2023/10/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2023KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2023ko irailean, aurreko hilarekin alderatuta

2022ko irailarekin alderatuta, industria-prezioak % 3,0 jaitsi dira

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2023ko irailean, aurreko hilarekin alderatuta. Iraileko urtetik urterako tasak, zeinak jasotzen baitu zer aldakuntza izan duten industria-prezioek azken hamabi hiletan, % 3,0 jaitsi da.

Azterketa zehatzago batek agerian uzten duenez, 2023ko irailean honako sektore hauek izan dituzte igoerarik handienak beren prezioetan aurreko hilarekin alderatuta: Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 5,8ko igoera), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 3,8ko igoera) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 3,3ko igoera). Hiletik hilera jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak, berriz, hauek izan dira: Altzariak, beste manufaktura-industria batzuk, konponketa eta instalazioa (% 1,0ko jaitsiera) eta Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 0,7ko jaitsiera).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, Energiaren prezioak % 5,0 igo dira 2023ko abuztuarekin alderatuta. Bestalde, Ekipo-ondasunen prezioek egonkor jarraitu dute, eta Bitarteko ondasunen prezioek, berriz, % 0,1eko jaitsiera izan dute. Kontsumo-ondasunen prezioek ere % 0,1eko jaitsiera izan dute, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen % 0,2ko jaitsieraren eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen % 0,4ko igoeraren ondorioz.

Urtetik urtera, 2023ko iraila 2022ko irailarekin alderatuta, jaitsierarik handienak honako adar hauetan gertatu dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 25,2ko jaitsiera), Industria kimikoa (% 7,0ko jaitsiera) eta Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 5,6ko jaitsiera). Urtetik urtera prezioetan igoerarik handienak izan dituzten adarrak, berriz, honako hauek izan dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 12,1eko igoera), Botiken fabrikazioa (% 11,9ko igoera), Erauzketa-industriak (% 11,5eko igoera) eta Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metaliko batzuk (% 10,5eko igoera).

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Iraila 2023

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA131,41,1-3,0
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak125,51,711,5
Manufaktura-industria131,60,71,9
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria131,1-0,37,8
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza112,63,812,1
Zurgintza, papera eta arte grafikoak147,71,85,1
Kokeak eta petrolioa fintzen158,85,8-5,6
Industria kimikoa145,30,0-7,0
Botiken fabrikazioa134,52,111,9
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak121,10,510,5
Metalurgia eta produktu metalikoak138,6-0,3-0,8
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa122,10,41,7
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa116,70,03,4
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa114,5-0,74,4
Garraiorako materialen fabrikazioa113,3-0,16,7
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa120,9-1,06,9
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna130,03,3-25,2
Ura132,30,38,9
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak129,0-0,17,1
Kontsumoondasun iraunkorrak118,20,46,0
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak130,7-0,27,2
Ekipo-ondasunak118,80,05,2
Bitarteko ondasunak134,2-0,11,7
Energia146,95,0-16,4

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2023ko Urriaren 24a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Prezioen urtetik urterako aldakuntza positiboa izan da helburu ekonomikoaren arabera sailkatutako ondasun-talde handi guztietan, Energiaren kasuan izan ezik, talde horretan % 16,4 jaitsi baitira prezioak. Kontsumo-ondasunen prezioek % 7,1eko igoera izan dute, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen % 7,2ko igoeraren eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen % 6,0ko igoeraren ondorioz. Ekipo-ondasunen prezioak % 5,2 igo dira, eta, azkenik, Bitarteko ondasunen prezioen kasuan, igoera % 1,7koa izan da.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 93,11ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2023ko irailean, aurreko hilarekin alderatuta

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2023/10/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021481_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali