2023/10/31ko prentsa-oharra
INGURUMEN KONTUAK. INGURUMEN ONDASUN ETA ZERBITZUEN KONTUA. 2021
(Ohar hau berrikusi egin da, agregazio sektorialeko prozesuetan antzemandako akatsak direla eta)
Euskal AEko ingurumen-ekonomiaren balio erantsi gordinak % 7,5eko igoera izan zuen 2021ean
Enpleguari dagokionez, ingurumen-ekonomiak 21.384 enplegu sortu zituen, hau da, ekonomia osoko enpleguen % 2,3
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko ingurumen-ekonomiak 1.519 milioi euroko Balio Erantsi Gordina (BEG) sortu zuen 2021ean, hau da, BPGd-aren % 1,95. 2020. urtearekin alderatuta, ingurumen-arloko BEGaren urtetik urterako tasak % 7,5eko igoera izan zuen, hau da, ekonomia osoaren barne-produktu gordinak aldi berean izan zuen igoera (% 8,6) baino txikiagoa.
Ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen kontua (IOZK) Eurostaten metodologiari jarraikiz lantzen den ingurumen-kontuen sistemaren parte da. Kontu horiei esker, ekonomia- eta ingurumen-alderdiak koherentziaz integratu daitezke Kontabilitate Nazionalaren Sisteman. Ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen azpisektorea (ingurumen-ekonomia) ingurumena babesteko ondasunak eta zerbitzuak produzitzen dituen ekonomiaren atalak eta ingurumenaren gaineko presioak murrizteko edo desagerrarazteko baliabide naturalak kudeatzeko jarduerek osatzen dute.
Sektore ekonomikoak kontuan hartuta eta BEGari dagokionez, Zerbitzuak sektoreak egindako ekarpena nabarmendu zen 2021. urtean (% 28,3). Ondoren, honako sektore hauek kokatu ziren: Erauzketa- eta manufaktura-industriak (% 24,4), Ur-hornidura, saneamendua eta hondakinen kudeaketa (% 21,9), Eraikuntza (% 16,4), Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta airearen hornidura (% 5,0) eta, azkenik, Nekazaritza, abeltzaintza, basozaintza eta arrantza (% 4,0).
Euskal AEko ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen sektorearen Balio Erantsi Gordina, jarduera-taldeen arabera (behin-behineko datuak). 2019-2021
| 2019 | 2020 | 2021 | Ingurumeneko BEGaren gaineko % | Urteko aldakuntza-tasa (%) |
| (milaka euro) | (milaka euro) | (milaka euro) | 2019 | 2020 | 2021 | 2020/2019 | 2021/2020 |
Ingurumeneko BEG GUZTIRA | 1.476.373 | 1.413.132 | 1.518.981 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | -4,3 | 7,5 |
A: Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza | 50.307 | 39.171 | 60.383 | 3,4 | 2,8 | 4,0 | -22,1 | 54,2 |
B+C: Ateratze eta manufaktura-industriak | 383.397 | 361.634 | 371.443 | 26,0 | 25,5 | 24,4 | -5,7 | 2,7 |
D: Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura | 86.684 | 79.329 | 75.473 | 5,9 | 5,6 | 5,0 | -8,5 | -4,9 |
E: Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa | 315.992 | 296.470 | 332.538 | 21,4 | 21,0 | 21,9 | -6,2 | 12,2 |
F: Eraikuntza | 260.151 | 228.587 | 249.470 | 17,6 | 16,2 | 16,4 | -12,1 | 9,1 |
G-U: Zerbitzu-sektorea | 379.842 | 407.941 | 429.674 | 25,7 | 28,9 | 28,3 | 7,4 | 5,3 |
BGP m/p | 79.537.107 | 71.828.616 | 78.038.814 | | | | -9,7 | 8,6 |
Data 2023ko Urriaren 31a
Iturria: Eustat. Ingurumen-kontuak.Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua
Denboran izandako bilakaera kontuan hartuta ikusten denez, sektoreren batean 2021eko ingurumen-arloko BEGa ez da hurbildu pandemiaren aurreko balioetara. Hori da Erauzketa industrien eta manufakturen kasua, ingurumen BEGaren urte arteko hazkunde-tasa % 2,7koa izan arren, 2019rako zenbatetsitako balioen azpitik baitago oraindik. Era berean, Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire horniduraren sektoreak – % 4,9ko urteko aldakuntza-tasarekin – eta Eraikuntzak – % 9,1eko hazkundearekin – ez dituzte aipatutako mailak berreskuratu. Era berean, pandemiaren aurretik edo gainetik dauden sektoreak honako hauek dira: Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza ( % 54,2ko urte arteko aldakuntza-tasarekin); Ur-hornidura, saneamendu-jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa ( % 12,2); eta, azkenik, Zerbitzuak ( % 5,3)
Euskal AEko ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen sektoreko lanaldi osoaren baliokide diren lanpostuak, jarduera-taldeen arabera (behin-behineko datuak). 2019-2021
| 2019 | 2020 | 2021 | ingurumen-enpleguaren gaineko % | Urteko aldakuntza-tasa (%) |
| | | | 2019 | 2020 | 2021 | 2020/2019 | 2021/2020 |
Ingurumeneko DOB, guztira | 21.336 | 20.939 | 21.384 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | -1,9 | 2,1 |
A: Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza | 738 | 758 | 714 | 3,5 | 3,6 | 3,3 | 2,7 | -5,8 |
B+C: Ateratze eta manufaktura-industriak | 5.557 | 4.985 | 4.791 | 26,0 | 23,8 | 22,4 | -10,3 | -3,9 |
D: Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura | 48 | 58 | 56 | 0,2 | 0,3 | 0,3 | 20,8 | -3,4 |
E: Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa | 4.305 | 4.194 | 4.343 | 20,2 | 20,0 | 20,3 | -2,6 | 3,6 |
F: Eraikuntza | 4.475 | 4.141 | 4.494 | 21,0 | 19,8 | 21,0 | -7,5 | 8,5 |
G-U: Zerbitzu-sektorea | 6.213 | 6.803 | 6.986 | 29,1 | 32,5 | 32,7 | 9,5 | 2,7 |
Ekonomia osoaren lanaldi osoko baliokideak | 974.811 | 914.369 | 939.512 | | | | -6,2 | 2,7 |
Data 2023ko Urriaren 31a
Iturria: Eustat. Ingurumen-kontuak.Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua
Sektore ekonomikoen arabera, eta garrantziaren arabera, Zerbitzuen sektoreko ingurumen-enplegua ingurumeneko enplegu osoaren % 32,7 da; ondoren Erauzketa eta manufaktura-industria ( % 22,4), Eraikuntza ( % 21,0) eta Ur-hornidura, saneamendua eta hondakinen kudeaketa ( % 20,3) daude. Era berean, guztizko ingurumen-enpleguari ekarpen txikiena egiten dioten sektoreak Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza eta Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta airearen hornidura dira, % 3,3 eta % 0,3, hurrenez hurren.
Euskal AEko ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen sektorearen adierazleak, jarduera-taldeen arabera ((behin-behineko datuak). 2019-2021
| Ingurumeneko BEGd, BPGaren % gain | Ingurumeneko enplegua (lanaldi osoko baliokidea), guztizko enpleguan (lanaldi osoko baliokidea) |
| 2019 | 2020 | 2021 | 2019 | 2020 | 2021 |
Ingurumena, guztira | 1,86 | 1,96 | 1,95 | 2,19 | 2,29 | 2,28 |
A: Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza | 0,06 | 0,05 | 0,08 | 0,08 | 0,08 | 0,08 |
B+C: Ateratze eta manufaktura-industriak | 0,48 | 0,50 | 0,48 | 0,57 | 0,55 | 0,51 |
D: Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura | 0,11 | 0,11 | 0,10 | 0,00 | 0,01 | 0,01 |
E: Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa | 0,40 | 0,41 | 0,43 | 0,44 | 0,46 | 0,46 |
F: Eraikuntza | 0,33 | 0,32 | 0,32 | 0,46 | 0,45 | 0,48 |
G-U: Zerbitzu-sektorea | 0,48 | 0,57 | 0,54 | 0,64 | 0,74 | 0,74 |
Data 2023ko Urriaren 31a
Iturria: Eustat. Ingurumen-kontuak.Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua
Ingurumen-zifrak ekonomiaren guztizkoarekin erlazionatzen dituzten adierazle nagusiak kontuan hartuta, ingurumen-arloko BEGa 2021. urteko BPGaren % 1,95 izan da, eta ingurumen-enplegua, lanaldi osoko (LOB) lanpostu baliokideen arabera neurtuta, 2021eko LOB enplegu guztiaren % 2,28 da.
Europako gainerako herrialdeekin alderatzeko, Eurostatek 2020an argitaratutako azken datuak aztertu dira. Euskal AEko BPGren gaineko ingurumen BEGaren adierazlea % 1,96 da, Belgikakoa (% 1,67) edo Irlandakoa (% 0,98) baino ehuneko handiagoa, eta inguruko herrialdeetakoa (% 2,00) eta Alemaniakoa (% 2,39) baino txikiagoa. Datu horiek kontuan hartuta, Euskal AEko EB-27ko batezbestekoaren (% 2,53) azpitik kokatu da. Sailkapenaren goialdean, berriz, Finlandia (% 6,24), Estonia (% 4,97) eta Austria (% 4,38) daude.
Europako araudiari jarraikiz, bi esparru handi bereizten dira ingurumen-helburuaren arabera: ingurumena babesteko jarduerak eta baliabideak kudeatzeko jarduerak, elkarren baztertzaileak direnak. Ingurumena babesteko jarduerak Babesteko Jardueren Sailkapenean (IBJS) deskribatzen dira, eta, bestetik, baliabideak kudeatzeko ingurumen-babeseko jarduerak Baliabideak Kudeatzeko Jardueren Sailkapenean (BKJS) deskribatzen dira.
2021ean ingurumenaren gaineko BEGan pisu handiena izateagatik nabarmentzen den eremua Beste BKJS batzuk da, % 26,1ekin, hau da, uraren, baso-baliabideen, fosilen eta mineralen kudeaketarekin lotutako jarduerak eta produktuak; ingurumen-kudeaketara bideratutako I+G; baliabideen kudeaketako hezkuntza; eta ingurumen-zuzendaritzarentzako laguntza. Nabarmentzekoak dira, halaber, hondakinen kudeaketarekin lotutako jarduerak eta produktuak (IBJS 3), ingurumen-balio erantsiaren % 21,8 hartzen baitu; energia eta beroa kudeatzea eta aurreztea (IBJS 13B), % 17,6; eta iturri berriztagarrietako energia-ekoizpena (IBJS 13A), % 13,7..
Euskal AEko ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen sektorearen adierazleak, ingurumen-eremuaren arabera (behin-behineko datuak). 2019-2021
| Ingurumeneko BEGd, BPGaren % gain | Ingurumeneko enplegua (lanaldi osoko baliokidea), guztizko enpleguan (lanaldi osoko baliokidea) |
| 2019 | 2020 | 2021 | 2019 | 2020 | 2021 |
(IBJS + BKJS) GUZTIRA | 1,86 | 1,96 | 1,95 | 2,19 | 2,29 | 2,28 |
IBJS GUZTIRA | 0,83 | 0,87 | 0,83 | 1,08 | 1,10 | 1,08 |
IBJS 1 - Airearen eta klimaren babesa | 0,02 | 0,02 | 0,02 | 0,03 | 0,02 | 0,02 |
IBJS 2 - Hondakin-uren kudeaketa | 0,10 | 0,10 | 0,08 | 0,09 | 0,09 | 0,08 |
IBJS 3 - Hondakinen kudeaketa | 0,42 | 0,43 | 0,43 | 0,57 | 0,56 | 0,56 |
IBJS 4 - Lurzoruak, lurpeko urak eta lurrazaleko urak babestea eta deskontaminatzea | 0,03 | 0,03 | 0,02 | 0,05 | 0,05 | 0,04 |
BESTE IBJS BATZUK | 0,26 | 0,29 | 0,28 | 0,34 | 0,38 | 0,38 |
BKJS GUZTIRA | 1,03 | 1,09 | 1,12 | 1,11 | 1,19 | 1,20 |
BKJS 13A - Energia iturri berriztagarrien bidez ekoiztea | 0,23 | 0,27 | 0,27 | 0,15 | 0,15 | 0,15 |
BKJS 13B - Energia/beroa kudeatzea eta aurreztea | 0,34 | 0,33 | 0,34 | 0,45 | 0,45 | 0,49 |
BESTE BKJS BATZUK | 0,46 | 0,49 | 0,51 | 0,51 | 0,59 | 0,56 |
Data 2023ko Urriaren 31a
Iturria: Eustat. Ingurumen-kontuak.Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua
Ingurumen BEGd-ak BPGri egiten dion ekarpenari dagokionez, baliabideak kudeatzeko jarduerek (BKJS) % 1,12ko ekarpena egiten dute; ingurumena babestekoek (IBJS), berriz, % 0,83koa 2021ean. Ingurumen-enplegua aztertuta, BKJS baliabideen kudeaketari lotutako jarduerek dute pisu handiena guztizkoaren gainean: % 1,20, ingurumena babesteko IBJS jardueren % 1,08ren aldean. Zehazki, enpleguari ekarpen handiena egin zioten ingurumen-esparruak honako hauek izan ziren: Beste BKJS batzuk eta IBJS 3 – Hondakinen kudeaketa –, biak % 0,56rekin; eta BKJS 13B – Energiaren kudeaketa eta aurrezpena/beroa –, % 0,49rekin.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62