2023/06/30eko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK-UBI. 2023/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023ko lehen hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 6,7 egin dute gora Euskal AEn

Inportazioek % 1,1eko hazkuntza izan dute

2023ko lehen hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 6,7 egin dute gora, 2022ko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera % 2,6koa izan da.

Inportazioen prezioek joera bera izan dute; izan ere, % 1,1 egin dute gora urte artean, eta % 0,3, 2022ko lehen hiruhilekoaren aldean.

Esportazio “energetikoen” prezioek % 8,3 egin dute gora, aurreko urtearekin alderatuta, eta “ez-energetikoenek”, % 7,3. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, ondasun “energetikoen” prezioek % 7,7 egin dute gora, eta “ez-energetikoenek”, % 2,9.

Inportazioen kasuan, produktu “energetikoen” prezioen indizeak % 6,1 egin du behera urte arteko tasan, eta “ez-energetikoenak”, % 3,3 gora. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio “energetikoek” % 1,4 egin dute behera, eta “ez-energetikoek”, % 1,2 gora.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2023/I

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra2,66,70,31,1
     
Energiazko gaiak7,78,3-1,4-6,1
Energiazkoak ez diren gaiak2,97,31,23,3
Kontsumo-ondasunak3,313,20,0-0,1
Kapital-ondasunak1,63,83,313,7
Bitarteko ondasunak2,55,80,10,4

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2023ko Ekainaren 30a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Ondasunen helmuga ekonomikoaren araberako sailkapenari dagokionez, Kontsumo-ondasunen, Tarteko ondasunen eta Kapital-ondasunen esportazioen prezioek aurreko urtearekin alderatuta izan duten igoera nabarmentzen da (% 13,2, % 5,8 eta % 3,8, hurrenez hurren). 2022ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, egiaztatzen da, era berean, prezioek gora egin dutela hiru sektoreetan: Tarteko ondasunek % 2,5 egin dute gora, Kontsumo-ondasunek % 3,3 eta Kapital-ondasunek % 1,6.

Analisia inportazioetara bideratuta, urte arteko konparatiban behera egin duten bakarrak Kontsumo-ondasunen prezioak direla ikusten da (–% 0,1). Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,0ko tasa izan dute. Bestalde, beste bi ondasun-motak, Tarteko ondasunak eta Kapital-ondasunak, igo egin dira aurreko urtearekin alderatuta, % 0,4 eta % 13,7, hurrenez hurren, bai eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta ere, % 0,1 eta % 3,3, hurrenez hurren.

Esportazioak zer arlo ekonomikotara bideratzen diren kontuan hartuta, prezioek, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, gora egin dute eremu guztietan. ELGAn % 2,2 egin du gora, EB-28n eta Eurogunean % 2,1 eta Munduko gainerakoan % 4,2. 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, joera errepikatu egin da: igoera esanguratsuak izan dira arlo ekonomiko guztien prezioetan, eta Munduko gainerakoa eta ELGA nabarmentzen dira (% 7,1 eta % 6,7, hurrenez hurren); gainerako eremuak daude ondoren, hurbil. Hala, EB-28k % 5,9ko hazkuntza-tasa izan du eta Euroguneak % 5,5ekoa.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2023/I

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra2,66,70,31,1
     
Euro eremua2,15,5-0,63,5
EB-282,15,9-1,32,0
ELGE2,26,7-0,70,4
Munduko besteak4,27,12,93,3

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2023ko Ekainaren 30a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Inportazioen kasuan, arlo geografiko guztiek izan dituzte prezioen jaitsierak, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Munduaren gainerakoak izan ezik, % 2,9 egin baitute gora. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, tasak positiboak izan dira arlo ekonomiko guztietan, eta Munduko gainerakoa eta Eurogunea nabarmentzen dira (% 3,3 eta % 3,5).

Informazio gehigorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023ko lehen hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 6,7 egin dute gora Euskal AEn

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2023/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/12
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021075_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali