HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak 24.194 pertsona hil...

2023/07/18ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

24.194 pertsona hil ziren Euskal AEn 2022an, hau da, % 4,9 gehiago

COVID-19ak 1.721 heriotza eragin zituen 2022an, aurreko urtean baino % 2,3 gehiago

Eustaten datuen arabera, 24.194 pertsona hil ziren Euskal AEn 2022an, hau da, 2021ean baino % 4,9 gehiago. Kopuru hori 2019koa baino % 12,2 handiagoa da, pandemiaren aurreko urtea alegia, eta 2020koa baino txikiagoa, 53 heriotza gutxiagorekin. Lurraldeen arabera, 2022an, 3.170 heriotza izan dira Araban, hau da, azken urtean % 6,7 gehitu dira, eta hori da igoerarik nabarmenena; Bizkaian, 13.152 (+% 5,3) izan dira, eta, Gipuzkoan, 7.872 (+% 3,3).

2022an, alde nabarmenak egon dira hilabeteen artean, aurreko urtearekin alderatuta. Urtarriletik uztailera, heriotza-tasa % 10,2 igo zen 2021. urtearekin alderatuta, eta uztaila nabarmentzen da, hil horretan % 29,6ko igoera izan baitzen. Hala ere, abuztuan eta irailean heriotzak % 0,1 eta % 2,1 jaitsi ziren, hurrenez hurren. Urrian berriz ere gora egin zuen aurreko urtearen aldean (+% 3,8), baina azaroan eta abenduan berriz ere behera egin zuen nabarmen: -% 6,3 eta -% 5,6, hurrenez hurren.

graf0021125_01_e.png

Hildakoen batez besteko adina 81,3 urte izan zen

2022ko heriotza guztiak kontuan hartuta, 12.330 emakume eta 11.864 gizon hil ziren. 2022an, hildakoen batez besteko adina 81,3 urte izan zen, eta, hamar urte lehenago, 2012an, 78,9 urte; hau da, 2,4 urteko igoera izan da azken hamarkadan.

2022an, gizonak batez beste 78,1 urterekin hil ziren, eta emakumeak 84,4 urterekin; 2012an, berriz, 75,4 eta 82,7 urte izan ziren batezbestekoak, hurrenez hurren. Horrenbestez, azken 10 urteetan, gizonen bizitza 2,7 urtez luzatu da batez beste, eta emakumeena 1,7 urtez.

Haurren hilkortasunari dagokionez, urtebetetik beherako 41 haur hil ziren Euskal AEn. Jaioberrien heriotza-tasari dagokionez (bizitzako lehenengo 28 egunak hartzen dira kontuan), 30 haur hil ziren: 11 haur lehenengo 24 orduetan, eta 12 haur lehenengo astean. Urtebetetik beherakoen artean, haurren heriotzak guztizkoaren % 60,9 izan ziren.

2022an, 100 urte edo gehiagoko 521 pertsona hil ziren (1922an edo lehenago jaioak), eta haietatik emakumeak % 87,3 izan ziren. Ehun urte edo gehiagoko 100 pertsona gehiago hil dira 2021ean baino.

Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, bizilekuko udalerriaren (>40.000 bizt.), sexuaren eta adina. 2021-2022

Excel csv
 20222021Gehikuntza (%)
Euskal AE24.19423.0734,9
    
Bizileku-lurralde historikoak   
Araba/Álava3.1702.9706,7
Bizkaia13.15212.4865,3
Gipuzkoa7.8727.6173,3
    
Bizileku-udalerria (>40.000 biztanle)   
Barakaldo1.2111.1832,4
Basauri4934783,1
Bilbao4.3014.0446,4
Donostia / San Sebastian2.2072.0676,8
Getxo8177804,7
Irun6646580,9
Portugalete6075853,8
Santurtzi5425331,7
Vitoria-Gasteiz2.3632.1828,3
    
Sexua   
Gizon11.86411.5652,6
Emakumea12.33011.5087,1
    
Adina   
40 urtetik beherakoak25022312,1
40 urtetik 59ra1.5471.556-0,6
60 urtetik 79ra6.7696.4485,0
80 urte edo gehiago15.62814.8465,3

Data 2023ko Uztailaren 18a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Heriotzen % 26,4 tumoreek eragin zuten

2022an izandako heriotzen % 26,4 (6.378 hildako) tumoreek eragin zuten; ondoren, zirkulazio-sistemako gaixotasunek eragindakoak datoz, % 23,8rekin (5.767 hildako), eta, hirugarrenik, buruko nahasmenduek eta portaeraren nahasmenduek eragindakoak, % 8,2rekin (1.988 hildako).

Heriotzen kausak desberdinak dira oraindik ere sexu batean eta bestean: gizonen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumeen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta bigarrena tumoreak. Gainera, nabarmendu behar da emakume gehiago hiltzen direla buruko nahasmenduen eta portaeraren nahasmenduen eraginez gizon baino, baina kontrakoa gertatzen da kanpoko kasuei dagokienez; izan ere, kausa horien eraginez gizon gehiago hiltzen dira emakume baino.

Halaber, adinaren arabera ere badira aldeak heriotza-kausetan. Urtebetetik beherakoen artean, jaiotza inguruko aldian sortutako gaixotasunek eta sortzetiko malformazioek eragin zuten heriotza gehien; 1-39 urtekoen artean, heriotza-kausa nagusiak kanpoko kausak izan ziren —besteak beste, istripuak eta suizidioak—; 40-79 urtekoen artean, tumoreak izan ziren lehenengo heriotza-kausa, eta, 80 urtetik aurrera, zirkulazio-sistemako gaixotasunak.

Euskal AEko heriotzak, horren arrazoiaren, adin-taldeari jarraiki. 2022

Excel csv
 Guztira1 urtetik beherakoak1 -19 urte20 - 39 urte40 urtetik 59ra60 urtetik 79ra80 urte edo gehiago
Guztira24.19441351741.5476.76915.628
I.Ciertas Gaixotasun infekzioso eta parasitario batzuk3531132799222
II.Tumores Neoplasiak (tumoreak)6.37817487363.0002.586
III.Enfermedades Odoleko eta organo odol-sortzaileetako gaixotasunak eta immunitate-mekanismoari dagozkion trastorno batzuk142--1536100
IV.Enfermedades Gaixotasun endrokino, nutrizional eta metabolikoak74932333166542
V.Trastornos Trastorno mentalak eta portaeraren trastornoak1.988--2142111.761
VI.Enfermedades Nerbio-sistemako gaixotasunak1.5772314513971.110
IX.Enfermedades Zirkulazio-sistemako gaixotasunak5.76731172871.2744.185
X.Enfermedades Arnas sistemako gaixotasunak1.553-21373601.153
XI.Enfermedades Txegoste-sistemako gaixotasunak1.136-1680332717
XII.Enfermedades Larruazaleko eta azalpeko ehuneko gaixotasunak96----1284
XIII.Enfermedades Sistema muskulo-eskeletikoaren eta ehun konektiboaren gaixotasunak312----37275
XIV.Sistema genito-urinarioko gaixotasunak765---9128628
XV. Haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa1--1---
XVI.Jaiotinguruko denboraldian sortutako egoera jakin batzuk2220---2-
XVII.Sortzetiko malformazioak, deformazioak eta kromosoma-anormalitateak7196123248
XVIII.Sintomak, zeinuak eta emaitza kliniko eta laborategiko anormalak76721102564665
XX.Hilkortasunaren kanpo-kausak796-1165181212327
COVID-19 baieztatuta1.7130-2394131.259
COVID-19 probablea8----26

Data 2023ko Uztailaren 18a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

COVID-19aren birusak heriotzen % 7,1 eragin zuen

2022an, 1.721 heriotza gertatu ziren (guztizkoaren % 7,1), zeinen funtsezko kausa COVID-19a izan zen. Heriotza horiek 2 taldetan sailkatzen dira: batetik, analisi espezifikoaren bidez egiaztatutako COVID-19ak eragindako heriotzak (1.713 hildako), eta, bestetik, COVID-19ak eragindako kasu probableak; kasu horiek ez dira analisi bidez egiaztatu, baina COVID-19a da heriotzaren kausa nagusia parte medikoan (8 hildako). Kausa horrek eragindako heriotzak 2021ean gertatutakoak baino % 2,3 gehiago dira.

Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, bizilekuko udalerriaren (>40.000 bizt.), sexuaren eta adinaren arabera, COVID-19rekin lotutako heriotza-kausei jarraiki. 2022

Excel csv
 Heriotzak guztiraCOVID-19 guztiraCOVID-19 baieztatutaCOVID-19 probablea
Euskal AE24.1941.7211.7138
     
Bizileku-lurralde historikoak    
Araba/Álava3.1702272252
Bizkaia13.1529219165
Gipuzkoa7.8725735721
     
Bizileku-udalerria (>40.000 biztanle)    
Barakaldo1.21175750
Basauri49341401
Bilbao4.3013163142
Donostia / San Sebastian2.2071201200
Getxo81767661
Irun66462620
Portugalete60743430
Santurtzi54238380
Vitoria-Gasteiz2.3631741722
     
Sexua    
Gizon11.8649249195
Emakumea12.3307977943
     
Adina    
40 urtetik beherakoak250220
40 urtetik 59ra1.54739390
60 urtetik 79ra6.7694154132
80 urte edo gehiago15.6281.2651.2596

Data 2023ko Uztailaren 18a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Lurraldeka, Bizkaian izan zen heriotza gehien kausa horren ondorioz (921); gero, Gipuzkoan (573), eta, azkenik, Araban (227). Heriotza horiek ehunekotan kontuan hartuta, COVID-19ak eragindako heriotzen ehunekoa guztizkoaren % 7 da Bizkaian, % 7,3 Gipuzkoan eta % 7,2 Araban. Hiriburuei dagokienez, Bilbo nabarmentzen da, COVID-19ak eragindako 316 heriotzarekin (% 7,3); ondoren, Gasteiz dator, 174rekin (% 7,4), eta, azkenik, Donostia, 120rekin (% 5,4). Barakaldo eta Getxo ere nabarmentzen dira, kausa horren ondoriozko 75 (% 6,2) eta 67 heriotzarekin (% 8,2), hurrenez hurren.

COVID-19aren ondorioz gizon gehiago hil ziren emakume baino; 924 eta 797, hurrenez hurren. Adinaren arabera, 80 urtetik gorako pertsonenak dira COVID-19ak eragindako heriotzen % 73,5.

Hilabeteen arabera, urtarrilean gertatu zen COVID-19ak eragindako heriotza gehien (450), eta, ondoren, otsailean (259); gainera, uztailean gora egin zuen kausa horren ondoriozko heriotza kopuruak (245).

Gainera, beste 579 heriotza egon dira, zeinetan COVID-19a egiaztatutako heriotza-kausen artean egon zen, baina arrazoi nagusia izan gabe.

graf0021125_02_e.png

Hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen hiru lurraldeetan

Hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen, jaiotza baino 10.558 heriotza gehiago izan baitziren. Lurraldeen arabera, saldo negatiboak izan ziren hiru lurraldeetan: Bizkaian, 6.291 pertsona; Gipuzkoan, 3.364 eta, Araban, 903. 2021ean saldo begetatiboa ere negatiboa izan zen, jaiotza baino 8.816 heriotza gehiago izan baitziren.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

24.194 pertsona hil ziren Euskal AEn 2022an, hau da, % 4,9 gehiago

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2023/07/18
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021125_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali