2023/06/26ko prentsa-oharra
SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTU-ESTATISTIKAK. 2021
Euskal AEko Administrazioen zerga bidezko diru-sarrerek % 13,2 egin dute gora 2021ean
Finantza-entitateekiko epe luzeko zorra, 2021eko abenduaren 31n, BPGd-aren % 17,2 da, 2020an baino 4 hamarren gutxiago
Euskal AEko administrazioek –Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udal-administrazioek eratzen dituzte–, haien erakunde autonomoekin eta udalaz gaindiko eta azpiko erakundeekin batera, zerga bidezko diru-sarreretan % 13,2ko igoera erregistratu dute, eta 16.732 milioira iritsi dira, Eustatek dituen datuen arabera.
Zerga bidezko diru-sarreren igoera horrek eragin positiboa dakar eragiketa ez-finantzarioen ondoriozko diru-sarreren guztizkoaren gainean, zeinak % 16,7ko hazkuntza izan baitu eta 19.785 milioi eurora iritsi baita. Testuinguru horretan, finkatutako diru-sarrerek –21.706 milioi eurokoak izan dira–, guztira, bilakaera positiboa izan dute; % 10,3 egin dute gora, aurreko urtearekin alderatuta, nahiz eta diru-sarrera finantzarioek % 29,3 behera egin duten. Bestalde, gastuak 19.787 milioikoak izan dira; % 5,6 egin dute gora, 2020arekin alderatuta.
Euskal Administrazioen likidazio finkatua (milaka euro). 2020-2021
| | 2020 | 2021 | Gehikuntza (%) |
| SARRERAK GUZTIRA | 19.670.829 | 21.705.632 | 10,3 |
| | | | |
| ERAGIKETA ARRUNTAK | 16.779.469 | 19.265.203 | 14,8 |
| Zerga-sarrerak | 14.785.737 | 16.732.123 | 13,2 |
| PFEZ | 5.684.416 | 6.152.215 | 8,2 |
| Sozietate-zerga | 1.064.120 | 1.166.218 | 9,6 |
| BEZA | 5.224.239 | 6.266.824 | 20,0 |
| ZERGA BEREZIAK | 1.364.935 | 1.547.714 | 13,4 |
| Udal zergak | 766.319 | 782.028 | 2,0 |
| BESTE ZERGA BATZUK | 681.708 | 817.124 | 19,9 |
| Bestelako sarrera arruntak | 1.993.732 | 2.533.080 | 27,1 |
| KAPITAL ERAGIKETAK | 173.315 | 519.455 | 199,7 |
| | | | |
| ERAGIKETA EZ-FINANTZARIOAK, GUZTIRA | 16.952.784 | 19.784.658 | 16,7 |
| FINANTZA ERAGIKETAK | 2.718.046 | 1.920.974 | -29,3 |
| | | | |
| GASTUAK GUZTIRA | 18.745.944 | 19.786.990 | 5,6 |
| | | | |
| ERAGIKETA ARRUNTAK | 15.903.803 | 16.616.898 | 4,5 |
| Pertsonal gastuak | 4.050.572 | 4.207.523 | 3,9 |
| Transferentzia arruntak | 5.639.082 | 5.820.428 | 3,2 |
| Beste gastu arrunt batzuk | 6.214.149 | 6.588.946 | 6,0 |
| INBERTSIOAK ETA KAPITAL-TRANSFERENTZIAK | 1.557.252 | 1.823.973 | 17,1 |
| | | | |
| ERAGIKETA EZ-FINANTZARIOAK, GUZTIRA | 17.461.054 | 18.440.872 | 5,6 |
| FINANTZA ERAGIKETAK | 1.284.890 | 1.346.118 | 4,8 |
| | | | |
| ERAGIKETA ARRUNTEN SALDOA | 875.666 | 2.648.305 | 202,4 |
| | | | |
| AURREKONTUSALDO EZ-FINANTZARIOA | -508.271 | 1.343.786 | - |
Data 2023ko Ekainaren 26a
Iturria: Eustat. Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikak
Eragiketa ez-finantzarioei dagokienez, bai diru-sarrerek bai gastuek bilakaera positiboa izan dute, 2020arekin alderatuta; % 16,7ko igoera izan da diru-sarreretan eta % 5,6koa, gastuetan. Emaitza hori Aurrekontu Saldo Ez Finantzarioan islatzen da, zeina positiboa izan baita, 1.344 milioi euroan 2021ean, 2020ko 508 milioi euro negatiboen aldean.
Diru-sarrera ez-finantzarioek % 16,7 egin dute gora; igoera hori diru-sarrera arrunten % 14,8ko igoeraren ondorioz izan da, zeinak diru-sarreren guztizkoaren % 77,1 izan baitziren. Era berean, igoera hori kapital-eragiketengatiko diru-sarreretan izan den % 199,7ko igoera handiaren ondorioz ere izan da.
Bestalde, finantza-eragiketen analisiari dagokionez, bilakaera desberdinak ikusten dira diru-sarrera eta gastuen artean; izan ere, diru-sarrera finantzarioak 1.921 milioi eurora iritsi dira (aurreko urtean baino % 29,3 gutxiago), eta gastu finantzarioak 1.346 milioi eurora, alegia, % 4,8ko igoera 2020. urtearekin alderatuta.
2021ean, portaera positiboak izan dira zerga bidezko diru-sarrerei buruzko datuetan. Hala, partida honek –diru-sarrera guztien % 86,9 hartu du– goranzko baterako tasa izan du, % 13,2koa. Igoera nabarmenenak honako hauei dagozkie: Zerga bereziak (% 13,4), Beste zerga batzuk (% 19,9) eta, nagusiki, BEZa (% 20,0); azken horrek, igoera handiena izateaz gainera, % 37,4rekin, diru-sarreren guztizkoari ekarpen handiena egiten diona ere bada. PFEZri guztizkoaren % 36,8 dagokio eta % 8,2 egin du gora; Sozietateen gaineko zergak % 7,0ko pisua du eta % 9,6 egin du gora, eta Udal-zergak % 2,0 egin du gora, baina guztizkoaren % 4,7 baino ez dagokio.
Iturria: Eustat. Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Aldi erabilgarriak
Beste diru-sarrera arrunt batzuk –tasak, transferentziak eta ondare bidezko diru-sarrerak jasotzen dituzte, besteak beste– eragiketa arruntengatiko diru-sarrera guztien % 13,1 izan dira, eta % 27,1eko igoera izan dute.
Gastu arruntei dagokienez, % 4,5eko igoera izan dute. Igoera hori, nagusiki, Beste gastu arrunt batzuk partidaren ondorio izan da, zeinak, gastuen guztizkoaren gaineko % 33,3ko pisuarekin, % 6,0 hazkuntza izan baitu, 2020aren aldean. Ondoren, Langileen gastuak partida dago, zeinak, % 21,3ko pisuarekin, % 3,9 egin baitu gora, eta, bestalde, Transferentzia arruntak partidak % 3,2 egin du gora.
Inbertsio eta kapital-transferentzietako gastuak guztizkoaren % 9,2 izan dira, eta % 17,1eko igoera erregistratu dute, aurreko urtearen aldean.
Erakundeen arabera, Eusko Jaurlaritzak 778 milioiko aurrekontu-saldo ez-finantzario positiboa erregistratu du. Lurralde-administrazioen artean (foru-aldundiak eta toki-entitateak), lurralde guztiek dituzte saldo positiboak: Gipuzkoa nabarmentzen da, 219 milioiko saldoarekin; ondoren, Bizkaia, 204 milioirekin, eta, azkenik, Araba, 142 milioiko saldo positiboarekin.
Euskal Administrazioen datu finkatuak (milaka euro). 2021
| | Guztizko bateratua | Eusko Jaurlaritza | Araba / Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
| | | | | | |
| SARRERA ARRUNTAK | 19.265.203 | 12.232.219 | 2.999.918 | 9.213.749 | 6.082.361 |
| GASTU ARRUNTAK | 16.616.898 | 10.843.675 | 2.762.540 | 8.659.478 | 5.614.250 |
| ERAGIKETA ARRUNTEN SALDOA | 2.648.305 | 1.388.544 | 237.379 | 554.271 | 468.111 |
| | | | | | |
| KAPITAL-SARRERAK | 519.455 | 344.464 | 41.912 | 79.433 | 90.350 |
| KAPITAL GASTUAK | 1.823.973 | 954.559 | 137.063 | 429.525 | 339.530 |
| AURREKONTUSALDO EZ-FINANTZARIOA | 1.343.786 | 778.449 | 142.227 | 204.179 | 218.930 |
| | | | | | |
| DEUDA VIVA (Pendiente de amortizar 31-10-21) ## | 13.436.962 | 10.594.316 | 641.461 | 1.772.838 | 428.347 |
Data 2023ko Ekainaren 26a
Iturria: Eustat. Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikak
Zor bizia (erakundeek finantza-erakundeekin epe luzera dituzten maileguen ondorioz ordaintzeko duten zorra), 2021eko abenduaren 31n, 13.437 milioi eurokoa izan da, BPGd-aren % 17,2; hala, ehuneko lau hamarren jaitsi da, 2020arekin alderatuta. 2021eko pasibo berriak 1.850,9 milioikoak izan dira, eta amortizazioak, 1.001 milioikoak.
2021aren amaieran amortizatzeko zor bizi osotik, Eusko Jaurlaritzarena % 78,8 da, Bizkaiarena % 13,2, Gipuzkoarena % 4,8 eta Arabarena gainerako % 3,2a.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62