2023/08/11ko prentsa-oharra

MIGRAZIO MUGIMENDUEN ESTATISTIKA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn immigrazioek % 50 baino gehiago egin zuten gora 2022an, eta 60.000ra hurbildu ziren

Emigrazioak 37.000ra iritsi ziren, % 3,3 gehiago izanik, eta migrazio-saldo positiboa 2000ko urteetako maximora iritsi da, 22.171 pertsonarekin

2022an 59.194 immigrazio izan ziren eta 2021ean 39.427; Eustatek landutako datuaren arabera, beraz, % 50,1 igo ziren. Emigrazio-kopuruak ere gora egin du, nabarmen gutxiago bada ere, eta 2021ean 35.839 izan ziren eta 2022an % 3,3 gehiago, 37.023, alegia. Immigrazioen igoera handiaren ondorioz migrazio-saldoa 22.171 pertsonakoa izan da, pandemia aurreko hazkundearen bidea berreskuratuta, eta baita gaindituta ere, 2000ko urteetako maximora iristeraino.

Migrazio-saldoak goranzko joera jarraitu du urtean zehar: urtarriletik ekainera 9.881 pertsonako saldo positiboa izan zuen eta urtearen bigarren erdian 12.290 pertsonakoa.

Lurralde historikoen arabera, Bizkaiak 11.818 pertsona gehiago izan zituen, eta kopuru absolutuetan migrazio-saldo altuena izan zuen, baita kopuru erlatiboetan ere (aurreko urteko igoera baino 9 aldiz handiagoa). Gipuzkoak 6.982 pertsonako saldo positiboa izan zuen (2021ean baino 8 aldiz handiagoa) eta Araban 3.371 pertsonakoa (2021ean baino 2,5 handiagoa). Hiru lurralde historikoetako eskualde guztietan da positiboa migrazio-saldoa, eta salbuespena Arabako Mendialdea da, saldoa 10 pertsona gutxiagokoa baita.

Hiriburuak kontuan hartuz gero, hiruek dituzte saldo positiboak: Bilbok 4.529 pertsona gehiago, Donostiak 2.098 gehiago eta Gasteizek 2.863 gehiago.

Euskal AEren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko mugimenduei dagokienez, 2022an 1.154 pertsonako saldo negatiboa izan zen, eta 2021ekoa baino handiagoa izan da (-573 pertsona). Bestalde, atzerriko herrialdeekiko saldoa, 2021ean 4.161 pertsonako positiboa izan zena, sei aldiz handiagoa izan da, hau da, 23.325 pertsonakoa.

Kanpoko mugikortasun-tasak gora egin du, immigrazioen igoeraren ondorioz

Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasun geografikoa 2021ean 1.000 biztanleko 34,3koa izan zen eta 2022an 44ra igo da. Lurraldez lurralde, Araba ‰ 46,8ra iritsi zen, Bizkaia ‰ 44,1era eta Gipuzkoa ‰ 42,6ra.

graf0021204_01_e.png

Gainerako autonomia-erkidegoekiko migrazio-mugimenduak kontuan hartzen baditugu, ikusiko dugu Euskal AEk horietako 7rekin migrazio-saldo positiboa izan zuela, eta gainerako 10ekin saldo negatiboa. Horrela, 2022an saldoa -1.154 pertsonakoa izan zen eta aurreko urtean -573koa.

Euskal AEtik joale gehien erakarri zituzten autonomia-erkidegoak hauek izan ziren, eta hurrenkera horretan: Gaztela eta Leon, Madril, Kantabria, Katalunia eta Andaluzia. Bost autonomia-erkidego horiek jaso zituzten gure autonomia-erkidegoa beste batzuetara joateko utzi zuten pertsonen % 57,5.

Autonomia-erkidego horiek izan ziren immigrante gehien ekarri zituztenak ere, honako beheranzko hurrenkeran: Madril, Gaztela eta Leon, Kantabria, Katalunia eta Andaluzia. Bost horietatik etorri ziren Estatutik iritsitako immigrante guztien % 57,6.

Andaluzia da saldo positibo altuena duen autonomia-erkidegoa (201 pertsonakoa), eta Gaztela eta León saldo negatiboena duena, -489 pertsonakoa.

Immigratzaileen batez besteko adina ia bi urte jaitsi da, 32,5 urtera arte, eta emigratzaileena berriz 37,3 urte da. 20-39 urte bitarteko pertsonek immigrazioen % 50 egin zituzten, eta emigrazioen % 47.

Sexuari dagokionez, aldeek gutxitzen jarraitzen dute: immigratzaileen % 51 gizonak dira eta % 49 emakumeak; eta emigratzaileen kasuan egoera antzekoa da: % 53 gizonak dira eta % 47 emakumeak.

Immigratzaileen % 72k eta emigratzaileen % 46k atzerriko nazionalitatea zuten

Atzerriko nazionalitatea duten pertsonen immigrazioak 42.499 izan ziren 2022an. Haietatik 6.840 beste autonomia-erkidego batzuetatik etorri ziren, batez ere Madriletik, Kataluniatik eta Andaluziatik, eta 35.659 zuzenean atzerritik.

Bestalde, atzerritarren emigrazioak 17.153 izan ziren, guztien % 46, eta % 69 atzerriko herrialderen batera joan ziren. Horrela, atzerritarren saldoa positiboa izan zen: 25.346 pertsonakoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak etxez aldatzen direnean, % 61 erkidegoan bertan geratzen dira

Euskal AEko biztanleriaren % 11,3k bizileku-aldaketaren bat egin zuen 2022an. Ohiko bizileku-aldaketa horien % 61 autonomia-erkidegoan bertan egin ziren eta gainerakoak autonomia-erkidegotik kanpora.

Euskal AEn ohiko bizileku aldaketak 247.151 izan ziren guztira. Horietatik 96.718 udalerri berean egindako bizileku-aldaketak izan ziren. Autonomia-erkidego barruko mugimendua, hau da, jatorria eta helmuga Euskal AEko udalerriak dituena, 54.216koa izan zen.

Era berean, kanpoko edo erkidegoz kanpoko immigrazioak, hau da, jatorria autonomia-erkidegotik kanpora duten eta helmuga Euskal AE duten immigrazioak, 59.194 izan ziren; horietatik 39.264 atzerritik iritsi ziren, 2021ean baino bi aldiz gehiago (19.615 pertsona).

Azkenik, kanpoko edo erkidegoz kanpoko emigrazioak, hau da, autonomia-erkidegoko udalerri batetik autonomia-erkidegotik kanpora izandako bizileku-aldaketak, 37.023 izan ziren; eta horietatik % 43k (15.939 pertsonak) atzerria izan zuten helmuga.

Migrazio-mugimendu eta -saldoen bilakaera. Euskal AE. 1998-2022

Excel csv
 InmigrazioakEmigrazioakMigrazio saldoa
 GuztiraAldakuntza-indizea (1988 = 100)GuztiraAldakuntza-indizea (1988 = 100)Guztira
19888.01410018.103100-10.089
19929.00611213.66876-4.662
199511.31614116.13089-4.814
199916.10320117.29196-1.188
200020.02225017.462963.903
200125.77532218.6961037.861
200225.96732419.7301096.082
200328.46735522.2161234.864
200430.32837821.3041188.116
200533.99342420.67211412.256
200637.14746422.68912511.827
200741.36151623.66913116.835
200844.63055729.94116514.689
200938.36847931.8151766.553
201038.59148233.4251855.166
201141.01151232.8191818.192
201234.36242934.589191-227
201333.98742435.943199-1.956
201435.49144331.8891763.602
201535.91744832.5551803.362
201640.12650131.2551738.871
201741.86152231.13617210.725
201846.98258632.25817814.724
201952.30665332.83818119.468
202035.22143930.7091704.512
202139.42749235.8391983.588
202259.19473937.02320522.171

Data 2023ko Abuztuaren 11

Iturria: Eustat. Migrazio Mugimenduen Estatistika

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Telf.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn immigrazioek % 50 baino gehiago egin zuten gora 2022an, eta 60.000ra hurbildu ziren

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2023/08/11
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/21
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021204_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali