2023/07/19ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2023KO EKAINA
Euskal AEko industria-prezioek % 1,3 egin dute gora 2023ko ekainean, aurreko hilaren aldean
2022ko ekainarekin alderatuta, industria-prezioek % 5,9 egin dute behera
Euskal AEko industria-prezioek % 1,3 egin dute gora 2023ko ekainean, aurreko hilaren aldean, Eustaten datuen arabera. Ekaineko urtetik urterako tasak, zeinak azken hamabi hiletako industria-prezioen aldakuntza jasotzen duen, aldiz, % 5,9 egin du behera.
Analisi zehatzago batek erakusten du honako hauek izan direla 2023ko ekainean prezioetan aurreko hilaren aldean jaitsiera nabarmenak izan dituzten sektoreak: Botiken fabrikazioa, prezioetan % 2,1eko jaitsiera izan baitu; Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza, % 1,5eko jaitsiera izan baitu; Ateratze-industriak, % 1,2koa; eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak, % 0,9koa. Prezioetan hiletik hilerako igoera nabarmenak izan dituzten sektoreak, berriz, hauek izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, % 7,9ko igoerarekin; Metalurgia eta produktu metalikoak, % 1,0ko igoerarekin eta Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa, % 0,8rekin.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, 2023ko maiatzaren aldean, Energiak % 4,7 egin du gora prezioetan. Bestalde, Bitarteko ondasunen prezioek % 0,4 egin dute gora, eta Ekipo-ondasunenek % 0,2. Kontsumo-ondasunen prezioek, aldiz, % 0,9 egin dute behera, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioetan izandako % 1,0ko jaitsieraren eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioetan izandako % 0,1eko jaitsieraren ondorioz.
Urtetik urterako terminoetan, 2023ko ekainean, 2022ko ekainaren aldean, prezioen hazkunderik handienak honako adar hauetan izan dira: Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metalezko batzuk (% 12,4), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 10,1), Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 9,9), Ura (% 8,9) eta Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 8,4). Urtetik urterako terminoetan jaitsiera handiena izan duten prezioak, berriz, honako adar hauetakoak izan dira: Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 35,7); Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 16,1), eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 3,1).
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2023
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 130,3 | 1,3 | -5,9 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 122,1 | -1,2 | 8,0 |
| Manufaktura-industria | 128,7 | 0,2 | -3,8 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 130,5 | -0,7 | 8,4 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 112,6 | -1,5 | 10,1 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 149,6 | -0,9 | 9,9 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 129,9 | 0,3 | -35,7 |
| Industria kimikoa | 149,6 | -0,1 | -0,3 |
| Botiken fabrikazioa | 126,5 | -2,1 | 5,2 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 121,7 | 0,2 | 12,4 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 140,0 | 1,0 | -3,1 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 120,7 | 0,8 | -0,1 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 116,7 | 0,0 | 3,6 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 115,3 | 0,3 | 6,0 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 112,9 | 0,0 | 6,9 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 120,0 | -0,7 | 5,3 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 140,1 | 7,9 | -16,1 |
| Ura | 131,9 | -0,3 | 8,9 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 127,7 | -0,9 | 6,9 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 118,0 | -0,1 | 6,3 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 129,3 | -1,0 | 7,0 |
| Ekipo-ondasunak | 118,7 | 0,2 | 5,4 |
| Bitarteko ondasunak | 135,6 | 0,4 | 1,5 |
| Energia | 137,7 | 4,7 | -27,3 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2023ko Uztailaren 19a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Prezioen urtetik urterako aldakuntza positiboa izan da helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handi guztietan, Energian izan ezik, % 27,3ko jaitsiera izan baitu. Kontsumo-ondasunen prezioek % 6,9 egin dute gora, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioetan izandako % 7,0ko igoeraren eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioetan izandako % 6,3ko igoeraren ondorioz. Ekipo-ondasunen prezioek % 5,4ko igoera izan dute, eta Bitarteko ondasunek % 1,5ekoa.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 93,70eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62