2023/05/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2023KO APIRILA
Euskal AEko industria-prezioek % 0,6 egin dute behera 2023ko apirilean, aurreko hilabetearen aldean
2022ko apirilarekin alderatuta, industria-prezioek % 1,9ko jaitsiera izan dute
Euskal AEko industria-prezioek % 0,6 egin dute behera 2023ko apirilean, aurreko hilaren aldean, Eustatek dituen datuen arabera. Apirileko urte arteko tasa –azken hamabi hiletako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– negatiboa izan da, urtean lehen aldiz, eta –% 1,9koa izan da.
Analisi zehatzago batek erakusten du 2023ko apirilean prezioetan aurreko hilaren aldean jaitsiera nabarmenenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Materialaren eta ekipo elektronikoaren fabrikazioa (% 3,6), Kokeriak eta petrolioaren fintzea (% 3,5eko murrizketa prezioetan) eta Erauzketa-industriak (% 1,4). Prezioetan hilen arteko igoera nabarmenenak izan dituzten sektoreak, berriz, honako hauek izan dira: Ehungintza, larrugintza eta oinetakoak (% 6,8), Ura (% 1,7), Garraio-materialaren fabrikazioa (% 0,5) eta Industria kimikoa (% 0,4).
Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraikiz, 2023ko martxoaren aldean, Energiak behera egin du prezioetan (% 1,7), eta Kontsumo-ondasunek, % 0,7. Azken horien kasuan, jaitsiera Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioen % 7,3ko jaitsieraren eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen % 0,3ko igoeraren ondorioz izan da. Bestalde, Tarteko ondasunen prezioak % 0,4 jaitsi dira, eta Ekipo-ondasunenak berdin mantendu dira.
Urte arteko terminoetan, 2023ko apirilean, 2022ko apirilaren aldean, prezioen hazkuntza handienak honako adar hauetan izan dira: Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 14,0), Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metalezko batzuk (% 13,9), Zuraren, paperaren eta arte grafikoaren industria (% 13,6), Erauzketa-industriak (% 12,6) eta Ura (% 8,7). Prezioek, urte arteko tartean, berriz, behera egin dute Energia elektrikoa, gasa eta lurruna adarrean (% 20,0), Kokeriak eta petrolioaren fintzea adarrean (% 17,3) eta Materialaren eta ekipo elektronikoaren fabrikazioa (% 1,4).
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Apirila 2023
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 130,7 | -0,6 | -1,9 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 125,3 | -1,4 | 12,6 |
| Manufaktura-industria | 130,0 | -0,8 | 1,9 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 133,3 | 0,0 | 14,0 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 111,8 | 6,8 | 7,8 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 149,4 | -0,9 | 13,6 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 139,5 | -3,5 | -17,3 |
| Industria kimikoa | 152,1 | 0,4 | 3,1 |
| Botiken fabrikazioa | 127,3 | -1,0 | 2,3 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 122,4 | 0,1 | 13,9 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 139,9 | -0,7 | 0,6 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 121,9 | -0,3 | 1,3 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 111,1 | -3,6 | -1,4 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 114,8 | -0,1 | 5,5 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 113,2 | 0,5 | 7,6 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 120,0 | 0,2 | 6,0 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 134,8 | 0,2 | -20,0 |
| Ura | 132,3 | 1,7 | 8,7 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 129,0 | -0,7 | 11,2 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 106,4 | -7,3 | -3,4 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 132,8 | 0,3 | 13,5 |
| Ekipo-ondasunak | 118,4 | 0,0 | 4,5 |
| Bitarteko ondasunak | 135,8 | -0,4 | 5,3 |
| Energia | 139,7 | -1,7 | -19,2 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2023ko Maiatzaren 24a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da helmuga ekonomikoaren araberako ondasun-talde handi guztietan, Energian izan ezik, % 19,2ko jaitsiera izan baita. Kontsumo-ondasunen prezioek % 11,2 egin dute gora, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen % 13,5eko igoeraren eta Kontsumo iraunkorreko ondasunen % 3,4ko jaitsieraren ondorioz. Tarteko ondasunen prezioek % 5,3 egin dute gora; Ekipo-ondasunen kasuan igoera % 4,5ekoa izan da.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 95,47ko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62