2023/07/18ko prentsa-oharra

IKERKETA ZIENTIFIKO ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREI BURUZKO ESTATISTIKA-I+G. Aurrerapena. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Barneko I+Gko gastua % 9,1 handitu zenEuskal AEn 2022an

Dedikazio osoko baliokidetzan ari diren langileen kopurua % 4,9 hazi zen

Barneko Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueretako gastua % 9,1 hazi zen 2022an Euskal AEn, Eustatek egindako behin-behineko emaitzen arabera. Dedikazio osoko baliokidetzan I+Gn lan egiten duten langileen guztizko kopurua % 4,9 gehitu zen.

Egikaritze-sektoreen arabera, enpresek % 8,9 igo zuten barne-gastua, eta % 4,4 I+Gko jardueretarako langile kopurua. Goi-mailako irakaskuntzan, gastua % 9,5 hazi zen, eta I+Gko langile kopurua % 6,6. Azkenik, Administrazio Publikoaren sektorean, gastua % 9,6 hazi zen, eta I+Gn diharduten langileen kopurua % 3,2.

Azken datu konparagarrian (2021), barneko I+Gko gastua BPGarekiko % 2,11 izan zen Euskal AEn; hau da, Espainiako gastua (% 1,43) baino % 48 handiagoa.

I+Gko gastuaren eta dedikazio osoko langileen aldaketa, egikaritze-sektorearen arabera. Euskal AE. Aurrerapena. 2022

Excel csv
 2022/2021 Gehikuntza (%)
 I+Gko gastuaLangileak (DOB)
Guztira9,14,9
   
Enpresak eta IAGEP8,94,4
Herri-administrazioa9,63,2
Goi-mailako irakaskuntza9,56,6

Data 2023ko Uztailaren 18a

Iturria: Eustat Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika

Ohar metodologikoa: Eustatek Datu-aurrerapena dakar, 2022an I+Gko gastuek eta langileek izan duten bilakaerari buruzkoa. Horretarako, enpresak, goi-mailako irakaskuntza eta administrazio publikoa hartu dira kontuan. Horiek aurreko urtean lortutako gastu osoaren % 87,3 hartu zuten, eta, horri esker, 2023ko uztailera aurreratu ahal izan da emaitzen aurrerapena. Behin betiko emaitzak aurtengo azaroan aurkeztuko dira.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Barneko I+Gko gastua % 9,1 handitu zen Euskal AEn 2022an

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2023/07/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021127_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali