2023/10/26ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2023KO IRAILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,4 igo dira 2023ko irailean
Aurreko hilaren aldean salmentak % 0,6 gehitu dira
Eustaten datuen arabera, eta joan den urteko hil beraren aldean, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,4 igo dira 2023ko irailean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneotan.
Aurreko hilarekin, hau da, 2023ko abuztuarekin alderatuta, eta dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, prezio konstanteetako salmentak % 0,6 igo dira irailean.
Hiletik hilerako salmentek % 1,4 egin dute gora Elikaduraren sektorean; Gainerako produktuen sektorean, berriz, % 0,9 egin dute behera.
Urtetik urterako balioetan, 2023ko irailean, 2022ko irailaren aldean, prezio konstanteetako salmentak % 6,0 igo dira Elikaduran, eta % 3,9 jaitsi Gainerako produktuetan.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Iraila 2023 (P)
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | 2,4 | 0,6 | 0,4 |
| Araba/Álava | 1,2 | 2,0 | -2,2 |
| Bizkaia | 0,9 | -0,2 | 0,9 |
| Gipuzkoa | 5,8 | 1,5 | 0,8 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | 6,0 | 1,4 | 0,6 |
| Gainerako produktuak | -3,9 | -0,9 | 0,0 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 1,5 | -0,2 | 3,5 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2023ko Urriaren 26a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
Euskal AEko hiru lurralde historikoetan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak igo egin dira, urtetik urterako balioetan, prezio konstanteetan eta egutegiko baldintza homogeneotan. Gipuzkoan, % 5,8 gehitu dira salmentak; Araban, % 1,2, eta, Bizkaian, % 0,9.
Aurreko hilaren aldean, salmentak, Araban eta Gipuzkoan, % 2,0 eta % 1,5 igo dira, hurrenez hurren. Bizkaian, aldiz, hiletik hilera % 0,2ko jaitsiera izan da.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile kopurua % 1,5 igo da 2022ko irailaren aldean. Aurreko hilaren aldean, langileen indizea % 0,2 jaitsi da.
2023KO BEDERATZI HILETAKO ALDI METATUAREN BALANTZEA
2023ko lehen bederatzi hiletan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,4ko hazkunde metatua izan dute. Elikaduraren sektorean, igoera % 0,6 izan da; Gainerako produktuetan, berriz, salmenta metatuak egonkor mantendu dira (% 0,0).
Irailera arte metatutako aldakuntza positiboa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan, salmentak % 0,9 eta % 0,8 igo baitira, hurrenez hurren. Araban, ordea, salmentak joan den urteko aldi berean baino % 2,2 txikiagoak izan dira.
Sektoreko landunen indizeak % 3,5eko hazkunde metatua izan du urteko lehenengo bederatzi hiletan.
INFORMAZIO-OHARRA
Urtetik urterako aldakuntzak kalkulatzeko, egutegiaren eraginak zuzenduta dauzkaten serieak hartzen dira oinarri, eta hiletik hilerako aldakuntzak kalkulatzeko, berriz, urtarokotasuna kontuan hartu gabeko serieak.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan egiten lagundu diguten establezimendu guztiei. Haiei esker, hil honetako indizea % 100ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62