2023/05/15eko prentsa-oharra
HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2022/IV
Heriotza kopuruak % 3,3 egin zuen behera 2022ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn
2022an, % 4,7 egin zuten gora, 2021aren aldean, eta COVID-19aren ondoriozkoek ere % 1,8 egin zuten gora
2022ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.908 heriotza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 3,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Hiruhileko horretan, aurreko urteko hiruhileko berean baino 203 heriotza gutxiago izan ziren, eta 2010-2019 aldiko batez bestekoan baino 651 gehiago.
Lurraldeen arabera, Gipuzkoa nabarmentzen da; izan ere, hiruhileko horretan, heriotza kopuruaren jaitsiera % 4,5ekoa izan zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; Araban, jaitsiera % 3,1ekoa izan zen, eta Bizkaian, % 2,6koa. Sexuen arabera, 2.995 emakume eta 2.913 gizon hil ziren; alegia, emakumeetan % 3,6ko jaitsiera izan zen eta, gizonetan, % 3koa.
Hiruhileko horretan izan ziren heriotzen artean, 11 urtebetetik beherakoak izan ziren eta 94, ehun urtetik gorakoak.
Heriotzak bizilekuaren lurraldearen, betetako adinaren, sexuaren eta heriotza-hilabetearen arabera (1). 2022/IV
| 2022/IV | 2022/III | 2021/IV |
| KOP | % | KOP | % | Gehikuntza (%) | KOP | % | Gehikuntza (%) |
HERIOTZAK | 5.908 | 100,0 | 6.036 | 100,0 | -2,1 | 6.111 | 100,0 | -3,3 |
| | | | | | | | |
Egoitza duen lurraldea | | | | | | | | |
Araba / Álava | 782 | 13,2 | 758 | 12,6 | 3,2 | 807 | 13,2 | -3,1 |
Bizkaia | 3.195 | 54,1 | 3.338 | 55,3 | -4,3 | 3.281 | 53,7 | -2,6 |
Gipuzkoa | 1.931 | 32,7 | 1.940 | 32,1 | -0,5 | 2.023 | 33,1 | -4,5 |
| | | | | | | | |
Adina | | | | | | | | |
1 urtetik beherakoak | 11 | 0,2 | 8 | 0,1 | 37,5 | 6 | 0,1 | 83,3 |
1-19 urte | 8 | 0,1 | 13 | 0,2 | -38,5 | 14 | 0,2 | -42,9 |
20-39 urte | 36 | 0,6 | 50 | 0,8 | -28,0 | 31 | 0,5 | 16,1 |
40-59 urte | 385 | 6,5 | 368 | 6,1 | 4,6 | 405 | 6,6 | -4,9 |
60-79 urte | 1.610 | 27,3 | 1.726 | 28,6 | -6,7 | 1.670 | 27,3 | -3,6 |
80-99 urte | 3.764 | 63,7 | 3.762 | 62,3 | 0,1 | 3.885 | 63,6 | -3,1 |
100 urte edo gehiago | 94 | 1,6 | 109 | 1,8 | -13,8 | 100 | 1,6 | -6,0 |
| | | | | | | | |
Gizonak | 2.913 | 49,3 | 2.923 | 48,4 | -0,3 | 3.003 | 49,1 | -3,0 |
1 urtetik beherakoak | 8 | 0,3 | 6 | 0,2 | 33,3 | 4 | 0,1 | 100,0 |
1-19 urte | 6 | 0,2 | 9 | 0,3 | -33,3 | 9 | 0,3 | -33,3 |
20-39 urte | 21 | 0,7 | 43 | 1,5 | -51,2 | 22 | 0,7 | -4,5 |
40-59 urte | 252 | 8,7 | 234 | 8,0 | 7,7 | 258 | 8,6 | -2,3 |
60-79 urte | 1.039 | 35,7 | 1.089 | 37,3 | -4,6 | 1.071 | 35,7 | -3,0 |
80-99 urte | 1.582 | 54,3 | 1.528 | 52,3 | 3,5 | 1.624 | 54,1 | -2,6 |
100 urte edo gehiago | 5 | 0,2 | 14 | 0,5 | -64,3 | 15 | 0,5 | -66,7 |
| | | | | | | | |
Emakumeak | 2.995 | 50,7 | 3.113 | 51,6 | -3,8 | 3.108 | 50,9 | -3,6 |
1 urtetik beherakoak | 3 | 0,1 | 2 | 0,1 | 50,0 | 2 | 0,1 | 50,0 |
1-19 urte | 2 | 0,1 | 4 | 0,1 | -50,0 | 5 | 0,2 | -60,0 |
20-39 urte | 15 | 0,5 | 7 | 0,2 | 114,3 | 9 | 0,3 | 66,7 |
40-59 urte | 133 | 4,4 | 134 | 4,3 | -0,7 | 147 | 4,7 | -9,5 |
60-79 urte | 571 | 19,1 | 637 | 20,5 | -10,4 | 599 | 19,3 | -4,7 |
80-99 urte | 2.182 | 72,9 | 2.234 | 71,8 | -2,3 | 2.261 | 72,7 | -3,5 |
100 urte edo gehiago | 89 | 3,0 | 95 | 3,1 | -6,3 | 85 | 2,7 | 4,7 |
| | | | | | | | |
HERIOTZA-HILABETEA | | | | | | | | |
Urria | 1.951 | 33,0 | | | | 1.881 | 30,8 | 3,7 |
Azaroa | 1.831 | 31,0 | | | | 1.963 | 32,1 | -6,7 |
Abendua | 2.126 | 36,0 | | | | 2.267 | 37,1 | -6,2 |
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira | | | | | | | | |
| | | | | | | | |
Data 2023ko Maiatzaren 15a
Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika
Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 1.626 eta 1.379 heriotza eragin baitzituzten, hurrenez hurren; hala, bada, bien artean heriotzen % 50,8 kontzentratu zuten. Hirugarren heriotza-kausa arnas sistema izan zen, 459 kasu izan baitzituen (% 7,8). Nerbio- eta digestio-sistemen kausek eragindako heriotzak % 6,8 eta % 4,8 izan ziren, hurrenez hurren.
Heriotzen motiboak desberdina izaten jarraitzen du, sexuaren arabera; izan ere, gizonen artean, tumoreak izan ziren heriotza-kausa nagusia (% 33,3) eta, bigarrena, zirkulazio-sistemako gaixotasunak (% 21,5). Emakumeen artean, kontrara gertatu zen: kausa nagusia zirkulazio-sistemaren gaixotasunak izan ziren (% 25,2) eta, ondoren, tumoreak (% 21,9).
Heriotzak heriotza-arrazoiaren eta sexuaren arabera (1). 2022/IV
| 2022/IV | 2022/III | 2021/IV |
| KOP | % | KOP | % | Gehikuntza (%) | KOP | % | Gehikuntza (%) |
HERIOTZAK | 5.908 | 100,0 | 6.036 | 100,0 | -2,1 | 6.111 | 100,0 | -3,3 |
| | | | | | | | |
Heriotza-kausa | | | | | | | | |
Guztira | | | | | | | | |
Neoplasiak | 1.626 | 27,5 | 1.611 | 26,7 | 0,9 | 1.589 | 26,0 | 2,3 |
Zirkulazio sistema | 1.379 | 23,3 | 1.372 | 22,7 | 0,5 | 1.705 | 27,9 | -19,1 |
Arnas sistema | 459 | 7,8 | 374 | 6,2 | 22,7 | 427 | 7,0 | 7,5 |
Nerbio sistema | 400 | 6,8 | 400 | 6,6 | 0,0 | 418 | 6,8 | -4,3 |
Txegoste sistema | 281 | 4,8 | 289 | 4,8 | -2,8 | 301 | 4,9 | -6,6 |
Gainerako kausak | 1.763 | 29,8 | 1.990 | 33,0 | -11,4 | 1.671 | 27,3 | 5,5 |
COVID-19 baieztatuta | 199 | 3,4 | 369 | 6,1 | -46,1 | 259 | 4,2 | -23,2 |
COVID-19 probablea | 1 | 0,0 | 0 | 0,0 | 0,0 | 4 | 0,1 | -75,0 |
Bestelakoak | 1.563 | 26,5 | 1.621 | 26,9 | -3,6 | 1.408 | 23,0 | 11,0 |
| | | | | | | | |
Gizonak | | | | | | | | |
Neoplasiak | 969 | 33,3 | 925 | 31,6 | 4,8 | 929 | 30,9 | 4,3 |
Zirkulazio sistema | 625 | 21,5 | 633 | 21,7 | -1,3 | 779 | 25,9 | -19,8 |
Arnas sistema | 241 | 8,3 | 197 | 6,7 | 22,3 | 253 | 8,4 | -4,7 |
Nerbio sistema | 171 | 5,9 | 156 | 5,3 | 9,6 | 162 | 5,4 | 5,6 |
Txegoste sistema | 155 | 5,3 | 144 | 4,9 | 7,6 | 152 | 5,1 | 2,0 |
Gainerako kausak | 752 | 25,8 | 868 | 29,7 | -13,4 | 728 | 24,2 | 3,3 |
COVID-19 baieztatuta | 99 | 3,4 | 191 | 6,5 | -48,2 | 151 | 5,0 | -34,4 |
COVID-19 probablea | 1 | 0,0 | 0 | 0,0 | 0,0 | 1 | 0,0 | 0,0 |
Bestelakoak | 652 | 22,4 | 677 | 23,2 | -3,7 | 576 | 19,2 | 13,2 |
| | | | | | | | |
Emakumeak | | | | | | | | |
Neoplasiak | 657 | 21,9 | 686 | 22,0 | -4,2 | 660 | 21,2 | -0,5 |
Zirkulazio sistema | 754 | 25,2 | 739 | 23,7 | 2,0 | 926 | 29,8 | -18,6 |
Arnas sistema | 218 | 7,3 | 177 | 5,7 | 23,2 | 174 | 5,6 | 25,3 |
Nerbio sistema | 229 | 7,6 | 244 | 7,8 | -6,1 | 256 | 8,2 | -10,5 |
Txegoste sistema | 126 | 4,2 | 145 | 4,7 | -13,1 | 149 | 4,8 | -15,4 |
Gainerako kausak | 1.011 | 33,8 | 1.122 | 36,0 | -9,9 | 943 | 30,3 | 7,2 |
COVID-19 baieztatuta | 100 | 3,3 | 178 | 5,7 | -43,8 | 108 | 3,5 | -7,4 |
COVID-19 probablea | 0 | 0,0 | 0 | 0,0 | 0,0 | 3 | 0,1 | -100,0 |
Bestelakoak | 911 | 30,4 | 944 | 30,3 | -3,5 | 832 | 26,8 | 9,5 |
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira | | | | | | | | |
| | | | | | | | |
Data 2023ko Maiatzaren 15a
Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika
COVID-19ak eragindako 200 heriotza izan ziren 2022ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino % 23,9 gutxiago
Laugarren hiruhilekoan, COVID-19ak eragindako 200 heriotza izan ziren; alegia, guztizkoaren % 3,4. 2 taldetan sailkatzen dira: 199 egiaztatutako COVID-19aren ondorioz eta 1 ustezko COVID-19aren ondorioz; gainera, beste 52 heriotzatan COVID-19a ziurtatutako heriotza-kausen artean egon zen, baina ez zen funtsezko kausa izan.
Lurraldeen arabera, zifrarik altuena Bizkaian izan zen (109); ondoren, Gipuzkoan (57) eta, gero, Araban (34). Hiriburuei dagokienez, Bilbo nabarmendu behar da (33 heriotza COVID-19ak eraginda), gero Gasteiz (25) eta, azkenik, Donostia (8). Getxo (12) eta Barakaldo (9 heriotza) ere nabarmendu beharreko udalerriak dira.
COVID-19aren ondorioz hildako gizon kopurua eta emakume kopurua bera izan da (100), eta, adinaren arabera, nabarmendu behar da COVID-19ak eragindako heriotzen % 98,5 60 urtetik gorakoetan izan zela eta % 75, 80 urtetik gorakoetan.
Heriotza horiek, nagusiki, Euskal AEko ospitaleetan gertatu ziren (% 82), eta, ondoren, etxeetan (% 9,5).
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, bizilekuko udalerriaren (>40.000 bizt.), sexuaren eta adinaren arabera, COVID-19rekin lotutako heriotza-kausei jarraiki. 2022/IV
| Heriotzak guztira | COVID-19 guztira | COVID-19 baieztatuta | COVID-19 probablea |
| | | | |
Euskal AE | 5.908 | 200 | 199 | 1 |
| | | | |
Bizileku-lurralde historikoak | | | | |
Araba/Álava | 782 | 34 | 34 | 0 |
Bizkaia | 3.195 | 109 | 108 | 1 |
Gipuzkoa | 1.931 | 57 | 57 | 0 |
| | | | |
Bizileku-udalerria (>40.000 biztanle) | | | | |
Barakaldo | 271 | 9 | 9 | 0 |
Basauri | 110 | 2 | 2 | 0 |
Bilbao | 1.009 | 33 | 33 | 0 |
Donostia / San Sebastian | 535 | 8 | 8 | 0 |
Getxo | 230 | 12 | 12 | 0 |
Irun | 153 | 5 | 5 | 0 |
Portugalete | 146 | 3 | 3 | 0 |
Santurtzi | 124 | 4 | 4 | 0 |
Vitoria-Gasteiz | 586 | 25 | 25 | 0 |
| | | | |
Sexua | | | | |
Gizon | 2.913 | 100 | 99 | 1 |
Emakumea | 2.995 | 100 | 100 | 0 |
| | | | |
Adina | | | | |
40 urtetik beherakoak | 55 | 0 | 0 | 0 |
40 urtetik 59ra | 385 | 3 | 3 | 0 |
60 urtetik 79ra | 1.610 | 47 | 47 | 0 |
80 urte edo gehiago | 3.858 | 150 | 149 | 1 |
Data 2023ko Maiatzaren 15a
Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika
2022KO BALANTZEA
2022ko behin-behineko datuen arabera, 24.160 heriotza izan ziren; haietatik, 12.314 emakumeak izan ziren eta 11.846, gizonak. 2021aren aldean, % 4,7 egin zuen gora heriotza kopuruak eta, 2019aren aldean, pandemiaren aurreko urtearen aldean, igoera % 12koa izan zen. Lurraldeen arabera, igoera hori % 6,5ekoa izan zen Araban, % 5,1ekoa Bizkaian eta % 3,3koa Gipuzkoan.
Iaz izan ziren heriotzetatik, 40 urtebetetik beherakoenak izan ziren; balio hori 2021ekoa baino handiagoa da, orduan urtebetetik beherako 35 hil baitziren. Bestalde, 100 urteko edo gehiagoko 417 pertsona hil ziren; 2021ean baino 81 gehiago.
2022ko behin-behineko datuak kontuan hartuta, Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen; izan ere, heriotzek gainditu egin zituzten jaiotzak (10.547 pertsona gehiago). Lurraldeka, Bizkaian biztanle kopurua gutxitu egin zen (6.286 biztanle gutxiago), Gipuzkoak 3.363 biztanle galdu zituen eta Arabak, 898.
2022an, COVID-19aren ondoriozko 1.713 heriotza izan ziren guztira; aurreko urtean, 1.682 (+% 1,8) eta, 2020an, 3.096 (–% 44,7); haietatik, 1.705 analisi zehatz baten bidez egiaztatu ziren, eta 8 ustezko COVID-19 gisa diagnostikatu ziren.
Azpimarratu behar da COVID-19a hilabete horietako beste 574 heriotzatan ere egon zela, baina ez zela heriotza horien kausa nagusia izan, heriotza-ziurtagiri medikoetan agertzen den bezala eta Osasunaren Mundu Erakundearen heriotza-kausak kodetzeko irizpideak aplikatuta.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prents-zerbitzua: s,ervicioprensa@eustat.esTel.: 945 01 75 62