2023/05/16ko prentsa-oharra
ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATARITZA. I/2023
Euskal AEko Merkataritza-sektoreko salmentak % 0,3 igo dira 2023ko lehen hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera % 0,3koa ere izan da
Merkataritzaren sektoreak (Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa hartzen dituena) % 0,3 egin du gora, urte arteko terminoetan, 2023ko lehen hiruhilekoan, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak atera ondoren, Eustaten datuen arabera.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, behin urtaro-ondorioak kenduta, salmentak % 0,3 ere igo dira 2023ko lehen hiruhilekoan.
Merkataritzaren barruan, salmenten urte arteko bilakaera positiboa izan da hala Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketaren sektorean (% 1,9ko hazkundea) nola Txikizkako merkataritzaren sektorean (aurreko urteko lehenengo hiruhilekoan baino % 1,7 gehiago). Handizkako merkataritzaren sektorean, ordea, salmentak 2022ko lehen hiruhilekoan izanikoak baino % 0,9 txikiagoak izan dira, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak atera ondoren.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaroen eragina kenduta, igoerarik izan da Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketan zein Txikizkako merkataritzan, % 3,8 eta % 0,6 hurrenez hurren hiruhileko artean. Handizkako merkataritzaren azpisektorean, aldiz, salmentak % 0,3 jaitsi dira aurreko hiruhilekoaren aldean.
Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Merkataritza. Behin-behineko datuak. 2023/I
| Prezio finkoak |
| t / t-4 | t / t-1 | A (t) / A (t-4) |
INDIZE OROKORRA | 0,3 | 0,3 | 0,3 |
Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa | 1,9 | 3,8 | 1,9 |
Handizkako merkataritza | -0,9 | -0,3 | -0,9 |
Txikizkako merkataritza | 1,7 | 0,6 | 1,7 |
| | | |
LURRALDE HISTORIKOAK | | | |
Araba/Álava | 0,9 | 1,0 | 0,9 |
Bizkaia | 1,5 | 0,3 | 1,5 |
Gipuzkoa | -1,9 | -0,2 | -1,9 |
| | | |
EMPLEGUA | 1,0 | 0,1 | 1,0 |
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2023ko Maiatzaren 16a
Iturria: Eustat. Zerbitzuen kountura-indizea
Lurraldeka, Merkataritza sektorean oro har, Bizkaian eta Araban urte arteko salmentak % 1,5 eta % 0,9 igo dira prezio konstanteetan, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, salmentak % 1,9 jaitsi dira.
2022ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, salmentak % 1,0 igo dira Araban eta % 0,3 Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, hiruhileko arteko % 0,2ko jaitsiera izan da.
Euskal AEko Merkataritzaren sektoreko landunen indizea % 1,0 igo da 2023ko lehen hiruhilekoan, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean, hazkundea % 0,1ekoa izan da.
INFORMAZIO OHARRA
Eustatek eskerrak ematen dizkie lagundu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea % 95,4ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62