2023/09/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2023KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023ko abuztuan, Euskal AEko industria-prezioak % 1,5 igo dira aurreko hilaren aldean

2022ko abuztuarekin alderatuta, industria-prezioak % 2,6 jaitsi dira

Eustaten datuen arabera, 2023ko abuztuan, Euskal AEko industria-prezioak % 1,5 igo dira aurreko hilaren aldean. Abuztuko urtearteko tasa % 2,6 jaitsi da. Tasa horrek jasotzen du zer aldakuntza izan duten industria-prezioek azken hamabi hiletan.

Azterketa zehatzago batek agerian uzten du ezen, 2023ko abuztuan, Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 1,9), Industria kimikoa (% 0,5) eta Ura (% 0,3) sektoreek izan dituztela prezio-jaitsierarik handienak aurreko hilaren aldean. Aitzitik, sektore hauek izan dituzte hiletik hilerako prezio-igoerarik handienak: Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 11,2), Botiken fabrikazioa (% 1,4) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 1,2).

Ondasunak helburu ekonomikoaren arabera sailkatuz, Energiaren prezioak % 6,3 igo dira 2023ko uztailaren aldean. Bestalde, bai Bitarteko ondasunen prezioak, bai Ekipo-ondasunenak % 0,6 igo dira. Kontsumo-ondasunen prezioak, aldiz, % 1,6 jaitsi dira. Izan ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 1,8 jaitsi dira, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak egonkor mantendu direlako.

2023ko abuztuan, 2022ko abuztuarekin alderatuta, urtetik urterako prezio-jaitsiera handienak honako adar hauetan izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 20,7), Koke-lantegiak eta petrolio-findegiak (% 13,8) eta Industria kimikoa (% 6,3). Aitzitik, urtetik urterako igoerarik handiena prezio hauek izan dute: Ateratze-industriak (% 10,4); Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metalezkoak (% 10,0), eta Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 9,2).

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2023

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA129,91,5-2,6
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak123,41,010,4
Manufaktura-industria130,61,61,0
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria131,4-1,99,2
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza108,5-0,17,0
Zurgintza, papera eta arte grafikoak144,91,26,2
Kokeak eta petrolioa fintzen150,011,2-13,8
Industria kimikoa146,1-0,5-6,3
Botiken fabrikazioa131,71,46,5
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak120,40,010,0
Metalurgia eta produktu metalikoak138,90,7-0,3
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa121,50,11,6
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa116,7-0,13,4
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa115,0-0,15,0
Garraiorako materialen fabrikazioa113,41,27,4
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa121,30,76,9
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna125,90,7-20,7
Ura132,3-0,38,5
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak129,0-1,68,1
Kontsumoondasun iraunkorrak117,80,06,3
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak130,8-1,88,4
Ekipo-ondasunak118,50,65,1
Bitarteko ondasunak134,40,62,4
Energia140,06,3-17,7

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2023ko Irailaren 22a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Prezioen aldakuntza, urtetik urterako balioetan, positiboa izan da helburu ekonomikoaren arabera sailkatutako ondasun-talde handi guztientzat, Energiarentzat izan ezik, % 17,7ko jaitsiera izan baitu. Kontsumo-ondasunen prezioak % 8,1 igo dira. Izan ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 8,4 igo dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 6,3. Ekipo-ondasunen prezioak % 5,1 hazi dira, eta, azkenik, Bitarteko ondasunenak % 2,4.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 93,70eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023ko abuztuan, Euskal AEko industria-prezioak % 1,5 igo dira aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2023/09/22
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021245_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali