2023/09/27ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2023KO ABUZTUA
Azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak % 1,7 igo dira Euskal AEn 2023ko abuztuan
Aurreko hilaren aldean (2023ko uztaila), salmentak % 2,4 igo dira
Eustaten datuen arabera, eta aurreko urteko hil beraren aldean, azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak % 1,7 igo dira Euskal AEn 2023ko abuztuan, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneotan.
Aurreko hilaren aldean (2023ko uztaila), eta dagozkion urtaro-eraginak kenduta, prezio konstanteetako salmentak % 2,4 igo dira abuztuan.
Hilarteko salmentek emaitza positiboak izan dituzte bi sektoreetan: Elikaduran % 2,2 eta Gainerako produktuetan % 2,6.
Urtetik urterako balioetan, 2023ko abuztua eta 2022ko abuztua alderatuta, salmentak % 2,8 igo dira Elikaduran, prezio konstanteetan, baina Gainerako produktuetan % 0,1 jaitsi dira.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2023
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | 1,7 | 2,4 | 0,2 |
| Araba/Álava | -3,6 | -0,4 | -2,6 |
| Bizkaia | 3,3 | 2,8 | 0,9 |
| Gipuzkoa | 1,4 | 2,9 | 0,2 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | 2,8 | 2,2 | -0,1 |
| Gainerako produktuak | -0,1 | 2,6 | 0,7 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 3,4 | 0,9 | 3,8 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2023ko Irailaren 27a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
Azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak hazi egin dira, urtetik urterako balioetan, prezio konstanteetan eta egutegiko balio homogeneotan: % 3,3 Bizkaian eta % 1,4 Gipuzkoan. Araban, aldiz, %3,6 jaitsi dira.
Aurreko hilarekin, hau da, 2023ko uztailarekin alderatuta, salmentek gora egin dute lurralde berberetan, hots, Gipuzkoan (% 2,9) eta Bizkaian (% 2,8), eta Araban, aldiz, % 0,4 egin dute atzera.
Azalera handietako eta elikadura kate handietako langileen kopurua % 3,4 igo da Euskal AEn, 2022ko abuztuaren aldean. Aurreko hilaren aldean, langileen indizeak ere gora egin du, baina neurri txikiagoan: % 0,9.
2023KO ABUZTURA ARTE METATUTAKO ALDIAREN BALANTZEA
2023ko lehen zortzi hiletan, azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak % 0,2 hazi dira. Gainerako produktuetan hazkundea % 0,7ra iritsi da, baina Elikadurako salmentek % 0,1 egin dute behera.
Abuztura arte metatutako aldakuntza positiboa izan da Bizkaian (% 0,9) eta Gipuzkoan (% 0,2); Araban, berriz, negatiboa (% 2,6).
Sektoreko landunen indizeak % 3,8ko hazkunde metatua izan du urteko lehenengo zortzi hiletan.
INFORMAZIO-OHARRA
Urtetik urterako aldakuntzak kalkulatzeko, egutegiaren eraginak zuzenduta dauzkaten serieak hartzen dira oinarri, eta hiletik hilerako aldakuntzak kalkulatzeko, berriz, urtarokotasuna kontuan hartu gabeko serieak.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan egiten lagundu diguten establezimendu guztiei. Horiei esker, hil honetako indizea % 94,7ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62