2023/05/12ko prentsa-oharra
INDUSTRIAREN INKESTA. ESKUALDEAK. 2021
Industria-salmentek gora egin dute 2021ean Euskal AEko 20 eskualdeetako 19tan
Arabako Mendialdea (% 9,3) eta Gorbeialdea (% 6,1) Araban, eta Enkartazioak (% 5,3) Bizkaian, enpleguan hazkuntzarik handiena izan duten eskualdeak
Euskal AEn manufaktura- eta erauzketa-industriaren jarduerak urtebete lehenago pandemiak eragindako salmenten jaitsiera (–% 18,4) suspertu du, eta % 18,6 egin du gora; Euskal AEko hogei eskualdeetako hemeretzitan izan dira igoerak, Eustaten datuen arabera.
Gorbeialdea (% 41,9 egin du gora) eta Añana (% 26,9) Araban eta Enkartazioak eta Bilbo Handia Bizkaian (% 30,0 eta % 26,0, hurrenez hurren) dira salmentetan hazkuntza handienak izan dituzten eskualdeak. Gipuzkoaren kasuan, Debagoiena da industria-sektorearen salmenten igoera handiena izan duen eskualdea (% 22,5).
Iturria: Eustat. Industriaren gaineko inkesta
Aldi erabilgarriak
arabera
Hurrenkera
Enpleguak, batez beste, % 0,5eko igoera izan du Euskal AEn; Arabako Mendialdea eta Gorbeialdea (% 9,3 eta % 6,1, hurrenez hurren) Araban, Enkartazioak (% 5,3) Bizkaian eta Urola Kosta (% 4,8) Gipuzkoan dira adierazle horretan bilakaera positiboena izan duten eskualdeak.
Balio erantsi gordinari dagokionez -ekoitzitakoaren balioaren eta erabilitako kontsumoen arteko balioaren arteko desberdintasuna da eta sortutako aberastasuna adierazten du–, % 16,4 egin du gora 2021ean, aurreko urtearekin alderatuta. Eskualdearen bilakaera positiboa izan da, era berean, Euskal AEko hogei eskualdeetako hemezortzirentzat, eta, kasu honetan ere, Araban Gorbeialdea izan da balio erantsiaren hazkuntza handiena izan duena 2020tik 2021era (% 37,1).
Araba
Arabako eskualdeetan, manufaktura- eta erauzketa-industria sektorearen enpleguak % 0,1 egin du atzera, eta guztietan izan ditu atzerapenak, bitan izan ezik, Arabako Mendialdean eta Gorbeialdean; haiek enpleguaren hazkuntzak izan dituzte, eta, gainera, nabarmenak izan dira, % 9,3koa eta % 6,1ekoak, hurrenez hurren.
Hazkuntza horiek gorabehera, lurraldeko gainerako eskualdeetan, murrizketak izan dira enplegu kopuruan, baina intentsitate desberdinekoak. Hala, Añanan % 6,8 egin du behera, Arabako Errioxan % 1,1 eta Arabako Kantaurialdean % 0,2. Arabako Lautadan –bertan dago Vitoria-Gasteiz hiriburua– % 0,1 egin du behera.
Salmentei dagokienez, esan behar da Arabako lurraldean salmenta garbiek % 14,4 egin dutela gora, 2020aren aldean; joera hori Arabako Lautadak markatu du, salmentak aurreko urtekoak –2020– baino % 14,2 altuagoak izan baititu. Eskualde horretan izan da –bertan dago Vitoria-Gasteiz hiriburua– lurraldeko salmenta guztien ehuneko handiena, salmenten % 71,7, bai eta enpleguarena ere, % 63,5.
Bestalde, lurraldeko gainerako eskualdeetan, batean izan ezik, salmentek igoera esanguratsuak izan dituzte. Haietako hiruretan, igoera % 20tik gorakoa izan da, Gorbeialdean (% 41,9), Añanan (% 26,9) eta Arabako Mendialdean (% 21,8), zehatz esateko, eta, ondoren, Arabako Errioxan (% 11,5). Era berean, nabarmentzekoa da Arabako Kantaurialdeak izan duen jaitsiera; % 2,7 egin du behera, eta eskualde hori bigarrena izan da fakturazioagatik eta enplegu-bolumenagatik izan duen garrantziari dagokionez; izan ere, Arabako fakturazio osoaren % 8,6 eta enpleguaren % 13,9 dagozkio.
Balio erantsi gordinari dagokionez, % 16,4ko igoera izan du 2021ean Euskal AE osoan. Eskualdeko bilakaera Euskal AEko hogei eskualdeetako bitan baino ez da izan negatiboa, eta biak daude Arabako lurraldean. Arabako Mendialdea da bat, balio erantsiak % 7,1 egin baitu behera 2020tik 2021era, eta Arabako Kantaurialdea bestea, non % 4,3 egin baitu behera. Arabako lurraldean, oro har, % 11,2 egin du gora balio erantsiaren hazkuntzak, eta lurraldeko gainerako eskualdeek aldakuntza positiboa izan dute, aldakuntza positibo horiei dagokienez, esanguratsuak izan dira Gorbeialdekoa (% 37,1) eta Arabako Lautadakoa (% 13,8). Eskualde horien ostean, Añana eta Arabako Errioxa daude, % 8,8 eta % 1,8 egin baitute gora, hurrenez hurren.
Bizkaia
Bizkaian enpleguaren lurralde-igoera % 0,1ekoa izan da, eta bertako zazpi eskualdeetako hiruk baino ez dute izan urteko aldakuntza positiboa. Honako eskualde hauek, zehatz esateko: Enkartazioak, enpleguak % 5,3 egin baitu gora; Markina-Ondarroa (% 0,7), eta Bilbo Handia (% 0,6). Gainerako eskualdeetan, enpleguak behera egin du; kasurik esanguratsuena Arratia-Nerbioikoa da, enpleguak % 5,6 egin baitu behera. Ondoren, Plentzia-Mungia eta Gernika-Bermeo daude, % 0,2 egin baitute behera. Durangaldearen kasuan, enpleguaren egoera ez da aldatu.
Bi eskualdek markatzen dute joera positiboa, lurraldeko salmentei dagokienez, zeinak % 22,0 igoera osoa izan baitu. Bilbo Handia (fakturazio osoaren % 65,7 dagokio) eta Durangaldea (% 19,6) dira; biei dagokie Bizkaian erregistratu diren salmenta guztien % 85,3. Bi horietan bilakaera positiboa izan da; haien salmentek % 26,0 eta % 15,5 egin dute gora, hurrenez hurren, 2020arekin alderatuta. Lehenari –bertan dago Bilbo, lurraldeko hiriburua– enpleguaren % 54,3 dagokio, eta bigarrenari, % 24,6, eta horrek enplegu osoaren ia % 80 dela esan nahi du. Hala ere, Enkartazioak izango litzateke Bizkaian salmenten igoera handiena izan duen eskualdea, % 30,0era artekoak izan baititu, baina haren parte-hartzea guztizkoan salmenten % 1,3koa baino ez da.
Lurralde honetan, gainerako eskualdeen aldakuntzak positiboak izan dira ere, baina ez dira hain nabarmenak izan: Gernika-Bermeo (% 17,2), Arratia-Nerbioi (% 12,7), Plentzia-Mungia (% 11,5) eta Markina-Ondarroa, lurraldean salmenten igoera txikiena izan duena (% 10,2).
Aldi berean, Bizkaia izan da balio erantsiaren igoerarik handiena izan duena, % 21,9koa. Gipuzkoan bezala, eskualde guztiek izan dituzte bilakaera positiboak, eta bereziki nabarmentzen da Bilbo Handia, % 29,1eko igoera izan baitu. Gainera, eskualde hori da lurraldeko balio erantsiaren erdia baino pixka bat gehiago metatzen duena. Eskualde horren ondoren, Durangaldea (% 20,1 egin du gora), Enkartazioak (% 9,6), Plentzia-Mungia (% 7,5) eta Gernika-Bermeo (% 7,4) daude. Zerrendaren amaieran Markina-Ondarroa eta Arratia-Nerbioi daude, % 3,2ko eta % 2,7ko beherakadekin, hurrenez hurren.
Gipuzkoa
Gipuzkoan, enpleguaren gaineko ondorioen intentsitatea handiagoa izan da (% 1,1), Araban eta Bizkaian baino. Hala ere, eskualde guztiek ez dute zifra hori hobetu. Urola Kostan enpleguak izan du aldakuntza positiborik handiena (% 4,8) eta, ondoren, Donostialdeak (% 2,3). Bi horiei, lurraldeko enplegu osoaren % 38,6 dagokie. Bi eskualde horien ondoren, honako hauek daude: Debagoiena (pertsonal landunen kopuruak % 1,0 egin du gora), Bidasoa Beherea (% 0,8) eta Debabarrena (% 0,2). Lurraldeko beste bi eskualdeek bilakaera negatiboak dituzte: Goierri eta Tolosaldea; haien enplegu-kopuruak % 1,0 eta % 1,5 egin du behera, hurrenez hurren.
Nahiz eta Gipuzkoak izan duen enpleguan bilakaera konparatibo handiena, salmenten bilakaera konparatiboaren arabera, Euskal AEko hiru lurraldeen erdian dago. 2021ean negozio-zifran % 17,6ko igoera egon bada ere, alde handia dago Bizkaiko igoerarekin (% 22,0koa) eta Arabako % 14,4tik gora dago.
Lurraldean eskualdeen salmenten ehuneko pisua honela banatzen da: Bidasoa Behereko % 4,2 eta Donostialdeko % 24,5 bitartean. Azken horretatik hurbil daude Goierri (% 21,2) eta Debagoiena (% 16,4).
Eskualde-mailan, 2020aren eta 2021aren artean, salmenten bilakaera desberdina izan da: besteak beste, Debagoienean izan den fakturazioaren % 22,5eko igoeraren eta Bidasoa Behereko % 8,7koaren artean. Lurraldearen batezbestekotik hurbilago dago Urola Kosta, % 20,5 egin baitute gora haren salmentek, eta, ondoren, Goierri (% 17,0 gehiago), Tolosaldea (% 16,0) eta Debabarrena (% 14,3).
Donostialdean –eskualde horretan dago Donostia hiriburua–, salmentek % 17,2 egin dute gora, eta Gipuzkoako salmenta guztietan izan duen pisua haren enpleguaren tamainaren oso antzekoa izan da. Hala, Donostialdean egon da salmenten % 24,5 eta lurralde-enpleguaren % 25,3; bi kasu horietan Bilbori eta Vitoria-Gasteizi dagozkien eskualdeetan –lurraldeen arabera– baino zifra baxuagoak.
Aurreko urtearekin alderatuta sortutako aberastasunak, balio erantsiak, Gipuzkoako lurraldean salmentek izan duten antzeko portaera izan du; beraz, % 14,5eko hazkuntzarekin, Bizkaiaren (% 21,9) azpitik eta Arabaren (% 11,2) gainetik dago. Bertako eskualdeen artean, balio erantsiaren hazkuntza handiena Debagoienean izan da, 2020koa baino % 21,0 handiagoa izan baita; ondoren, Donostialdea dago (% 14,8 gehiago), Urola Kosta ()% 12,9), Tolosaldea (% 12,8), Goierri (% 12,6), Debabarrena (% 11,7) eta, azkenik, Bidasoa Beherea, zeinak aldakuntza positibo txikiena izan baitu, haren balio erantsiak % 9,8 egin baitu gora.
Euskal AEko erauzketa- eta manufaktura-industriaren langile okupatuak, salmenta garbiak eta balio erantsia faktore-kostutan, lurralde historikoaren eta eskualdearen arabera. 2021
| Langile okupatuak (kopurua) | Salmenta garbiak (mila eurotan) | Balio erantsia faktore-kostutan (mila eurotan) |
| 2020 | 2021 | 2021/2020 (%) | 2020 | 2021 | 2021/2020 (%) | 2020 | 2021 | 2021/2020 (%) |
| | | | | | | | | |
Euskal AE | 191.772 | 192.685 | 0,5 | 43.245.498 | 51.297.320 | 18,6 | 11.261.259 | 13.110.515 | 16,4 |
| | | | | | | | | |
Araba/Álava | 39.946 | 39.895 | -0,1 | 10.766.015 | 12.318.994 | 14,4 | 2.584.547 | 2.874.581 | 11,2 |
Añana | 2.389 | 2.227 | -6,8 | 483.048 | 612.927 | 26,9 | 141.652 | 154.086 | 8,8 |
Arabako Lautada / Llanada Alavesa | 25.352 | 25.333 | -0,1 | 7.728.188 | 8.829.076 | 14,2 | 1.673.697 | 1.904.796 | 13,8 |
Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa | 323 | 353 | 9,3 | 50.633 | 61.659 | 21,8 | 16.448 | 15.275 | -7,1 |
Arabako Errioxa / Rioja Alavesa | 3.843 | 3.800 | -1,1 | 826.896 | 921.751 | 11,5 | 303.067 | 308.663 | 1,8 |
Gorbeialdea / Estribaciones del Gorbea | 2.500 | 2.652 | 6,1 | 585.571 | 831.025 | 41,9 | 148.546 | 203.630 | 37,1 |
Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa | 5.539 | 5.530 | -0,2 | 1.091.679 | 1.062.557 | -2,7 | 301.137 | 288.132 | -4,3 |
| | | | | | | | | |
Bizkaia | 74.245 | 74.353 | 0,1 | 17.793.623 | 21.701.954 | 22,0 | 4.036.300 | 4.921.788 | 21,9 |
Arratia-Nerbioi / Arratia-Nervión | 3.707 | 3.501 | -5,6 | 732.830 | 826.250 | 12,7 | 198.422 | 203.741 | 2,7 |
Bilbo Handia / Gran Bilbao | 40.111 | 40.337 | 0,6 | 11.317.177 | 14.260.001 | 26,0 | 2.163.020 | 2.793.366 | 29,1 |
Durangaldea / Duranguesado | 18.306 | 18.314 | 0,0 | 3.681.388 | 4.252.414 | 15,5 | 1.032.284 | 1.239.905 | 20,1 |
Enkartazioak / Encartaciones | 1.360 | 1.432 | 5,3 | 210.924 | 274.228 | 30,0 | 61.307 | 67.197 | 9,6 |
Gernika-Bermeo | 3.077 | 3.071 | -0,2 | 546.335 | 640.420 | 17,2 | 151.744 | 162.995 | 7,4 |
Markina-Ondarroa | 3.206 | 3.229 | 0,7 | 462.935 | 510.053 | 10,2 | 162.779 | 167.952 | 3,2 |
Plentzia-Mungia | 4.478 | 4.469 | -0,2 | 842.034 | 938.588 | 11,5 | 266.744 | 286.633 | 7,5 |
| | | | | | | | | |
Gipuzkoa | 77.581 | 78.437 | 1,1 | 14.685.860 | 17.276.372 | 17,6 | 4.640.412 | 5.314.146 | 14,5 |
Bidasoa Behea / Bajo Bidasoa | 4.439 | 4.473 | 0,8 | 667.346 | 725.600 | 8,7 | 217.606 | 238.986 | 9,8 |
Debabarrena / Bajo Deba | 8.295 | 8.311 | 0,2 | 1.316.893 | 1.504.862 | 14,3 | 455.666 | 508.901 | 11,7 |
Debagoiena / Alto Deba | 14.145 | 14.281 | 1,0 | 2.313.728 | 2.834.930 | 22,5 | 829.278 | 1.003.559 | 21,0 |
Donostialdea | 19.379 | 19.826 | 2,3 | 3.604.246 | 4.225.720 | 17,2 | 1.171.751 | 1.345.594 | 14,8 |
Goierri | 13.173 | 13.046 | -1,0 | 3.128.394 | 3.659.527 | 17,0 | 870.773 | 980.787 | 12,6 |
Tolosaldea | 8.166 | 8.040 | -1,5 | 1.739.621 | 2.017.654 | 16,0 | 506.294 | 571.264 | 12,8 |
Urola Kosta | 9.984 | 10.460 | 4,8 | 1.915.632 | 2.308.078 | 20,5 | 589.044 | 665.055 | 12,9 |
Data 2023ko Maiatzaren 12a
Iturria: Eustat. Industriaren inkesta
Ohar metodologikoa:
Erabili den sektorizazioa Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) da; eskualdeen araberako bereizketa horretan B atala (erauzketa-industriak) eta C atala (manufaktura-industria) baino ez dira sartu.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.esTel.: 945 01 75 62