2023/08/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2023KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioek % 1,7 egin dute behera 2023ko uztailean, aurreko hilaren aldean

2022ko uztailarekin alderatuta, industria-prezioek % 5,0 egin dute behera

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioek % 1,7 egin dute behera 2023ko uztailean, aurreko hilaren aldean. Uztaileko urtearteko tasak, hau da, azken hamabi hiletan industriako prezioek izandako aldakuntza jasotzen duen tasak, % 5,0 egin du behera.

Zehatzago aztertuta, agerian geratzen da 2023ko uztailean honako sektore hauek izan dituztela prezio-jaitsierarik nabarmenenak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 10,0 gutxiago); Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 4,1 gutxiago), eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 3,6 gutxiago). Aitzitik, honako sektore hauek izan dituzte hiletik hilera prezio-igoerarik handienak: Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 3,9 gehiago); Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 2,2), eta Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (% 1,3).

Ondasunak helburu ekonomikoaren arabera sailkatuz, Energiaren prezioak % 4,0 jaitsi dira 2023ko ekainaren aldean. Bestalde, Bitarteko ondasunen prezioak % 1,4 jaitsi dira, eta Ekipo-ondasunenak % 0,7. Kontsumo-ondasunen prezioak, aldiz, % 2,2 igo dira. Izan ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 2,6 igo dira, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 0,2 jaitsi direlako.

Urtetik urterako ehunekoetan, 2023ko uztailean, 2022ko uztailaren aldean, honako adar hauetan jaitsi dira prezioak nabarmenen: Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 26,6); Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 21,3), eta Industria kimikoa (% 4,7). Aitzitik, urtetik urterako ehunekoetan, prezio hauek igo dira gehien: Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 12,1); Ateratze-industriak (% 10,8), eta Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metalezko batzuk (% 10,1).

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2023

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA127,9-1,7-5,0
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak122,0-0,110,8
Manufaktura-industria128,4-0,2-1,8
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria133,42,212,1
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza108,6-3,65,7
Zurgintza, papera eta arte grafikoak143,3-4,15,0
Kokeak eta petrolioa fintzen134,93,9-26,6
Industria kimikoa146,7-1,5-4,7
Botiken fabrikazioa128,01,24,2
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak120,4-1,110,1
Metalurgia eta produktu metalikoak138,0-1,4-2,1
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa122,31,31,3
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa116,80,03,5
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa115,1-0,25,0
Garraiorako materialen fabrikazioa111,7-1,16,4
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa120,80,66,6
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna125,1-10,0-21,3
Ura132,60,58,5
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak130,52,210,7
Kontsumoondasun iraunkorrak117,8-0,26,3
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak132,72,611,4
Ekipo-ondasunak117,8-0,74,8
Bitarteko ondasunak133,7-1,41,2
Energia131,7-4,0-24,9

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2021eko Abenduaren 20a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Prezioen aldaketa, urtetik urterako ehunekoetan, positiboa izan da helburu ekonomikoa kontuan hartuta sailkatutako ondasun-talde handi guztientzat, Energiarentzat izan ezik, adar hori % 24,9 jaitsi baita. Kontsumo-ondasunen prezioak % 10,7 igo dira. Izan ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 11,4 igo dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 6,3. Ekipo-ondasunen prezioak % 4,8 hazi dira, eta, azkenik, Bitarteko ondasunen prezioak % 1,2.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 84,06ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioek % 1,7 egin dute behera 2023ko uztailean, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2023/08/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021212_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali