,3 | 231 | 15,5 | 2,6 |
| 30 - 39 urte | 662 | 43,1 | 1.204 | 49,2 | -45,0 | 674 | 45,3 | -1,8 |
| = 40 urte | 638 | 41,5 | 866 | 35,4 | -26,3 | 584 | 39,2 | 9,2 |
| Espainiarrak | 1.181 | 76,8 | 2.068 | 84,5 | -42,9 | 1.149 | 77,2 | 2,8 |
| Atzerriko nazionalitatea | 356 | 23,2 | 380 | 15,5 | -6,3 | 340 | 22,8 | 4,7 |
| | | | | | | | | |
| Ezkontzaren hilabetea | | | | | | | | |
| Uztaila | 805 | 49,3 | | | | 782 | 49,3 | 2,9 |
| Abuztua | 494 | 30,2 | | | | 463 | 29,2 | 6,7 |
| Iraila | 335 | 20,5 | | | | 340 | 21,5 | -1,5 |
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira
Data 2023ko Maiatzaren 19a
Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62