2023/09/14ko prentsa-oharra
ZERBITZUEN KOIUNTURA-INDIZEA. BESTE MERKATU-ZERBITZU BATZUK. 2023/II
Merkatu-zerbitzuen sektoreko salmentak % 5,5 igo dira Euskal AEn 2023ko bigarren hiruhilekoan
2023ko lehen seihilekoko metatuan, salmentak % 8,0 igo dira
Eustaten datuen arabera, Beste merkatu-zerbitzu batzuen sektoreko salmentak % 5,5 igo dira Euskal AEn 2023ko bigarren hiruhilekoan, iazko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak kenduta. Sektore honetan, Garraioaren, Ostalaritzaren, Informazioaren eta komunikazioen eta Enpresentzako zerbitzuen sektoreek eskainitako zerbitzuak kontabilizatzen dira.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta dagozkien urtaro-eraginak kendu ondoren, salmentak % 0,5 igo dira 2023ko bigarren hiruhilekoan.
Beste merkatu-zerbitzu batzuen sektorearen barruan, salmenta errealen urtetik urterako bilakaera positiboa (prezio konstanteetan) sektore guztietan gertatu da, Administrazio-jarduera eta zerbitzu lagungarrietan izan ezik, sektore horretan salmentak % 1,9 jaitsi baitira. Garraioaren eta biltegiratzearen sektorean, % 13,2ko hazkundea izan da; Informazioaren eta komunikazioen sektorean, % 2,5ekoa; Ostalaritzan, % 1,3koa, eta, azkenik, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, % 0,8koa.
2023ko bigarren hiruhilekoa lehen hiruhilekoarekin alderatuta, sektore hauek izan dute salmentetan emaitza positiboa: Garraioa eta biltegiratzea (% 2,2), Ostalaritza (% 1,2) eta Informazioa eta komunikazioak (% 0,5). Aitzitik, salmentak % 1,4 jaitsi dira Administrazio-jarduera eta zerbitzu lagungarrietan, eta % 1,1 Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan; hori guztia prezio konstanteetan eta dagozkien urtaro-ondorioak kenduta.
Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Beste merkatu zerbitzu batzuk. Behin-behineko datuak. 2023/II
| Prezio finkoak |
| t / t-4 | t / t-1 | A(t) / A(t-4) |
INDIZE OROKORRA | 5,5 | 0,5 | 8,0 |
Garraioa eta biltegiratzea | 13,2 | 2,2 | 17,7 |
Ostalaritza | 1,3 | 1,2 | 3,1 |
Informazioa eta komunikazioak | 2,5 | 0,5 | 3,4 |
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak | 0,8 | -1,1 | 1,1 |
Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak | -1,9 | -1,4 | 1,4 |
| | | |
LURRALDE HISTORIKOAK | | | |
Araba/Álava | 8,9 | 0,1 | 10,7 |
Bizkaia | 2,4 | 0,8 | 4,4 |
Gipuzkoa | 10,0 | 0,2 | 14,0 |
| | | |
ENPLEGUA | 1,5 | 0,8 | 0,5 |
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2023ko Irailaren 14a
Iturria: Eustat. Zerbitzuen kountura-indizea
Lurralde historikoei dagokienez, Gipuzkoan, urtetik urterako % 10,0ko igoera izan da salmenten indizean; Araban, % 8,9koa, eta, Bizkaian, % 2,4koa.
Euskal AEn zerbitzu horietan guztira enplegatutako langileen indizeak % 1,5eko aldaketa positiboa izan du, 2022ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera % 0,8koa izan da.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu diguten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea % 94,3ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62