2023/08/30eko prentsa-oharra
GOI-TEKNOLOGIAREN SEKTOREAREN ESTATISTIKA. 2021
Goi eta erdi-goi teknologiaren sektoreak 95.412 lanpostu sortu zituen 2021ean, hau da, Euskal AEko landunen % 8,7
Sektore horrek enpresen I+Gko barne-gastu osoaren % 73,2 gauzatu zuen eta I+Ga egin zuten enpresen % 44,4 bildu zituen
Goi eta erdi-goi teknologiaren sektoreak (GTS) 95.412 lanpostu sortu zituen 2021ean, hau da, Euskal AEko lanpostuen % 8,7. Eustatek prestatutako datuen arabera, % 1,8 hazi da. Jarduera horiek 5.033 enpresatan garatu ziren, eta guztira 21.812 milioi euro fakturatu zituzten. Sektore horretan sartzen dira oinarri teknologiko sendoa duten eta ezagutzak azkar berritzen diren jarduerak, eta jarduera horiek ekonomiaren balio erantsi gordin osoaren % 8,6 sortu zuten.
Espainiako goi eta erdi-goi teknologiaren sektorea kontuan hartuta, enpresen % 5,4 Euskal AEn daude eta balio erantsi gordinaren % 7,9 sortzen dute. Manufaktura-industria soilik kontuan hartuz gero, sektore horren pisua handiagoa da, enpresen % 7,1 eta balio erantsiaren % 10,2 baita.
Euskal AEko Goi-teknologia sektoreko magnitude nagusiak eskualdeka eta jarduera ekonomikoa (milaka euro). 2021
| | Enpresak (1) | Negozio kopurua | Balio erantsi gordina cf | Lanpostuak |
| Teknologia handiko eta ertain-altuko sektorea | 5.033 | 21.812.167 | 6.727.658 | 95.412 |
| Lurralde historikoa | | | | |
| Araba / Álava | 734 | 6.280.969 | 1.119.141 | 16.205 |
| Bizkaia | 2.650 | 6.979.365 | 2.748.184 | 37.729 |
| Gipuzkoa | 1.791 | 8.551.833 | 2.860.333 | 41.478 |
| | | | | |
| Teknologia altuko eta ertain-altuko manufaktura-industria | 1.495 | 18.362.853 | 4.719.451 | 64.821 |
| Goi-teknologia | 183 | 2.151.948 | 766.072 | 10.149 |
| Goi-ertain teknologia | 1.312 | 16.210.905 | 3.953.379 | 54.672 |
| Goi-mailako teknologiako edo puntako teknologiako zerbitzuak | 3.538 | 3.449.314 | 2.008.207 | 30.591 |
(1)Baliteke enpresa-kopuruaren lurralde-batura ez etortzea guztizko kopuruarekin
Jarduera duten lurralde historiko bakoitzean behin zenbatu dira, eta EAE osoan behin bakarrik.
Data 2023ko Abuztuaren 30a
Iturria: Eustat. Goi teknologiako sektorearen estatistika
Aurreko ekitaldiaren aldean, magnitude nagusi guztiek hobera egin dute. Izatez, enpresa kopuruak eta lanpostu kopuruak % 1,8 egin dute gora; negozio-zifrak % 10,0 egin du gora, eta balio erantsiak % 5,3. Jarduera horretan aritzen diren enpresek, 2021ean, batez beste 19 landun zituzten.
Goi eta erdi-goi teknologiaren sektorean, enpresen % 13,1ek I+Gko jarduerak egiten dituzte, eta ehuneko hori sektoreen multzoaren ehunekoa baino askoz ere handiagoa da (% 1,0koa da azken hori). Gainera, sektore horrek, enpresen % 3,3 baino ez bada ere, enpresa-sektorean I+Ga egiten duten enpresen % 44,4 hartzen du, eta, 934,0 milioi eurorekin, enpresa-sektorearen I+Gko barne-gastu osoaren % 73,2 gauzatzen du.
Sektore horretan, I+Gan diharduten langileei dagokienez, aipatzekoa da 2021ean 10.542 langile ari zirela “Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB)”, enpresa-sektoreak I+Gra bideratzen dituen langileen % 70,8, edo sektore guztiek jarduera horietara bideratzen dituzten langileen % 50,7. Horietatik 3.358 emakumeak dira, hau da, % 31,9. Dedikazio Osoko Baliokidetzan ari diren langileen artean, 7.039 ikertzaileen kategorian sartzen dira, eta horien artean 2.301 emakumeak dira, hots, % 32,7.
Euskal AEko Goi-teknologia sektorean (IKT) I+Gn ari diren establezimenduak eta Dedikazio Osoko Baliokidetzako langileak, lurralde eta jarduera ekonomikoaren arabera, okupazioari eta sexuari jarraiki. 2021
| | Establezimendu kopurua | Langileak (DOB) | Ikertzaileak (DOB) |
| | | Guztira | Emakumeak | Emakumeak % | Guztira | Emakumeak | Emakumeak % |
| I+G GUZTIRA | 1.551 | 20.804,2 | 7.533,7 | 36,2 | 14.366,6 | 5.207,3 | 36,2 |
| Enpresa sektorea I+G | 1.483 | 14.887,4 | 4.531,2 | 30,4 | 9.763,0 | 3.061,0 | 31,4 |
| Teknologia handiko eta ertain-altuko sektorea I+D | 658 | 10.542,0 | 3.358,0 | 31,9 | 7.038,5 | 2.300,5 | 32,7 |
| Lurralde historikoa | | | | | | | |
| Araba / Álava | 86 | 954,6 | 328,9 | 34,5 | 647,9 | 207,1 | 32,0 |
| Bizkaia | 268 | 3.788,6 | 1.251,8 | 33,0 | 2.700,0 | 887,9 | 32,9 |
| Gipuzkoa | 304 | 5.798,9 | 1.777,2 | 30,6 | 3.690,6 | 1.205,5 | 32,7 |
| | | | | | | | |
| Teknologia altuko eta ertain-altuko manufaktura-industria I+D | 319 | 3.732,1 | 851,1 | 22,8 | 2.038,6 | 517,7 | 25,4 |
| Goi-teknologia | 63 | 1.027,1 | 274,4 | 26,7 | 664,5 | 193,9 | 29,2 |
| Goi-ertain teknologia | 256 | 2.705,0 | 576,7 | 21,3 | 1.374,1 | 323,8 | 23,6 |
| Goi-mailako teknologiako edo puntako teknologiako zerbitzuak I+D | 339 | 6.810,0 | 2.506,8 | 36,8 | 4.999,9 | 1.782,8 | 35,7 |
DOB: Dedikazio Osoko Baliokidetza
Data 2023ko Abuztuaren 30a
Iturria: Eustat. Goi teknologiako sektorearen estatistika
Berrikuntzari erreparatuz gero, eta I+Garekin gertatzen zen bezalaxe, alde nabarmenak daude sektoreen multzo osoaren eta goi eta erdi-goi teknologiaren sektorearen artean. 2021ean sektore horretako establezimenduen % 33,5 berritzaileak izan ziren, eta sektoreen multzoaren % 19,9. Dena dela, 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan, ehuneko hori % 55,6 da lehen kasuan. eta % 32,6 bigarrenean.
Goi eta erdi-goi teknologiaren sektoreko establezimenduek, 2021ean, 1.654 milioi euro jarri zituzten jarduera berritzaileetarako, sektore guztien gastu osoaren erdia baino gehiago, % 54,6 hain zuzen. Gastu horretatik 1.531 milioi 10 langile edo gehiagoko establezimenduei zegozkien, hau da, tamaina horretako enpresek jarduera horretan gastatutako zenbateko osoaren % 58,4.
Sektore horrek I+G+Bari emandako baliabideen eta merkataritza elektronikoaren proportzioa sektoreen multzoaren batezbestekoa baino handiagoa izan zen
Era berean, “Berrikuntza”ko eta “Barneko I+G”ko intentsitate-ratioei erreparatuta, agerikoa da goi eta erdi-goi teknologiaren sektoreak gainerako sektoreek baino baliabide-proportzio gehiago jarri zituela I+G+Brako. Hala islatzen da sektore horrek berrikuntzan zein I+Gan gastura bideratzen dituen zenbatekoak negozio-zifrarekin alderatuz gero. Zehazki, berrikuntzako intentsitatea % 6,47 da sektore horretan, eta % 1,69 da sektore ekonomikoen multzoan. Barneko I+Garen kasuan, ratioa % 3,84 da sektorerako, eta % 0,92 multzo osorako.
Euskal AEko Goi-teknologia sektoreko berrikuntzako eta I+G intentsitatea lurralde eta jarduera ekonomikoaren arabera (%). 2021
| | Guztira | 10 langile edo gehiago |
| | Berrikuntza maila (1) | Barruko I+G maila (2) | Berrikuntza maila (1) | Barruko I+G maila (2) |
| SEKTOREAK, GUZTIRA | 1,69 | 0,92 | 2,26 | 1,34 |
| Teknologiako goi-sektorea eta erdi-goi sektorea | 6,47 | 3,84 | 6,47 | 4,01 |
| Lurralde historikoa | | | | |
| Araba / Álava | 2,99 | 1,42 | 3,06 | 1,46 |
| Bizkaia | 7,92 | 4,21 | 8,38 | 4,53 |
| Gipuzkoa | 6,86 | 4,79 | 6,47 | 4,96 |
| | | | | |
| Teknologia altuko eta ertain-altuko manufaktura-industria | 3,31 | 1,75 | 3,34 | 1,81 |
| Goi-teknologia | 6,54 | 2,86 | 6,21 | 2,92 |
| Goi-ertain teknologia | 2,66 | 1,53 | 2,77 | 1,59 |
| Goi-mailako teknologiako edo puntako teknologiako zerbitzuak | 19,17 | 12,25 | 21,12 | 14,32 |
(1)Berrikuntzaren garrantzia: (berrikuntzako gastuak/negozioen kopurua)*100
(2)Barruko I+Garen garrantzia: (barruko I+G gastuak/negozioen kopurua)*100
Data 2023ko Abuztuaren 30a
Iturria: Eustat. Goi teknologiako sektorearen estatistika
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) eta merkataritza elektronikoaren erabilera hedatuago dago sektore horretako enpresetan sektoreen multzoan baino. 2021ean, sektore horretako establezimenduen % 53,8k “merkataritza elektronikoa” egin zuten; sektoreen multzoan, berriz, % 28,0k.
Izan ere, sektore horretako establezimenduen % 51,4k erosketa elektronikoak egin zituzten, eta sektoreen multzoan % 25,0ek; bestalde, sektore teknologikoko establezimenduen % 14,7k salmenta elektronikoak egin zituzten, eta sektore guztien multzoan % 8,3k.
Haatik, sektore horrek ondasunen kanpo-merkataritzan duen eragina ez da bereziki adierazgarria. Esportazioak 862,2 milioi eurokoak izan ziren, baina guztira 26.021,9 milioi eurokoak. Inportazioak, berriz, 665,0 milioi eurokoak izan ziren, baina guztira 21.282,4 milioi eurokoak. Zenbateko horiek, beraz, esportazio eta inportazio guztien % 3,3 eta % 3,1 dira, hurrenez hurren.
Truke horietako produkturik ohikoenen artean, eta esportazioetarako, hauek nabarmentzen dira: “Makineria eta ekipo mekanikoa” (% 40,1), “Armak eta munizioak” (% 17,1), “Eraikuntza aeronautikoa eta espaziala” (% 16,9) eta “Material elektronikoa eta irrati, telebista eta komunikazioko ekipoak eta aparatuak” (% 12,7). Inportazioetan, aldiz, hauek nabarmentzen dira: “Material elektronikoa eta irrati, telebista eta komunikazioko ekipoak eta aparatuak” (% 37,8) eta “Tresna zientifikoak” (% 21,0). Gainerako kategorietako bakar bat ere ez da % 10era iristen.
Goi eta erdi-goi teknologiaren sektoreko negozio-zifra % 24,6 hazi da 2010etik
Denbora-ikuspegi zabalago batetik begiratuta, 2010etik aurrera, ikus daiteke sektore horren ekarpenak gora egin zuela etengabe 2015etik 2020ra arte, COVID-19ak eragindako pandemia hasi zen urtera arte alegia. 2021ean, joera leheneratu zen, eta ia iritsi zen 2019an negozio-zifran eta balio erantsi gordinean lortutako zenbateko maximoetara, eta enpresa kopuruaren eta lanpostu kopuruaren arloan serieko maximoak lortu ziren.
Goi eta erdi-goi teknologiaren sektorearen negozio-zifra, 2010az geroztik, 16.800 milioi eurotik gorakoa da; 2017an, 20.000 milioi eurora iritsi zen, eta errekorra 2019an izan zen, 22.430 milioi eurorekin. 2020an zenbateko horrek 19.836 milioi eurora egin zuen behera, baina, 2021ean leheneratu, eta 21.812 milioi euro lortu ziren, aurreko urtean baino % 10 gehiago eta 2010ean baino % 24,6 gehiago.
2010-2021 aldirako, goi eta erdi-goi teknologiaren sektorean lanean ari diren pertsonen kopuruak gora egin du eta 3.898 langile gehiago dira —2011tik 2017ra bitartean 90.000 langiletik behera egon zen—. Analisi honen azken urtean, guztira 95.412 langile dira, serieko kopururik handiena, 2010ean erregistratutakoa baino % 4,3 handiagoa.
Era berean, azken 11 urteotan goi eta erdi-goi teknologiako enpresen kopurua 4.600 enpresako atalasearen gainetik mantendu da. Euskal AEko enpresen multzoaren aldean, ehunekoak % 3 inguru dira, 2010ean % 2,9 izatetik 2021ean % 3,3 izatera igaro baita. Zenbaki absolutuetan, berriz, 2010ean baino 203 enpresa gehiago daude goi eta erdi-goi teknologiaren sektorean.
Azkenik, 2021ean balio erantsi gordina 6.728 milioi eurokoa izan zen, 2010ean baino 621 milioi gehiago, eta beti mantendu da 5.700 milioi eurotik gora. Kasu honetan, negozio-zifran bezalaxe, errekorra 2019an izan zen, 7.011 milioi eurorekin (2010ean baino % 14,8 gehiago).
Goi-teknologiako sektorearen magnitude nagusiak. 2010-2021
| | Enpresa kopurua | Lanpostuak | Negozio-zifra (1) | Balio erantsi gordina faktoreen kostuan (1) |
| 2021 | 5.033 | 95.412 | 21.812.167 | 6.727.658 |
| 2020 | 4.946 | 93.732 | 19.836.024 | 6.391.263 |
| 2019 | 4.927 | 94.777 | 22.430.228 | 7.010.523 |
| 2018 | 4.881 | 93.458 | 21.336.764 | 6.777.987 |
| 2017 | 4.789 | 89.710 | 20.306.692 | 6.516.869 |
| 2016 | 4.852 | 87.727 | 19.198.452 | 6.251.960 |
| 2015 | 4.787 | 85.100 | 17.696.422 | 5.989.997 |
| 2014 | 4.745 | 84.419 | 16.872.644 | 5.746.375 |
| 2013 | 4.718 | 86.571 | 17.085.535 | 5.806.417 |
| 2012 | 4.646 | 87.746 | 17.847.872 | 6.134.652 |
| 2011 | 4.742 | 89.726 | 18.748.825 | 6.373.258 |
| 2010 | 4.830 | 91.514 | 17.511.934 | 6.106.721 |
(1)Mila euro
Data 2023ko Abuztuaren 30a
Iturria: Eustat. Goi teknologiako sektorearen estatistika
Ohar metodologikoa:
Goi eta erdi-goi teknologian sartzen dira beren konplexutasun-mailagatik etengabeko ikerkuntza-ahalegina eta oinarri teknologiko sendoa behar duten sektoreak. Hemen jasota daude sektore horretan sartzen diren jarduerak, EJSN-2009ren arabera: Eustaten web-orria. Fitxa metodologikoa: goi-teknologiaren sektoreko estatistika
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz