2023/06/28ko prentsa-oharra

FAMILIA-GASTUAREN INKESTA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko etxeko batez besteko gastua 35.000 euro baino handiagoa izan da 2022an, 2021ean baino % 7,3 handiagoa

Gora egin du erosketaren bat egiteko Interneta erabiltzen duten etxeen kopuruak, eta Euskal AEko biztanleriaren % 41,3k erabiltzen du dagoeneko

Etxeko batez besteko gastua, termino arruntetan, 35.445 eurokoa izan da 2022an; alegia, aurreko urtean baino % 7,3 handiagoa, eta Eustatek prestatutako datuen arabera eskuragarri dauden datuen serie osoko handiena.

Gastu-taldeen arabera, etxeko batez besteko gastuen bilakaera goranzkoa izan da 12 taldeetako 10etan. Jatetxe eta hoteletako etxeko batez besteko gastua izan da 2022an gehien hazi dena, % 32,9ko hazkuntza izan baitu, 2021arekin alderatuta; hala, etxeko batez besteko gastua 3.942 eurokoa izan da urtean, funtsean Jatetxe eta Jantokietako gastuaren ondorioz; hari talde horren gastuaren % 85,6 dagokio eta gastuaren % 14,4, Ostatu-zerbitzuari.

Euskal AEko etxeetako etxeko batez besteko gastua eta gastuaren egitura, gastu-taldearen arabera (ECOICOP/EGF, 2 digitu) . 2021-2022

Excel csv
 Sutentatzaile nagusiaren prestakuntza-mailaGastuaren egitura (%)
 20212022 Gehikuntza (%) 2022/202120212022
GUZTIRA33.04535.4557,3100,0100,0
01 T Janari eta edari alkoholgabeak5.1715.4996,315,715,5
02 T Edari alkoholdunak eta tabakoa478404-15,61,51,1
03 T Jantziak eta Oinetakoak1.3771.4112,44,24,0
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak12.16512.4112,036,835,0
05 T Altzariak, etxeko artikuluak eta etxearen mantentze normalarentzako artikuluak1.4201.5468,94,34,4
06 T Osasuna1.1281.2177,83,43,4
07 T Garraioa3.0713.43011,79,39,7
08 T Komunikazioak952936-1,72,92,6
09 T Aisia eta kultura1.3141.47612,34,04,2
10 T Irakastuntza64375918,02,02,1
11 T Jatetxeak eta hotelak2.9663.94232,99,011,1
12 T Bestelako ondasun eta zerbitzuak2.3592.4252,87,16,8

Data 2023ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Hazkuntza handiena izan duen bigarren gastu-taldea Irakaskuntza izan da (% 18,9) eta, ondoren, Aisia eta kultura (% 12,3), Garraioa (% 11,7), Etxerako altzariak eta gauzak (% 8,9), Osasuna (% 7,8) eta Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 6,3). Era berean, aldakuntza positiboak izan dituzte, baina ez hain handiak, honako talde hauek: Arropa eta oinetakoak (% 2,4), Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregai batzuk (% 2,0) eta Beste ondasun eta zerbitzu batzuk (% 2,8).

Aldiz, aurreko urtearekin alderatuta, honako gastu-talde hauei dagozkien etxe bakoitzeko batez besteko gastuak murriztu dira: Edari alkoholdunak eta tabakoa (–% 15,6) eta Komunikabideak (–% 1,7), aurreko urteko bide beretik.

Jatetxe eta hoteletako gastuak pisua irabazi du etxeetako aurrekontuan, eta 2019koa ere gainditu du, pandemia aurrekoa

Gastuaren egiturari dagokionez, Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregai batzuk taldeko gastuak jarraitzen du Euskal AEko etxeek egiten duten gastu altuena izaten; izan ere, gastuen % 35,0 talde horri dagokio, alegia, 12.411 euro urtean etxeko, 2022an. Faktura energetikoan 2022an etxean eginiko batez besteko gastuaren igoera nabarmentzen da; izan ere, elektrizitatearen gastuak % 10,1 egin du gora 2021aren aldean, eta gasarenak, % 23,0. Hala ere, etxeetako gastuaren aurrekontuaren gainean duen pisua ehuneko 1,8 puntu jaitsi da, 2021aren aldean, eta 3,4, hurrenez hurren, 2020aren aldean, baina 2019an izan zen % 34ren gainetik dago.

Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak taldeko gastua 2021ean zuen pisua baino bi hamarren txikiagoa baino ez da; % 15,5ekoa izan da 2022an. Bi talde horien artean, etxeko batez besteko aurrekontuaren erdia batu dute (% 50,5); 2021ean % 52,5 izan zen. 2019an baino altuagoa izan da, orduan % 47,7koa izan baitzen.

Jatetxe eta hoteletako gastuaren pisuak, berriz, igotzen jarraitzen du, eta 2021ean baino 2,1 puntu gehiago izan ditu, % 11,1, eta 2019an –COVID-19ak eragindako pandemia aurreko urtea– baino 2 hamarren gehiago, orduan % 10,9koa izan baitzen.

Kontsumoko gastu osoa % 8,1 hazi da 2022an

Termino absolutuetan, gastu osoa 2022an 32.508 milioi eurokoa izan da; alegia, 2021ean baino % 8,1 handiagoa, eta bilakaerak desberdinak izan dira gastu-taldeetan.

Euskal AEko etxeetako gastu osoa, gastu taldearen arabera (2 digitu ECOICOP/FGE). 2019-2022

Excel csv
 Guztizko gastua (mila euro)
 201920212022 Gehikuntza (%) 2022/2021
GUZTIRA31.371.87830.061.93232.508.0668,1
01 T Janari eta edari alkoholgabeak4.286.8754.704.5765.041.6787,2
02 T Edari alkoholdunak eta tabakoa397.041435.117369.964-15,0
03 T Jantziak eta Oinetakoak1.412.9961.252.9881.293.5103,2
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak10.677.28711.067.08411.379.4692,8
05 T Altzariak, etxeko artikuluak eta etxearen mantentze normalarentzako artikuluak1.350.6161.291.3451.417.6109,8
06 T Osasuna1.095.6081.026.2911.115.5068,7
07 T Garraioa3.364.9292.793.2993.145.04812,6
08 T Komunikazioak894.425866.357858.510-0,9
09 T Aisia eta kultura1.607.5151.195.5341.353.17313,2
10 T Irakastuntza561.362585.218695.75318,9
11 T Jatetxeak eta hotelak3.423.2612.698.1713.614.54834,0
12 T Bestelako ondasun eta zerbitzuak2.299.9642.145.9522.223.2973,6

Data 2023ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Hala, gastuaren bolumenari dagokionez esanguratsuenak izan diren bi taldeek, Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregai batzuk taldeak eta Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak taldeak, gora egin dute gastuaren bolumenean, 2021arekin alderatuta; urteko hazkuntza % 2,8koa eta % 7,2koa izan da, hurrenez hurren.

Euskal AEko etxeek Jatetxe eta hoteletan egin duten gastu osoa 3.614 milioi euro baino gehiagokoa izan da, eta hazkuntza % 34,0koa izan da, 2021aren aldean; gastuaren maila 2019an egiten zen gastua baino handiagoa izan da, termino absolutuetan.

Urteko hazkuntzari dagokionez, honako gastu-talde hauek izan dira ondoren: Irakaskuntza (% 18,9ko urteko hazkuntza) eta Aisia eta kultura (% 13,2ko hazkuntza, 2021aren aldean).

Edari alkoholdunak eta tabakoaren gastua eta Komunikabideen gastua, berriz, % 15,0 eta % 0,9 jaitsi da, hurrenez hurren.

Arabako etxeak izan dira etxeko batez besteko gastuaren igoeraren buru

Lurralde historikoen arabera, Arabako familiek Euskal AEko kontsumo-gastu osoaren % 15,1 egin dute 2021ean, Bizkaikoek gastuaren % 52,1 eta Gipuzkoakoek % 32,8.

Euskal AEko etxeetako guztizko gastua (milaka euro), gastu-taldearen arabera (2 digitu ECOICOP/EGF), lurralde historikoari jarraiki. 2019-2022. 2019-2022

Excel csv
 Euskal AEAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
GUZTIRA32.508.0664.896.39116.948.70210.662.973
01 T Janari eta edari alkoholgabeak5.041.678799.7182.495.7271.746.233
02 T Edari alkoholdunak eta tabakoa369.96449.510204.224116.229
03 T Jantziak eta Oinetakoak1.293.510196.893671.807424.810
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak11.379.4691.722.4316.046.8473.610.191
05 T Altzariak, etxeko artikuluak eta etxearen mantentze normalarentzako artikuluak1.417.610164.056876.459377.095
06 T Osasuna1.115.506186.399512.585416.522
07 T Garraioa3.145.048586.1551.446.8191.112.074
08 T Komunikazioak858.510126.963444.339287.208
09 T Aisia eta kultura1.353.173213.557747.382392.233
10 T Irakastuntza695.75394.414365.145236.194
11 T Jatetxeak eta hotelak3.614.548442.8781.930.7871.240.882
12 T Bestelako ondasun eta zerbitzuak2.223.297313.4151.206.581703.301

Data 2023ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Arabako etxeak daude hiru lurralde historikoetako etxeko batez besteko gastuaren bigarren posizioan, 35.981 eurorekin; hala, Bizkaikoek baino handiagoa izan dute, 2022an etxeko batez besteko gastuaren % 12,7ko hazkuntzarekin, hiru lurraldeetako handiena. Horrek urteko batez besteko hazkuntza ekarri du, 4.057 eurokoa etxeko. Hazkuntza hori, funtsean, Jatetxe eta hoteletako, Irakaskuntzako eta Osasuneko gastuen igoeraren ondorio izan da (% 35,1, % 32,0 eta % 26,4, hurrenez hurren), besteak beste. Honako gastu hauek egin dute behera, 2021aren aldean: Edari alkoholdunak eta tabakoa (–% 12,7), Arropa eta oinetakoak (–% 8,5) eta Etxeko altzariak eta gauzak (–% 12,5).

Gipuzkoako etxeek etxeko batez besteko gastu handiena izan dute (36.876 euro urtean

batez beste etxeko), eta Euskal AEko batezbestekoa (35.455) baino % 4,0 handiagoa eta 2021ean baino % 7,9 handiagoa. Hazkuntza hori, nagusiki, Jatetxe eta hoteletako, Irakaskuntzako eta Garraioko gastuaren igoeraren ondorio izan da (% 46, % 13,0 eta % 12,8, hurrenez hurren). Jaitsi egin dira, berriz, honako hauetako batez besteko gastuak: Edari alkoholdunak eta tabakoa (–% 11,0), Etxeko altzariak eta gauzak (–% 6,7) eta Komunikabideak (–% 1,8).

Bizkaian, etxeko batez besteko gastua 34.473 eurokoa izan da, 2021ekoa baino % 5,4 handiagoa; alegia, etxeko batez besteko gastua 1.778 euro igo da urtean. Gastuaren igoerarik handiena Jatetxeak eta hotelak taldean izan da, zeinak % 24,9 egin baitu gora 2021aren aldean; alegia, etxeko batez besteko gastua urtean 783 euroan handitu da. Bizkaiko etxeen batez besteko gastua Etxeko altzariak eta gauzak taldean nabarmen hobetu da, halaber, 2020arekin alderatuta (% 23,4), bai eta Irakaskuntza taldean ere (% 17,9ko hazkuntza). 2021aren aldean jaitsi diren gastu-taldeak, berriz, honako hauetako gastuak izan dira: Edari alkoholdunak eta tabakoa (–% 18,9), Komunikabideak (–% 3,4), Beste ondasun batzuk (–% 2,2) eta Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregai batzuk (–% 1,1).

.

Internet bidez eginiko gastuak % 4,2 egin du gora, baina Arropa eta oinetakoak taldearen pisuak ehuneko 15 puntu behera

2022an, eutsi egin zaio Euskal AEko etxeek Internet bidez egiten duten gastuaren hazkuntzari, eta 2022an aurreko urtean baino % 4,2 handiagoa izan da, 1.499 milioi eurokoa. 2022an Internet bidez eginiko gastua Euskal AEko etxeek eginiko gastu osoaren % 4,6 izan da, 2021ekoa baino bi hamarren baxuagoa.

Euskal AEko etxeetako Internet bidezko erosketen gastuaren guztizko gastua (milaka eurotan) eta banaketa ehunekotan, gastu-taldeen arabera (2 digitu ECOICOP/FGE). 2022

Excel csv
 Guztizko gastuaInternet bidezko gastuaInternet bidezko gastuaren ehunekoaGastu osoaren banaketa, ehunekotanGastuaren banaketa, ehunekotan, Internet bidez
GUZTIRA32.508.0661.499.9454,6100,0100,0
01 T Janari eta edari alkoholgabeak5.041.678145.0672,915,59,7
02 T Edari alkoholdunak eta tabakoa369.964XXXX
03 T Jantziak eta Oinetakoak1.293.510197.39615,34,013,2
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak11.379.469XXXX
05 T Altzariak, etxeko artikuluak eta etxearen mantentze normalarentzako artikuluak1.417.61090.3006,44,46,0
06 T Osasuna1.115.506XXXX
07 T Garraioa3.145.048232.5567,49,715,5
08 T Komunikazioak858.51022.5562,62,61,5
09 T Aisia eta kultura1.353.173317.92723,54,221,2
10 T Irakastuntza695.753XXXX
11 T Jatetxeak eta hotelak3.614.548379.60310,511,125,3
12 T Bestelako ondasun eta zerbitzuak2.223.29795.3354,36,86,4

(x)Estatistika sekretuak babestutako datua

Data 2023ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Internet bidez eskuratutako ondasun eta zerbitzuen gastu-egituraren arabera, Jatetxeak eta hotelak taldea da 2022an pisu gehien izan duena, % 25,3koa, nagusiki EAEko etxeek Ostatu-zerbitzuetan Internet bidezko erosketak egitearen ondorioz. Ondoren, Aisia eta kultura izan da, % 21,2ko pisuarekin, eta talde horren barruan Pakete turistikoen erosketa nabarmentzen da, bai eta Aisiarako, kirolerako eta kulturarako ondasunen erosketa ere.

Hirugarren posizioan Garraioaren inguruko gastu-taldea izan da (% 15,5), funtsean Garraio-zerbitzuetan eginiko gastuari esker.

2022an Internet bidez erositako Arropa eta oinetakoak taldeak murrizketa handia izan du; 2021ean % 28,2 zen eta 2022an, % 13,2.

Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak taldeak aurreko urteko egitura oso antzekoari eusten dio, Internet bidez eginiko gastu osoaren % 9,7ko pisuarekin.

Internet bidez erosketak egiten dituzten Euskal AEko etxeen batez besteko gastuen bilakaera eta banaketa ehunekotan. 2016-2022

Excel csv
 Internet bidezko gastua duten etxeen ehunekoa (%)Internet bidezko batez besteko gastua (euroak)Internet bidezko gastuaren ehunekoa (%)
202241,33.95610,0
202136,54.33610,0
202038,83.79810,1
201937,03.6088,5
201835,34.19110,1
201729,84.17810,0
201623,14.1699,5

Data 2023ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Internet bidez eginiko gastuaren bilakaera kontuan hartuta, 2022an gora egin du Internet bidez erosketaren bat egin duten etxeen ehunekoak, eta Euskal AEko etxeen guztizkoaren % 41,3 izan da, baina etxeko batez besteko gastua pixka bat jaitsi da, eta 3.956 eurokoa izan da; alegia, etxeko gastuak urtean 380 euro egin du behera.

Kontsumoko gastua, etxeen ezaugarrien arabera

Euskal AEko etxeetako gastua aztertuz gero, etxea eta bertako kideak sailkatzeko aldagaien arabera, datuen ikuspegi sozioekonomikoa lortzen dugu.

Etxearen tamainari dagokionez, 1 kide duten etxeek pertsonako 23.137 euroko batez besteko gastua egin dute 2022an, Euskal AEko batez besteko gastua (15.103 euro) baino % 53,2 handiagoa. Aurreko urtearekin alderatuta, 1 kide duten etxeek pertsonako gastua handitu dute, urtean 1.095 euro, batez beste. 2 kide dituzten etxeek batez beste 17.961 euroko gastua dute, batezbestekoa baino % 18,9 handiagoa. 3 kide (13.162 euro) eta 4 kide eta gehiago (11.515 euro) dituzten etxeak, berriz, batezbestekoaren azpitik geratu dira (% 12,9 eta % 23,8, hurrenez hurren).

Euskal AEko guztizko gastua eta batez besteko gastuak, etxeko tamainaren arabera. 2022

Excel csv
 Guztizko gastua (mila euro)Etxeko batez besteko gastua (euro)Pertsonako batez besteko gastua (euro)
GUZTIRA32.508.06635.45515.103
kide bat6.179.55223.13723.137
2 kide10.455.48135.92317.961
3 kide6.929.69239.48513.162
4 eta gehiago8.943.34048.80511.515

Data 2023ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Etxeko diru-sarreren iturri nagusiari dagokionez, beren konturako lana eta jabetza- eta kapital-errentak diru-sarreren iturri nagusi dituzten etxeak izan dira 2022an batez besteko gastu handiena izan dutenak —40.879 euro urtean—; Euskal AEko batezbestekoa baino % 15,2 handiagoa, eta batez besteko gastua % 12,5 handitu da, 2021arekin alderatuta; alegia, batez beste, urtean, etxe bakoitzeko, 4.544 euroko igoera izan du gastuak. Ondoren, diru-sarreren iturri nagusia besteren konturako lana izan duten etxeak kokatu dira, 38.932 euro batez beste etxe bakoitzeko (2021ean baino % 8,9 gehiago). Azkenik, etxe bakoitzeko 30.073 euroko batez besteko gastuarekin eta Euskal AEko batezbestekoa baino % 13,2 txikiagoarekin ditugu diru-sarrera nagusi gisa pentsioak, subsidioak eta bestelako prestazio eta diru-sarrera erregularrak izan dituzten etxeak.

Euskal AEko guztizko gastua eta batez besteko gastuak, etxeko diru-sarreren iturri nagusiaren arabera . 2022

Excel csv
 Guztizko gastua (mila euro)Etxeko batez besteko gastua (euro)Pertsonako batez besteko gastua (euro)
GUZTIRA31.902.53135.48715.131
Norberaren konturako lana eta jabetza- eta kapital-errentak2.646.25640.87914.985
Besteren konturako lana17.033.61938.93214.253
Pentsioak, sorospenak eta bestelako prestazio eta diru-sarrera erregularrak12.183.48030.79916.576
Ez da ageri39.17634.07323.583

Data 2023ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Sostengatzaile nagusiaren jardueraren ondoriozko egoeraren arabera, etxeetako gastuari dagokionez, 2022an sostengatzaile nagusia aktibo egon den etxeetan, etxeetako batez besteko gastua 37.455 eurokoa izan da, 2021ekoa baino % 7,8 handiagoa eta Euskal AEko batezbestekoa baino % 5,6 handiagoa. Aitzitik, sostengatzaile nagusia aktibo egon ez den etxeen batez besteko gastua 32.332 eurokoa izan da, batezbestekoa baino % 8,8 azpitik, baina aurreko urtean baino % 7,2 handiagoa.

Euskal AEko guztizko gastua eta batez besteko gastuak, sostengatzaile nagusiaren jardueraren egoeraren arabera. 2022

Excel csv
 Guztizko gastua (mila euro)Etxeko batez besteko gastua (euro)Pertsonako batez besteko gastua (euro)
GUZTIRA32.508.06635.45515.103
Aktiboak20.934.86137.45513.990
Ez-aktiboak11.573.20532.33217.645

Data 2023ko Ekainaren 28a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta

Oharra: Familia-gastuaren inkesta Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) lankidetzan egiten da Euskal Aautonomia Erkidegoan.

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko etxeko batez besteko gastua 35.000 euro baino handiagoa izan da 2022an, 2021ean baino % 7,3 handiagoa

Eragiketa : 
Familia-gastuaren inkesta
Eragiketa kodea : 
172503
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2023/06/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021061_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali