2023/09/29ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK-UBI. 2023/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023ko bigarren hiruhilekoan esportazioen prezioak % 12,3 igo dira Euskal AEn

Inportazioen prezioek % 11,1 egin dute gora

2023ko bigarren hiruhilekoan, esportazioen prezioak % 12,3 igo dira 2022ko hiruhileko beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, % 1,7ko gorakada izan da.

Inportazioen prezioek joera bera izan dute; izan ere, % 11,1 igo dira urtetik urtera, eta % 3,0 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

Esportazio “energetikoen” prezioak % 9,5 igo dira aurreko urtearen aldean, eta “ez-energetikoenak” % 12,6. Aurreko hiruhilekoaren aldean, ondasun “energetikoen” prezioak % 0,3 igo dira, eta “ez-energetikoenak” % 1,7.

Inportazioen kasuan, produktu “energetikoen” prezioen indizeak % 5,4 egin du gora, urtetik urterako tasan, eta “ez-energetikoenak” % 12,6. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio “energetikoak” % 9,8 igo dira, eta “ez-energetikoak” % 0,6.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2023/II

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra1,712,33,011,1
     
Energiazko gaiak0,39,59,85,4
Energiazkoak ez diren gaiak1,712,60,612,6
Kontsumo-ondasunak0,414,32,67,3
Kapital-ondasunak0,15,85,715,7
Bitarteko ondasunak2,713,72,811,1

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2023ko Irailaren 29a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, Kontsumo-ondasunen (% 14,3), Bitarteko ondasunen (% 13,7) eta Kapital-ondasunen (% 5,8) esportazioen prezioek gora egin dute aurreko urtearen aldean. 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, garestitu egin dira hiru sektoreak: Bitarteko ondasunak %2,7 hazi dira, Kontsumo-ondasunak % 0,4 eta Kapital-ondasunak % 0,1.

Inportazioak aztertuta, agerian geratzen da hazkundea orokorra izan dela, bai urtetik urterako konparazioan, Kapital-ondasunak (% 15,7), Bitarteko ondasunak (% 11,1) eta Kontsumo-ondasunak hazi baitira (% 7,3), bai hiruhilekoen arteko alderaketan.

Esportazioen xede diren eremu ekonomikoak kontuan hartuta, prezioek goranzko joera erakusten dute eremu guztietan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. ELGAn % 11,1 egin dute gora, EB-28n % 10,2, eurogunean % 8,9 eta munduko gainerako herrialdeetan % 20,3.

2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, joera errepikatu egiten da, baina askoz ere motelago: prezioak pixka bat igo dira eremu ekonomiko guztietan, batez ere munduko gainerako herrialdeetan (% 5,6); gainerako eremuetan igoera txikiagoa da: EB-28n eta ELGAn % 1,1eko hazkunde-tasa dute, eta eurogunean % 0,6koa.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2023/II

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra1,712,33,011,1
     
Euro eremua0,68,93,510,0
EB-281,110,24,79,8
ELGE1,111,13,813,2
Munduko besteak5,620,30,96,4

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2023ko Irailaren 29a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Eremu geografiko guztietako inportazioetan ere prezioek gora egin dute. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, EB-28 nabarmentzen da (% 4,7), eta, 2022ko hiruhileko berarekin alderatuta, ELGAren hazkundea nabarmentzen da (% 13,2).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023ko bigarren hiruhilekoan esportazioen prezioak % 12,3 igo dira Euskal AEn

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2023/09/29
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/12
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021269_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali