2023/06/27ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2023KO MAIATZA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,4 egin dute gora, 2023ko maiatzean
Elikadura-indizeak % 2,4 egin du gora, eta Gainerako produktuenak, % 3,3 behera
Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2023ko maiatzean, % 0,4ko igoera izan dute, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek emandako datuen arabera.
Aurreko hilarekin alderatuta, 2023ko apirilarekin, eta urtaro-eragin egokiak kenduta, prezio finkoetako salmentek % 0,9 egin dute gora maiatzean.
Hilen arteko terminoetan, salmentek % 2,4 egin dute gora Elikaduraren sektorean; Gainerako produktuen sektorean, % 1,9 egin dute behera.
Urte arteko terminoetan, 2023ko maiatzean 2022ko maiatzarekin alderatuta, prezio finkoetako salmenten bilakaera positiboa izan da Elikaduraren sektorean; % 2,4 egin du gora. Gainerako produktuetan, berriz, emaitzak negatiboak izan dira; aurreko urteko maiatzarekin alderatuta, salmenten jaitsiera % 3,3koa izan da.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Maiatza 2023
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | 0,4 | 0,9 | -0,1 |
| Araba/Álava | -1,1 | 1,5 | -3,4 |
| Bizkaia | 0,0 | 0,8 | 0,9 |
| Gipuzkoa | 2,0 | 0,8 | -0,4 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | 2,4 | 2,4 | -0,9 |
| Gainerako produktuak | -3,3 | -1,9 | 1,4 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 3,9 | -0,4 | 4,4 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2023ko Ekainaren 27a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 2,0 egin dute gora urte arteko terminoetan Gipuzkoan, 2022ko maiatzeko maila berari eutsi diote Bizkaian eta, azkenik, % 1,1 egin dute behera Araban; hori guztia prezio finkoetan eta lan-egutegiko termino homogeneoetan.
Aurreko hilarekin alderatuta, alegia, 2023ko apirilarekin, igoera izan da salmentetan hiru lurraldeetan. Araban, salmenta kopuruak % 1,5 egin du gora hiruhilekoen arteko terminoetan, eta bai Bizkaian bai Gipuzkoan, % 0,8.
Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako landun kopuruak % 3,9 egin du gora, 2022ko maiatzarekin alderatuta. Aurreko hilarekin alderatuta, pertsonalaren indizeak % 0,4 egin du behera.
INFORMAZIO-OHARRA:
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta, hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietan eta elikadura-kate handietan merkataritza-indizea prestatzen elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62