2023/06/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2023KO MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioek % 1,1 egin dute behera 2023ko maiatzean, aurreko hilabetearen aldean

2022ko maiatzarekin alderatuta, industria-prezioek % 5,7 egin dute behera

Euskal AEko industria-prezioek % 1,1 egin dute behera 2023ko maiatzean, aurreko hilaren aldean, Eustatek dituen datuen arabera. Maiatzeko urte arteko tasak azken hamabi hiletako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du, eta % 5,7 egin du behera.

Analisi zehatzago batek erakusten du 2023ko maiatzean prezioetan aurreko hilaren aldean jaitsiera nabarmenenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Kokeriak eta petrolioaren fintzea, % 7,1eko jaitsierarekin prezioetan, eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, % 3,7ko jaitsierarekin. Prezioetan hilen arteko igoera nabarmenenak izan dituzten sektoreak, berriz, Materialaren eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (% 5,1), Ehungintza, larrugintza eta oinetakoak (% 2,0) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (% 1,5).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, 2023ko apirilaren aldean, Energiak behera egin du prezioetan (% 5,8), eta Kontsumo-ondasunek % 0,5. Azken horien kasuan, jaitsiera Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioen % 2,0ko jaitsieraren ondoriozkoa izan da, Kontsumo iraunkorreko ondasunenak gora egin baitu % 10,5. Bestalde, Bitarteko ondasunen prezioek % 0,4 egin dute gora, eta Ekipo-ondasunenek, % 0,1.

Urte arteko terminoetan, 2023ko maiatzean, 2022ko maiatzaren aldean, prezioen hazkuntza handienak honako adar hauetan izan dira: Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metalezko batzuk (% 12,8), Zuraren, paperaren eta arte grafikoaren industria (% 12,3), Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 11,6) eta Erauzketa-industriak (% 11,2). Urte arteko terminoetan, jaitsiera handiena izan duten prezioak, berriz, honako adar hauetakoak izan dira: Kokeriak eta petrolioaren fintzea (% 28,3 egin du behera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (–% 24,5) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (–% 3,9).

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Maiatza 2023

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA129,1-1,1-5,7
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak123,6-1,411,2
Manufaktura-industria129,0-0,7-1,8
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria131,5-1,611,6
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza114,02,010,7
Zurgintza, papera eta arte grafikoak151,01,212,3
Kokeak eta petrolioa fintzen129,5-7,1-28,3
Industria kimikoa150,9-0,22,2
Botiken fabrikazioa129,21,53,1
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak121,5-0,712,8
Metalurgia eta produktu metalikoak140,60,8-3,9
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa119,6-1,8-1,1
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa116,75,13,6
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa114,90,15,4
Garraiorako materialen fabrikazioa112,9-0,27,6
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa120,5-0,36,7
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna129,8-3,7-24,5
Ura132,30,08,7
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak128,7-0,59,9
Kontsumoondasun iraunkorrak117,510,56,3
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak130,5-2,010,5
Ekipo-ondasunak118,50,14,5
Bitarteko ondasunak136,10,41,9
Energia131,5-5,8-27,4

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2023ko Ekainaren 23a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da helmuga ekonomikoaren araberako ondasun-talde handi guztietan, Energian izan ezik, % 27,4ko jaitsiera izan baitu. Kontsumo-ondasunen prezioek % 9,9 egin dute gora, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 10,5 igo direlako eta Kontsumo iraunkorreko ondasunenak, % 6,3. Ekipo-ondasunen prezioen igoera % 4,5ekoa izan da, eta Bitarteko ondasunena, % 1,9koa.

INFORMAZIO OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 95,08ko estaldurarekin kalkulatu da.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioek % 1,1 egin dute behera 2023ko maiatzean, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2023/06/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020984_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali