2023/05/17ko prentsa-oharra
ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATUKO BESTE ZERBITZU BATZUK. I/2023
Euskal AEko Merkatu-zerbitzuen sektoreko salmentak % 9,8 igo dira 2023ko lehen hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmentak % 1,6 gehitu dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzu batzuen sektoreko salmentak % 9,8 igo dira 2023ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak kenduta. Sektore horretan Garraioaren, Ostalaritzaren, Informazioaren eta komunikazioen eta Enpresentzako zerbitzu-jardueren sektoreek eskainitako zerbitzuak kontabilizatzen dira.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta beharrezko urtaro-eraginak atera ondoren, salmentak % 1,6 igo dira 2023ko lehen hiruhilekoan.
Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektorearen barruan, salmenta errealen urte arteko berreskuratzea orokorra izan da (prezio konstanteetan). Garraio eta biltegiratzean % 19,4ko hazkundea izan da, Ostalaritzan % 5,9koa, Administrazio-jarduera eta zerbitzu osagarrietan % 5,4koa, Informazioa eta komunikazioak delakoan % 4,0koa eta, azkenik, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, salmenten igoera % 2,4koa izan da.
2023ko lehen hiruhilekoa eta 2022ko laugarren hiruhilekoa alderatuta, salmenten portaera positiboa ikusten da sektore guztietan. Hala, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen sektorean, salmentak % 2,8 igo dira hiruhileko artean; Ostalaritzan, % 2,6; Administrazio-jarduera eta zerbitzu osagarrietan, % 2,3; Informazio eta komunikazioak deritzonean, % 2,1; eta, azkenik, Garraio eta biltegiratzean, salmentak % 0,6 handiagoak izan dira 2022ko azken hiruhilekoan baino.
Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Beste merkatu zerbitzu batzuk. Behin-behineko datuak. 2023/I
| Prezio finkoak |
| Indizea | t / t-4 | At / A(t-4) |
INDIZE OROKORRA | 9,8 | 1,6 | 9,8 |
Garraioa eta biltegiratzea | 19,4 | 0,6 | 19,4 |
Ostalaritza | 5,9 | 2,6 | 5,9 |
Informazioa eta komunikazioak | 4,0 | 2,1 | 4,0 |
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak | 2,4 | 2,8 | 2,4 |
Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak | 5,4 | 2,3 | 5,4 |
| | | |
LURRALDE HISTORIKOAK | | | |
Araba/Álava | 12,4 | 4,4 | 12,4 |
Bizkaia | 5,8 | 0,8 | 5,8 |
Gipuzkoa | 16,7 | 2,0 | 16,7 |
| | | |
EMPLEGUA | 0,0 | 0,2 | 0,0 |
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2023ko Maiatzaren 17a
Iturria: Eustat. Zerbitzuen kountura-indizea
Lurraldeka, Gipuzkoan urte arteko % 16,7ko igoera izan da salmenten indizean, Araban % 12,4koa eta Bizkaian % 5,8koa. Hiruhileko arteko bilakaerari dagokionez, lurralde guztietan izan da hazkundea, % 4,4koa Araban, % 2,0koa Gipuzkoan eta % 0,8koa Bizkaian.
Euskal AEko zerbitzu horietako enplegatuen indizeak ez du aldaketarik izan 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Aurreko hiruhilekoaren aldean, ordea, % 0,2ko igoera izan da.
INFORMAZIO OHARRA
Eustatek eskerrak ematen dizkie lagundu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik, egoera gorabehera. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea % 92,5eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62