2023/05/11ko prentsa-oharra

MERKATARITZA ETA KONPONKETAREN INKESTA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Merkataritzaren eta ibilgailuen konponketaren sektorearen negozio-zifrak % 14,5 egin du gora Euskal AEn

Merkataritzaren eta ibilgailuen konponketaren sektoreak ia 129.000 pertsonari ematen die lana

2021ean, COVID-19aren pandemiaren ondoko urtean, Merkataritzaren eta ibilgailuen konponketaren sektoreak 36.521 milioi euro fakturatu ditu, 2020an baino 4.628 milioi gehiago; alegia, % 14,5eko hazkuntza izan du, Eustaten datuen arabera.

35.898 establezimenduk, guztira, sektore horretan garatu dute haien jarduera, 2020an baino % 2,2 gutxiagok. Hala ere, landunen kopuruari egonkor eutsi zaio, eta 128.839 pertsona dira 2021ean enplegatuak, 2020aren antzera. Bestalde, lan egindako ordu kopuruak gora egin du pixka bat, % 0,4, eta pertsonalaren kostuek % 8,7ko igoera izan dute.

Sektoreak lortutako salmenten gaineko marjina komertziala –marjina komertzial gordinak birsaltzeko salgaien salmenta garbien balioaren gainean duen proportzioa– % 22,3koa izan da, 2020koa baino ehuneko puntu bat gutxiago.

Euskal AEko merkataritza- eta ibilgailuen konponketa-sektoreko aldagai nagusiak, lurralde historikoaren arabera (mila euro). 2021

Excel csv
 Euskal AEGehikuntza % 2021-2020Araba/ÁlavaGehikuntza % 2021-2020BizkaiaGehikuntza % 2021-2020GipuzkoaGehikuntza % 2021-2020
Landunkopurua NU128.8390,018.996-0,567.5590,842.284-1,2
Negozio zifraren zenbatekoa guztira36.520.76414,56.211.07412,318.836.32417,611.473.36610,8
Hornidurak27.454.13515,04.682.58912,514.169.40118,68.602.14510,7
Pertsonal gastuak3.757.5378,7562.4286,11.949.8399,81.245.2708,2
Ekitaldiaren emaitza1.845.138122,8405.11394,4880.549154,6559.476104,4
Merkataritzamarjina salmenten aldean % (*)22,3-4,122,8-2,922,1-6,022,4-1,8

(*)Aldea portzentajezko puntutan

Data 2023ko Maiatzaren 11

Iturria: Eustat. Merkataritzaren eta konponketaren inkesta

Lurralde historikoa

Lurraldeei dagokienez, Bizkaiak izan du portaerarik onena adierazleetan. Lurralde horretan % 17,6 egin dute gora salmentek, eta pixka bat egin du gora enpleguak (% 0,8). Bestalde, Araban % 12,3 handitu da negozio-zifra, eta inpaktu txikia izan du enpleguan (–% 0,5). Gipuzkoan, berriz, % 10,8 egin du gora fakturazioak, baina –% 1,2 behera pertsonal kopuruak.

2021ean, Bizkaiak 18.836 milioi euro fakturatu ditu guztira, guztizkoaren % 51,6; Gipuzkoak, 11.473 milioi, guztizkoaren % 31,4, eta Arabak, 6.211 milioi, Euskal AEko % 17,0.

Paraleloki, pertsonalaren gastuek % 9,8 egin dute gora Bizkaian, % 8,2 Gipuzkoan eta % 6,1 Araban.

Salmenten gaineko marjina komertzialak behera egin du hiru lurraldeetan, eta ehuneko 6,0 puntu egin du behera Bizkaian, 2,9 Araban eta ehuneko 1,8 puntu Gipuzkoan.

Dibisioak

Merkataritza eta ibilgailuen konponketa eratzen duten hiru dibisioek –Ibilgailuen salmenta eta konponketa, Handizkako merkataritza eta bitartekariak eta Txikizkako merkataritza– bilakaera positiboa izan dute 2021ean fakturatutako bolumenari dagokionez, baina enpleguak igoera eta jaitsiera txikiak izan ditu.

Txikizkako merkataritza dibisioak, langile kopuruari dagokionez ugarienak, sektoreko enpleguaren % 59,2 hartzen baitu, guztizkoaren % 35,7 fakturatu du, eta negozio-zifra % 8,6 eta enplegua % 0,6 igo dira.

Euskal AEko merkataritza- eta konponketa-sektoreko aldagai nagusiak, jarduera-taldearen arabera (milaka euro). 2021

Excel csv
 Landun-kopuruaFakturazioaMerkataritza marjina
 Balioaguztizkoaren gaineko %Gehikuntza % 2021-2020Balioaguztizkoaren gaineko %Gehikuntza % 2021-2020Balioa
MERKATARITZA ETA KONPONKETA128.839100,00,036.520.764100,014,522,3
        
Ibilgailuen salmenta eta konponketa12.0129,3-1,13.121.5478,510,319,6
Handizkako merkataritza eta bitartekariak40.58231,5-0,920.360.56755,819,419,1
Txikizkako merkataritza76.24559,20,613.038.65035,78,627,6

Data 2023ko Maiatzaren 11

Iturria: Eustat. Merkataritzaren eta konponketaren inkesta

Bestalde, Handizkako merkataritza eta bitartekariak dibisioa, sektorearen salmenten % 55,8 eta enpleguaren % 31,5 dena, negozio-zifran bilakaera positiboena izan duen dibisioa da. % 19,4 egin du gora haren negozio-zifrak, baina % 0,9 behera landunen kopuruak.

Ibilgailuen salmenta eta konponketa dibisioak, era berean, bilakaera positiboa izan du negozio-zifran; % 10,3 egin du gora fakturazioaren bolumenean eta % 1,1 behera pertsonalean. Atal horri 2021ean enpleguaren % 9,3 dagokio eta merkataritzaren guztizkoaren fakturazioaren % 8,5.

Azkenik, Txikizkako merkataritzak salmenten gaineko % 27,6ko marjina komertziala izan du, 2020an baino ehuneko 0,5 puntu gehiago. Handizkako merkataritzaren kasuan, % 19,1ekoa izan da. 2,5 puntu handiagoa, eta Ibilgailuen salmenta eta konponketa dibisioaren marjina % 19,6koa, aurretiko ekitaldia baino ehuneko 3,3 puntu gehiago.

EUSKAL AE-KO TXIKIZKAKO MERKATARITZA MILURTEKOAREN HASIERATIK

2000. urtetik 2021era, ia 7.200 saltoki itxi dira, baina txikizkako sektoreak 12.000 lanpostu garbi berri sortu ditu aldi horretan

Milurtekoaren hasieratik, Euskal AEko txikizkako merkataritzak nabarmen aldatu du egitura. Lehenik eta behin, 7.187 establezimendu itxi direla azaldu behar da; hasieran 29.791 izan ziren eta, 2021ean, 22.604. Beraz, 2000. urtearen aldean, establezimenduen kopurua % 24,1 txikiagoa da. Hala ere, bilakaera horrekin batera, enpleguan hazkuntza nabarmena izan da: bi data horien arteko 12.000 mila lanpostu berri inguru izan dira, eta, hala, hasierako zifrekin alderatuta, % 18,1eko hazkuntza izan da; hasieran 64.564 enplegu izan ziren eta, 2021ean, 76.245.

Enpleguaren kontzentrazioa dimentsio handieneko txikizkako saltokietan

Bilakaera horrekin batera, txikizkako enplegua dimentsio handiagoko establezimenduetan kontzentratzen joan da pixkanaka. Hala, berrogeita hamar enplegatuko eta gehiagoko saltokiei txikizkako enpleguaren % 18,7 dagokie 2021ean, eta, 2000. urtean, haien pisua guztizkoaren % 11,7 zen; aldi horretan sortutako enplegu berrien erdia baino gehiago sortu du. Antzera, 10 eta 49 enplegu arteko saltokietan, 2005. urtean % 16 izatetik azken urtean % 21,8 izatera egin dute. Negozio txikiagoen partaidetza, berriz, hamar enplegu baino gutxiagokoena, murriztu egin da, eta % 59,5ekoa da, 2021ean, eta % 70 baino gehiagokoa izan zen 2000. urtean.

Oharra: 2001etik 2004ra bitarteko, 2006tik 2009ra bitarteko eta 2011ko eta 2018ko balioak linealki sartu dira soilik adierazpen grafikorako

Enpleguaren feminizazioa eta lanordu gutxiago

Paraleloan, enplegua feminizatzen joan da, pixkanaka, sektorean. 2000. urtean, emakumeen enpleguak lasai hartzen zuen guztizkoaren erdia baino gehiago (% 63,1), eta, hogeita bat urte geroago, ehuneko 9 puntu handiagoa da haren presentzia, % 72,1ekoa; 2019an igoera handiena erregistratu zen, % 76,4koa.

Enpleguari buruzko azken oharra: urtero enplegatu bakoitzak lan egindako ordu kopurua nabarmen jaitsi da. Nahiz eta orduen zenbaketa osoan % 7,4ko igoera izan dela ikusten den, pertsonako batezbestekoak % 8,6 egin du behera, eta 1.584 ordukoa da 2021ean, eta 1.732 ordukoa milurtekoaren hasieran.

COVID-19ak eten egin du 2015ean hasi zen txikizkako merkataritzaren hedapen-fasea

2000. urtearen eta 2021aren artean, txikizkako merkataritzaren salmenten bolumenak bilakaera argia izan du, eta, 2021ean, gainditu egin da, 12.520 milioi euro saldu baitira termino nominaletan, 2000. urtean baino % 45 gehiago. Lehen bosturtekoaren sustapen nabarmenaren ondoren –2005ean % 39ko hazkuntza izan zen–, salmentak geratu egin ziren (11.870 milioi), ia hamar urtez, eta aldi hori 2014an amaitu zen, 2005ekoa baino salmenta-bolumen txikiagoarekin. Hala ere, panorama nabarmen aldatu zen 2015ean; orduan, hazkuntza-fase bati ekin zitzaion, hazkuntza moderatua baina etengabea, urtean % 1 ingurukoa, eta hazkuntza hori COVID-19ak 2020an jarduerei ezarritako mugek baino ez zuten oztopatu. 2021ean, nabarmen suspertu da, eta, nahiz eta 2019an fakturatutakoaren aldean (12.881 milioi) ia 400 milioi euroko desberdintasuna egon, badirudi aurreko urteetako bidetik doala.

Oharra: 2001etik 2004ra bitarteko, 2006tik 2009ra bitarteko eta 2011ko eta 2018ko balioak linealki sartu dira soilik adierazpen grafikorako

Pertsonako salmenta-ratioa kontuan hartzen bada, esan behar da bigarren balio altuena, zehazki, 2021ekoa dela, 164,2 mila euro enpleguko, 2019an erregistratutakoaren ondoren (166,6 mila euro); erregulartasunez gainditu da 2015eko kopurua, 160 mila eurokoa.

Bestalde, salmenten gaineko marjina komertziala, zeina metrika garrantzitsua baita negozio baten errentagarritasuna ebaluatzeko, enpresa batek salmenten diru-sarrera guztiei dagokienez izan duen etekina adierazten baitu, % 29 ingurukoa da 2010. urtetik, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren kasuan. 2020an eta 2021ean, egonkortu egin da, % 27 inguruan: % 27,1 2020an eta % 27,7 2021ean.

Sinkronia pertsonalaren kostuaren eta produktibitatearen artean, 2013az geroztik

Pertsonalaren kostua, batez beste, 22.300 eurokoa da, 2021ean, baina 13.770 eurokoa izan zen 2000. urtean. 2000. urtetik 2012ra bitartean, batez besteko kostuak igoera nabarmenak izan zituen: % 24,9koak 2000. eta 2005. urteen bitartean, % 8,3koa hurrengo bosturtekoan eta % 16,5ekoa, 2010aren eta 2012aren artean. 2013az geroztik, kostuak moderatu egin ziren eta maximoa 2017an izan zen, % 3,8rekin. Kasu honetan ere, 2020a, % 15,1eko bilakaera negatiboarekin, eta 2021a, galdutakoaren zati bat berreskuratu duena, % 8,0tik gorako kostuarekin, ezohikoak dira bilakaera horretan.

Pertsonalaren kostuarekin oso lotuta, soldataren arabera egokitutako produktibitateak eraginkortasuna neurtzen du giza baliabideen erabileran, ekoitzitako kopurua eskulanaren kostuarekin lotzen baitu. Adierazle horrek pertsonalaren kostuarenaren kontrako noranzkoa izan zuen 2012ra arte: kostuak gora egin zuen, eta produktibitateak, behera. 2000. urtean % 195,5 izatetik 2012an % 143,9 izatera egin zuen. Soldatak egonkortzean, soldataren arabera egokitutako produktibitatea ere egonkortu zen, eta, hala, hazkuntzak izan ziren, 2021era arteko urte batzuetan pertsonalaren batez besteko kostua baino handiagoak. Azken urte honetan, soldataren arabera egokitutako produktibitatea % 1,3koa izan da, baina, 2020an, % 6,9koa izan zen, eta, 2014an eta 2015ean, % 2,3koa ta % 2,1ekoa, hurrenez hurren.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkataritzaren eta ibilgailuen konponketaren sektorearen negozio-zifrak % 14,5 egin du gora Euskal AEn

Eragiketa : 
Merkataritzaren eta konponketaren inkesta
Eragiketa kodea : 
142511
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2023/05/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020945_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar