2023/10/30eko prentsa-oharra
INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. FAMILIAK. 2023
Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleen % 88,3 konektatu dira Internetera 2023an; ehuneko hori joan den urtekoa baino ehuneko 2 puntu handiagoa da
Etxeen % 56,2k ordainpeko telebista dute, hau da, joan den urtean baino 41.300 familia gehiagok
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEn Internet erabiltzen duten 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua (hau da, azken hiru hiletan etxean, lantokian, ikastetxean edo beste lekuren batean Internetera konektatu diren pertsonen kopurua) 1.671.300era iritsi da 2023ko bigarren hiruhilekoan. Pertsona horiek adin horretako euskal biztanle guztien % 88,3 dira. 2022ko aldi berarekin alderatuta, kopuru horrek ehuneko 2 puntuko igoera izan du.
Aurreko urteetan bezala, 65 urteko eta gehiagoko biztanleen kasuan igo da gehien Interneten erabiltzaileen kopurua (ehuneko 5,9 puntuko igoera). 2023. urtean, talde horretako biztanleen erdiak baino gehiago dira Interneten erabiltzaileak (% 61,2). Hala ere, zifra horiek oso urrun daude oraindik gainerako adin-taldeetako biztanleen zifretatik. Izan ere, biztanle horien % 96 baino gehiago dira Interneten erabiltzaileak, eta, 54 urtetik beherako biztanleen kasuan, ia guztiek erabiltzen dute Internet.
Internet erabiltzen duten gizonak gizon guztien % 89,3 dira, eta emakume erabiltzaileak, berriz, emakume guztien % 87,3. 2023. urtean, genero-arrakala izenekoa ehuneko 2 puntukoa da, hau da, 2022koa baino 0,4 puntu txikiagoa. Arrakala edo alde horren murrizketa adinik handieneko pertsonen taldeetan emakumeek gizonen aldean izan duten bilakaera hobearen emaitza da. Azpimarratu beharra dago 24.000 emakume internauta berri daudela 65 urteko eta gehiagokoen adin-tartean.
Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaiak du erabiltzaileen ehunekorik handiena (% 88,7). Erabiltzaileen ehunekoaren igoerarik handiena, berriz, Gipuzkoak izan du, eta bigarren tokian kokatu da, % 88rekin. Azkenik, Araba da igoerarik txikiena izan duen lurraldea, eta hirugarren tokian kokatu da: 15 urteko eta gehiagoko biztanleen % 87,6k erabiltzen dute Internet.
Euskal AEko hiru hiriburuen kasuan, Bilbok du Interneten erabiltzaileen ehunekorik handiena (% 88,4, ehuneko 2,2 puntuko igoera). Gasteiz, berriz, ehunekorik handieneko hiriburua izan zen 2022an, baina bigarrena da 2023an (% 87,6, 0,8 puntuko igoera). Azkenik, Donostia hirugarren tokian kokatu da, igoerarik handiena izan badu ere (% 87,4, 2,5 puntuko igoera). Eskualde-mailan, erabiltzaileen ehunekoan agertu diren aldeak ehuneko 5 puntu ingurukoak izan dira. Baliorik handiena Plentzia-Mungiakoa izan da (% 90,8), eta txikiena, berriz, Arabako Mendialdekoa (% 86).
Interneten erabilerak pertsona ez-aktiboen eta langabeen kasuan egin du gora batez ere
Jarduera kontuan hartuta, ia ikasle guztiak (% 99,9) eta ia landun guztiak (% 99,1) dira Interneten erabiltzaileak. Bestalde, biztanle ez-aktiboen eta langabeen ehunekoa (% 71,7), joan den urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta igoerarik handiena izan badu ere (4,3 puntu), oso urrun dago gainerako bi taldeen ehunekoetatik, eta aldeak ehuneko 27 puntutik gorakoak dira.
Interneten nabigatzeko hizkuntza nagusia gaztelania da (% 96,9), eta, haren atzetik, euskara eta ingelesa kokatu dira (% 20,1 eta % 15,3, hurrenez hurren). Internet erabiltzen duten ia biztanle guztiak (% 98,7) beren bizilekutik konektatzen dira Internetera.
Internet beste pertsona batzuekin komunikatzeko eta informazioa kontsultatzeko erabili da batez ere
Interneten erabiltzaileek komunikatzeko eta informazioa eskuratzeko zerbitzuak erabiltzen dituzte gehien. Erabilerarik zabalduena WhatsApp aplikazioarena eta berehalako mezularitzako antzeko beste aplikazio batzuena izan da. Zehazki, Interneten erabiltzaileen % 97,3k erabili dituzte. Erabiltzaile gehien-gehienek erabiltzen dituzte (% 95ek baino gehiagok), ezaugarri demografikoak edozein izanik ere (adina, sexua, jarduera). Adina kontuan hartuta, aplikazio horiek gutxien erabiltzen dituztenak 65 urte eta gehiagokoak dira (adin horretako Interneten erabiltzaileen % 95,3), eta adin horretako biztanle guztien % 58,3 dira (joan den urtean baino ehuneko 6,4 puntu gehiago). Komunikatzeko eta informazioa eskuratzeko zerbitzu horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: mezu elektronikoak jasotzea edo bidaltzea (% 85,2); albisteak, egunkariak edo gaurkotasun-aldizkariak irakurtzea (% 75,9), eta ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa bilatzea (% 84).
Hain zuzen ere, igoerarik handiena ondasun edo zerbitzuei buruzko informazioa bilatzeko jarduera horretan gertatu da 2023an, 2022. urtearekin alderatuta (ehuneko 12,2 puntuko igoera). Beherakadarik handieneko zerbitzua, berriz, ikasteko materiala erabiltzea izan da. Zerbitzu hori erabiltzaileen % 15,1ek erabili dute, eta ehunekoak 6,9 puntuko beherakada izan du.
Interneten erabiltzaileen % 62,3k jo dute administrazio elektronikora, eta, administrazioek eskainitako zerbitzuen artean, administrazio-izapideak telematikoki egiteko zerbitzua izan da ohikoena (% 58,7), 2023an igoerarik txikiena izan duena bada ere (ehuneko 2,4 puntuko igoera). Banka elektronikoari dagokionez, 1.191.600 pertsonak erabili dute, hau da, erabiltzaileen % 71,3k (2022an baino 1,1 puntu gehiagok).
900.000 pertsonak baino gehiagok erosi dituzte ondasunak eta zerbitzuak Internet bidez azken hiru hiletan, eta Euskal AEko biztanleen % 48,4 dira (2022an baino ehuneko 0,9 puntu gehiago). Zifra hori, nolanahi ere, Interneten erabiltzaileen % 54,9 da. Internet bidez kontsumitzen duten ia pertsona guztiek (% 92,9k) erosi dute produktu fisikoren bat, hala nola arropa, oinetakoak edo osagarriak (% 67,4k) edo etxerako gauzak (% 32,4k). Erdiek baino gehiagok (% 58k) zerbitzuren bat erosi dute, hala nola ostatu-zerbitzuak (% 36,8k), kultura-ekitaldietarako sarrerak (% 32,5ek) edo garraio-zerbitzuak (% 29,6k). Internet bidezko kontsumitzaileen % 17,3k liburuak, aldizkariak edo egunkariak erosi dituzte, formatu fisikoan edota deskargatuta.
Aldeak daude gizonek eta emakumeek Sarean erabilitako zerbitzuen artean
Internetek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, emakumeen % 65,4k osasunari lotutako zerbitzuak erabili dituzte, hala nola osasun-gaiei buruzko informazioa bilatzea (Internet erabiltzen duten gizonak baino 11,3 puntu gehiago dira). Era berean, emakumeen %60,8k (gizonek baino 5,6 puntu gehiagok) sare sozialetan parte hartzen dute, eta emakumeen % 54,1ek (gizonek baino 3,7 puntu gehiagok) telefonoz deitzen dute edo bideodeiak egiten dituzte Internet bidez. Gizonen kasuan, % 70,1ek partekatzeko bideo-edukiak ikusten dituzte (emakume erabiltzaileek baino 4,3 puntu gehiagok); % 65,9k musika entzuten dute (emakumeek baino 5,9 puntu gehiagok), eta % 29,2k jokoak erabiltzen edo deskargatzen dituzte (emakumeek baino 6,2 puntu gehiagok).
Merkataritza elektronikoan ere aldeak agertu dira generoaren arabera: emakumeen % 34,3k zainketa pertsonaleko eta higieneko produktuak erosi dituzte (gizonek baino 16,9 puntu gehiagok); % 75,6k arropa, oinetakoak eta osagarriak (gizonek baino 16,8 puntu gehiagok), eta % 34,8k kultura-ekitaldietarako sarrerak (gizonek baino 4,7 puntu gehiagok). Gizonen kasuan, berriz, % 25,6k ekipamendu elektronikoa erosi dute (emakumeek baino 12,6 puntu gehiagok); % 14k ibilgailuak eta ordezko piezak (emakumeek baino 11 puntu gehiagok), eta % 20,2k kirol-materiala, arropa eta oinetakoak izan ezik (emakumeek baino 7,8 puntu gehiagok).
Bestalde, azken hiru hiletan ordenagailua erabili duten biztanleak % 69 dira. Horri dagokionez, ordenagailua erabiltzen duten gizonak gizon guztien % 72 dira, eta emakumeak, berriz, emakume guztien % 66,3. Beraz, genero-arrakala ehuneko 5,7 puntukoa da, hau da, 2022an baino ehuneko 0,4 puntu handiagoa.
Familien ezaugarriek eragina dute etxeetako IKT ekipamenduetan
2023ko bigarren hiruhilekoan, 819.700 familiak (% 90,2k) dute Interneterako sarbidea beren etxebizitzetan, hau da, 2022an baino 35.800 familia gehiagok (3,3 puntuko igoera). Biztanle kopuruari dagokionez, 15 urteko eta gehiagoko pertsonen % 93,9k (1.777.500 pertsonak) dute Sarean bizilekutik sartzeko aukera.
Bestalde, Euskal AEko etxeen % 75,7k ordenagailua dute, eta, beraz, biztanleen % 82,6k dute ordenagailua beren etxebizitzan (2022an baino 1,3 puntu gehiagok). Era berean, etxeen % 97,6k telefono mugikorra dute, eta, beraz, 15 urteko eta gehiagoko biztanleen % 98,6k dute telefono mugikorra eskuragarri (2021ean baino 0,1 puntu gehiagok).
Etxeetako ikus-entzunezko ekipamenduari dagokionez, azpimarratu beharra dago familien % 56,2k ordainpeko telebista dutela, hau da, joan den urtean baino 41.300 familia gehiagok (4,2 puntuko igoera). Biztanle kopuruari dagokionez, biztanle guztien % 62,5ek dute zerbitzu hori etxean (95.500 pertsona gehiagok).
Familia moten arteko aldeak murriztu badira ere, esanguratsuak dira oraindik. Alderik handienak seme-alabak dituzten familien eta gainerakoen artean agertzen dira, batez ere pertsona bakar batez osatutako familiekin alderatuta. Zehazki, seme-alabak dituzten familien % 99,5ek eta pertsona bakar batez osatutako familien % 79,3k dute Interneterako sarbidea etxebizitzan, eta, beraz, 20,2 puntuko aldea dago.
Bestalde, seme-alabak dituzten familien % 93,6k eta pertsona bakar batez osatutako familien % 54,9k ordenagailu motaren bat dute etxebizitzan. Kasu horretan, 38 puntu baino gehixeagoko aldea dago. Azkenik, telefono mugikorra zabalduago dago, eta aldeak txikiagoak dira. Zehazki, seme-alabak dituzten ia familia guztiek (% 99,9k), bikoteaz soilik osatutako familien % 98,2k eta pertsona bakar batez osatutako familien % 94k dute telefono mugikorra.
Euskal AEko biztanleriaren IKT ekipamenduak eta Interneten erabiltzaileak. 2023
| 2023 urtea | 2022. urteari buruzko aldakuntza |
| Mila | % | Mila | *P.P. |
ETXEEN HORNIKUNTZAK | | | | |
FAMILIAK | 908,4 | 100,0 | | |
Ordenagailu pertsonala | 687,7 | 75,7 | 14,1 | 1,0 |
Telefono mugikorra | 886,6 | 97,6 | 7,6 | 0,2 |
Internet | 819,7 | 90,2 | 35,8 | 3,3 |
Semeekin/alabekin | 403,8 | 99,5 | 1,2 | 1,5 |
Bikote bakarrekoak | 178,3 | 87,8 | 8,3 | 3,8 |
Bakarrik bizi diren pertsonak | 237,6 | 79,3 | 26,4 | 6,2 |
15 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLEAK | 1.892,7 | 100,0 | | |
Ordenagailu pertsonala | 1.562,5 | 82,6 | 28,0 | 1,3 |
Internet | 1.777,5 | 93,9 | 52,9 | 2,6 |
Ordainpeko telebista | 1.183,7 | 62,5 | 95,5 | 4,9 |
DVD | 399,8 | 21,1 | -69,5 | -3,8 |
Telefono mugikorra | 1.866,2 | 98,6 | 6,5 | 0,1 |
INTERNET ERABILTZEN DUTEN BIZTANLEAK | 1.671,3 | 88,3 | 41,3 | 2,0 |
Gizonak | 813,7 | 89,3 | 19,9 | 1,7 |
Emakumeak | 857,6 | 87,3 | 21,4 | 2,1 |
| | | | |
Araba / Álava | 247,6 | 87,6 | 4,4 | 0,7 |
Bizkaia | 879,2 | 88,7 | 20,5 | 2,2 |
Gipuzkoa | 544,6 | 88,0 | 16,6 | 2,3 |
| | | | |
15-24 urte | 210,3 | 99,9 | -1,8 | -0,1 |
25-34 urte | 207,6 | 99,5 | 8,2 | -0,2 |
35-44 urte | 280,5 | 99,2 | -10,0 | 0,2 |
45-54 urte | 345,7 | 98,7 | 4,1 | 0,7 |
55-64 urte | 310,4 | 96,1 | 3,2 | 2,9 |
65 urte eta gehiago | 316,9 | 61,2 | 37,6 | 5,9 |
| | | | |
Ikasten | 215,3 | 99,9 | -0,5 | 0,0 |
Lanean | 916,3 | 99,1 | 21,2 | -0,1 |
Langabezian edo jarduera-ezean | 539,7 | 71,7 | 20,6 | 4,3 |
| | | | |
Etxetik sartzen dira | 1.649,7 | 98,7 | 77,1 | 2,2 |
Lantokitik sartzen dira | 673,1 | 40,3 | 40,4 | 1,5 |
Ikastetxetik sartzen dira | 192,0 | 11,5 | 7,7 | 0,2 |
| | | | |
Euskaraz nabigatzen dute | 335,3 | 20,1 | 3,6 | -0,3 |
Gastelaniaz nabigatzen dute | 1.620,2 | 96,9 | 32,7 | -0,5 |
Ingeleseraz nabigatzen dute | 255,3 | 15,3 | 5,2 | 0,0 |
| | | | |
Internet bidez erosi duzu | 917,0 | 54,9 | 18,4 | -0,2 |
p.p = Aldea portzentajezko puntutan
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62