2023/09/05eko prentsa-oharra

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2023KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Azalera handiko saltokietako eta elikadura alorreko kate handietako salmentak % 1,0 jaitsi dira 2023ko uztailean Euskal AEn

Aurreko hilaren aldean (2023ko ekaina), salmentak % 2,3 jaitsi dira

Azalera handiko saltokietako eta elikadura alorreko kate handietako salmentak % 1,0 jaitsi dira 2023ko uztailean Euskal AEn, iazko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko balio homogeneotan, Eustaten datuen arabera.

Aurreko hilaren aldean (2023ko ekaina), eta dagozkion urtaro-eraginak kenduta, prezio konstanteetako salmentak % 2,3 gutxitu dira uztailean.

Hilarteko salmentek behera egin dute bi sektoreetan: Elikaduran % 2,0 eta Gainerako produktuetan % 2,7.

Urtearteko balioetan, 2023ko uztailean, 2022ko uztailaren aldean, prezio konstanteetako salmentak % 1,0 jaitsi dira, bai Elikaduran, bai Gainerako produktuetan.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2023

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE-1,0-2,30,0
Araba/Álava-0,7-1,8-2,5
Bizkaia-0,4-1,60,6
Gipuzkoa-2,0-3,70,0
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-1,0-2,0-0,5
Gainerako produktuak-1,0-2,70,8
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE2,2-0,23,8

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2023ko Irailaren 5a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

Azalera handiko saltokietako eta elikadura alorreko kate handietako salmentak murriztu egin dira hiru lurraldeetan, urtearteko balioetan, prezio konstanteetan eta egutegiko balio homogeneotan: % 2,0 Gipuzkoan, % 0,7 Araban eta % 0,4 Bizkaian.

Aurreko hilarekin alderatuta, hau da, 2023ko ekainarekin alderatuta, salmentek ere behera egin dute hiru lurraldeetan: % 3,7 Gipuzkoan, % 1,8 Araban eta % 1,6 Bizkaian.

Azalera handiko saltokietako eta elikadura alorreko kate handietako langile kopurua % 2,2 igo da Euskal AEn 2022ko uztailaren aldean. Langileen indizea, berriz, % 0,2 jaitsi da aurreko hilaren aldean.

2023KO UZTAILERA ARTE METATUTAKO ALDIAREN BALANTZEA

2023ko lehen zazpi hiletan, azalera handiko saltokietako eta elikadura alorreko kate handietako salmentek egonkor iraun dute, iazko aldi metatu beraren aldean. Sektoreka, Gainerako produktuen salmentak % 0,8 gehitu dira; Elikagaien sektorekoak, aldiz, % 0,5 jaitsi dira.

Urtean zehar metatutako aldakuntza positiboa izan da Bizkaian (% 0,6); Araban, berriz, negatiboa (% 2,5). Gipuzkoan, azkenik, salmentek egonkor iraun dute (% 0,0).

Sektoreko landunen indizeak % 3,8ko hazkunde metatua izan du urteko lehenengo zazpi hiletan.

INFORMAZIO-OHARRA:

Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta, hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietan eta elikadura-kate handietan merkataritza-indizea prestatzen elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Azalera handiko saltokietako eta elikadura alorreko kate handietako salmentak % 1,0 jaitsi dira 2023ko uztailean Euskal AEn

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2023/09/05
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021224_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali