HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko Merkataritza...

2023/09/13ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA-INDIZEA. MERKATARITZA. 2023/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Merkataritza sektoreko salmentak % 3,0 jaitsi dira 2023ko bigarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, jaitsiera % 1,5ekoa izan da

Eustaten datuen arabera, Merkataritza sektorea, zeinak Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa barne hartzen dituen, % 3,0 jaitsi da urtetik urterako balioetan 2023ko bigarren hiruhilekoan, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak kendu ondoren.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, dagozkion urtaro-eraginak kenduta, salmentak % 1,5 jaitsi dira 2023ko bigarren hiruhilekoan.

Merkataritzaren barruan, salmenten urtetik urterako bilakaera positiboa izan da, bai Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketaren sektorean (% 3,0ko hazkundea), bai Txikizkako merkataritzaren sektorean (iazko bigarren hiruhilekoan baino % 1,1 gehiago). Handizkako merkataritzaren sektorean, ordea, salmentak 2022ko bigarren hiruhilekoan baino % 6,9 txikiagoak izan dira, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak kendu ondoren.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, dagozkion urtaro-eraginak kenduta, atzerakada gertatu da bai Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketan, bai Handizkako merkataritzan, hiruhilekotik hiruhilekora % 2,0ko eta % 1,9 jaitsi baitira, hurrenez hurren.Txikizkako merkataritzaren azpisektorean, ordea, salmentak % 0,5 igo dira aurreko hiruhilekoaren aldean.

Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Merkataritza. Behin-behineko datuak. 2023/II

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1A (t) / A (t-4)
INDIZE OROKORRA-3,0-1,5-1,4
Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa3,0-2,02,6
Handizkako merkataritza-6,9-1,9-4,1
Txikizkako merkataritza1,10,51,5
    
LURRALDE HISTORIKOAK   
Araba/Álava-5,3-3,3-1,6
Bizkaia-4,3-2,2-1,9
Gipuzkoa0,50,6-0,5
    
EMPLEGUA1,40,31,2

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2023ko Irailaren 13a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen kountura-indizea

Lurralde historikoak aztertuta, Merkataritza sektore osoan, Araban eta Bizkaian, urtetik urterako salmentak % 5,3 eta % 4,3 jaitsi dira, hurrenez hurren, prezio konstanteetan. Gipuzkoan, aldiz, salmentak % 0,5 igo dira.

2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, salmentak % 3,3 jaitsi dira Araban, eta % 2,2 Bizkaian. Gipuzkoan, aldiz, salmentak % 0,6 igo dira hiruhilekotik hiruhilekora.

Euskal AEko Merkataritza sektoreko landunen indizea % 1,4 igo da 2023ko bigarren hiruhilekoan, 2022ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,3 hazi da.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu diguten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea % 95,0ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Merkataritza sektoreko salmentak % 3,0 jaitsi dira 2023ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2023/09/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021231_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali