2023/11/02ko prentsa-oharra

EUROPAKO BERRIKUNTZAKO ADIERAZLEEN PANELA-EIS. 2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AE herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean finkatu da 2023an, eta EB-27ko batezbestekoa gainditu du, ‘Esparru-baldintzek’ eta ‘Inbertsioek’ bultzatuta

Euskal AE honako dimentsio hauetan kokatu da EB-27ko lehen postuetan: ‘Giza baliabideak’, ‘Enpresen inbertsioak’, ‘Digitalizazioa’, eta ‘Ingurumen-jasangarritasuna’

Eustatek landutako datuen arabera, Europako berrikuntzako adierazleen panelak —European Innovation Scoreboard EIS 2023— 0,601eko balioa lortu du Euskal AEn, hau da, EB-27 osoan lortutakoa (0,548) baino handiagoa, ‘Esparru-baldintzak’ eta ‘Inbertsioak’ blokeetan lortutako puntuazio onen ondorioz (0,683 eta 0,666, hurrenez hurren).

Datu horrekin, Euskal AE herrialde berritzaile sendoen taldearen mailan kokatu da, EB-27koaren % 100etik % 125era bitarteko batezbestekoa lortu baitu. Bestalde, Espainia herrialde berritzaile moderatuen taldean kokatu da, 0,489ko balioarekin (Europako batezbestekoaren % 89,2).

Europako berrikuntzako adierazleen panelaren —EIS 2023— bidez, herrialdeetako ekonomiek berrikuntza-jarduerak egiteko zenbateko ahalmena duten eta zer mailatan garatzen dituzten neurtu nahi da. Lau jarduera-bloke nagusitan egituratuta dago. Bloke horietan, guztira 32 adierazle jasotzen dituzten 12 berrikuntza-dimentsio lantzen dira. Lortutako puntuazioaren eta Europako batezbestekoarekin alderatuta duten posizioaren arabera, EB-27ko herrialdeak lau kategoriatan banatuta daude: berrikuntzan liderrak diren herrialdeak, herrialde berritzaile sendoak, herrialde berritzaile moderatuak eta garabidean dauden herrialde berritzaileak.

graf0021501_01_e.png

Bestalde, EISa etengabe berrikusketa egiten zaion adierazle-panel bat da. Urtero aldaketak egiten dira, bai osatzen duten adierazleetan, bai kalkulatzeko formulan. Aldaketa horiek direla eta, ezin da alderaketarik egin aurreko urteetan argitaratutako EISekin. EIS bakoitzean, zortzi urterako datuak ematen dira (2016-2023 aldikoak EIS 2023aren kasuan), eskuragarri dauden azken datuak erabilita.

Lehen kategorian (berrikuntzan liderrak diren herrialdeak), Europar Batasuneko batezbestekoaren % 125etik gorako puntuazioa lortu duten herrialdeak daude, eta bost dira: Danimarka (0,753), Suedia (0,737), Finlandia (0,735), Herbehereak (0,705) eta Belgika (0,689). Nolanahi ere, Europan berrikuntzan lehen postuan dagoen herrialdea Suitza da (0,764).

Bigarren taldean (herrialde berritzaile sendoak), batezbestekoaren % 100etik % 125era bitarteko puntuazioa lortu duten herrialdeak daude. Talde horren barruan, sei herrialde daude: Austria (0,656), Alemania (0,645), Luxenburgo (0,642), Irlanda (0,634), Zipre (0,577) eta Frantzia (0,577). Euskal AEk 0,601eko puntuazioa lortu du, eta, beraz, talde horren mailan kokatu da, Irlandaren eta Zipreren artean, EB-27ko batezbestekoaren % 109,7ra iritsi baita.

Ondoren, hirugarren taldean (herrialde berritzaile moderatuak) batezbestekoaren % 70etik % 100era bitarteko puntuazioa lortu duten herrialdeak daude, eta hamar dira; puntuazio-ordenaren arabera: Estonia, Eslovenia, Txekia, Italia, Espainia, Malta, Portugal, Lituania, Grezia eta Hungaria. Puntuaziorik handiena Estoniak lortu du (0,540), eta txikiena, berriz, Hungariak (0,385).

Azkenik, laugarren taldean (garabidean dauden herrialde berritzaileak) batezbestekoaren % 70etik beherako puntuazioa lortu duten herrialdeak daude, eta sei dira. Beheranzko ordenan: Kroazia, Eslovakia, Polonia, Letonia, Bulgaria eta Errumania. Lehenak 0,381eko puntuazioa lortu du, eta azkenak, berriz, 0,181ekoa.

Ildo horretan, Euskal AE bi bloketan nabarmendu da Europako batezbestekoarekin alderatuta, hain zuzen ere ‘ESPARRU-BALDINTZAK’ eta ‘INBERTSIOAK’ blokeetan.

Lehen blokean (‘ESPARRU-BALDINTZAK’), enpresen kanpoko berrikuntza-emaitzen eragile nagusiak neurtzen dira, eta Euskal AEk 0,68ko puntuazioa lortu du (0,47 Europar Batasunean). Gainera, gure Erkidegoak Europako batezbestekoa baino puntuazio hobea lortu du blokea osatzen duten hiru dimentsioetan: ‘Giza baliabideak’, ‘Ikerketa-sistema erakargarriak’ eta ‘Digitalizazioa’.

‘Giza baliabideak’ dimentsioan, kualifikazio handiko eta berrikuntzarako funtsezko elementu gisa trebatutako lan-indarraren erabilgarritasuna neurtzen da, eta dimentsioa osatzen duten hiru adierazleetako bi nabarmendu dira Europako batezbestekoarekin alderatuta: ‘Zientzian eta teknologian graduatutako 25-34 urteko doktore berriak’ milako 1,05era iritsi dira Euskal AEn, eta EB-27n, berriz, milako 0,70era. Bestalde, ‘Hirugarren mailako hezkuntza duten 25-34 urteko biztanleen ehunekoa’ % 66,0ra iritsi da Euskal AEn, eta Europar Batasunean, berriz, % 42,0ra. Dimentsio horren hirugarren adierazlean (‘Etengabeko hezkuntza duten 25-64 urteko biztanleen ehunekoa’), Euskal AEn lortutako balioa EB-27n lortutakoa baino txikixeagoa izan da (% 11,7 eta % 11,9, hurrenez hurren). Oro har, dimentsio horretan lortutako puntuazioa 0,69 izan da, eta Suediak, Danimarkak eta Herbehereek baino ez dute gainditu.

Europako Berrikuntza Adierazleen Panela (4 bloke eta 12 dimentsio). Indize konposatuak. 2023

Excel csv
 EB-27EUSKAL AEESPAINIA
Berrikuntzako adierazleen panela -EIS 2023-0,550,600,49
    
ESPARRU BALDINTZAK0,470,680,58
Giza baliabideak0,430,690,55
Ikerketa sistemaren erakargarriak0,420,560,41
Digitalizazioa0,600,850,87
    
INBERTSIOAK0,610,670,46
Finantziazioa eta Laguntza0,660,600,54
Enpresen inbertsioa0,630,740,38
Informazioaren teknologien erabilera0,520,660,47
    
BERRIKUNTZA JARDUERAK 0,490,440,36
Berritzaileak0,600,450,30
Lankidetzak0,370,610,33
Ezagutza-aktiboak0,540,330,43
    
ERAGINAK0,610,590,55
Eraginak enpleguan0,530,460,32
Eraginak salmentetan0,680,540,66
Ingurumenaren iraunkortasuna0,600,780,60

Data 2023ko Azaroaren 2a

Iturria: Eustat. Europako berrikuntzako adierazleen panela (EIS) eta Europako Batzordea

‘Ikerketa-sistema erakargarriak’ dimentsioak oinarri zientifikoaren nazioarteko lehiakortasuna neurtzen du. Dimentsioak hiru adierazle ditu, eta, berriz ere, Euskal AE horietako bitan nabarmendu da EB-27rekin alderatuta. Adibidez, ‘Nazioarteko lankidetzan egindako argitalpen zientifikoak mila biztanleko’ adierazleak 1.941,5eko balioa lortu du Euskal AEn, eta 1.279koa Europan. ‘Nazioartean gehien aipatu direnen % 10aren arteko argitalpen zientifikoen’ (bikain deitutakoen) ehunekoari dagokionez, Euskadiko balioa % 9,81ekoa izan da, eta EB-27koa, berriz, % 9,82koa. Azkenik, ‘Atzerriko doktoreak herrialdeko doktoreen guztizko kopuruaren ehuneko gisa’ adierazlean, Euskal AEk % 29,15eko balioa lortu du, eta EB-27k, berriz, % 17,81ekoa.

Aztertutako lehen blokeko hirugarren eta azken dimentsioak (‘Digitalizazioa’) teknologia digitalen maila neurtzen du. Blokeak bi adierazle ditu, eta Euskal AE bietan nabarmendu da. Izan ere, ‘Banda zabalaren barneratzea’ adierazlea % 74,5era iritsi da Euskal AEn, eta % 57,5era EB-27n, eta ‘Batezbestekoa baino trebetasun digital handiagoak dituzten pertsonak’ adierazlearen kasuan, berriz, Europar Batasunak % 26,5eko balioa lortu du, eta Euskal AEkoa nabarmenki handiagoa izan da (% 37koa).

Bigarren blokean (‘INBERTSIOAK’), ikerketan eta berrikuntzan egindako inbertsio publikoa eta pribatua neurtzen dira. Euskal AEk 0,67ko puntuazioa lortu du, eta Europako batez besteko puntuazioa baino handiagoa izan da (0,61 Europan). Bloke horretan hiru dimentsio aztertzen dira, eta haietako bitan (‘Enpresen inbertsioa’ eta ‘Informazioaren teknologien erabilera’), Euskadik EBk baino puntuazio hobea lortu du. ‘Finantzaketa eta laguntza’ dimentsioan, berriz, Europak puntuazio handiagoa lortu du.

‘Enpresen inbertsioa’. Dimentsio horretan, Euskal AEk 0,74ko puntuazioa lortu du, eta EB-27ko sailkapenaren goialdean kokatu da, Finlandiaren, Suediaren eta Herbehereen atzetik. Dimentsioak I+Gari eta enpresek berrikuntza sortzeko egiten dituzten beste berrikuntza-gastu batzuei lotutako hiru inbertsio-adierazle biltzen ditu. ‘Enpresa-sektorearen I+Gko gastua BPGaren % gisa’ adierazlean zein ‘Enplegatu bakoitzeko berrikuntza-gastua enpresa berritzaileetan’ adierazlean, Euskadi Europaren aurretik kokatu da (% 1,63 eta % 1,49, eta 12.170 € eta 7.505 €, hurrenez hurren). ‘I+G gabeko berrikuntza-gastua negozio-zifrarekiko’ adierazlean, berriz, Europar Batasuna Euskal AEren aurretik kokatu da (% 0,80 eta % 0,69, hurrenez hurren).

‘Informazioaren teknologien erabilera’. Dimentsio horrek informazioaren teknologien erabilera neurtzen du bi adierazleren bidez. Lehen adierazlean (‘Enplegatuei IKTen inguruko prestakuntza ematen dieten enpresak’), Euskadiko balioa EBkoa baino handiagoa izan da (% 31,5 eta % 22,4, hurrenez hurren), eta, bigarrenean (‘IKTetan espezializatutako enplegatuak’), EBko puntuazioa Euskal AEkoa baino handixeagoa izan da (4,6 eta 4,5, hurrenez hurren).

Azkenik, bigarren blokeko ‘Finantzaketa eta laguntza’ dimentsioak berrikuntza-proiektuetarako finantzaketaren eskuragarritasuna eta gobernuek ikerketa- eta berrikuntza-jardueretarako emandako laguntza baloratzen ditu, eta hiru adierazle biltzen ditu. Adierazle horietako bat ‘I+Gan inbertitzen duten enpresentzako zuzeneko finantzaketaren eta zerga-laguntzaren inguruko politika publikoak’ da, eta Euskal AEko datua EBkoa baino hobea izan da (0,33 eta 0,18, hurrenez hurren). Gainerako bi adierazleetan (‘I+Gan egindako gastu publikoa BPGarekiko’ eta ‘Arrisku-kapitalean egindako inbertsioa BPGarekiko’), berriz, EB Euskal AEren gainetik geratu da (% 0,76 eta % 0,48, eta % 0,21 eta % 0,07, hurrenez hurren).

graf0021501_02_e.png

EISa osatzen duten hirugarren eta laugarren blokeei dagokienez, ‘BERRIKUNTZA-JARDUERAK’ blokeak enpresek egindako berrikuntza-ahaleginak jasotzen ditu, eta ‘INPAKTUAK’ blokeak, berriz, enpresen berrikuntza-jardueren ondorioak. Bi blokeetan, Euskal AEk Europako batezbestekoa baino puntuazio txikiagoa lortu du (0,44 eta 0,49, eta 0,59 eta 0,61, hurrenez hurren). Hala ere, bi dimentsiotan Euskadi EBren aurretik kokatu da.

Zehazki, ‘Lankidetzak’ dimentsioan, zeinak enpresa berritzaileen arteko eta sektore publikoarekiko lankidetza-ahaleginak neurtzen dituen, Euskadik EB-27k baino puntuazioa hobea lortu du (0,61 eta 0,37, hurrenez hurren), honako bi adierazle hauei esker: ‘Beste enpresa batzuekin lankidetzan diharduten ETE berritzaileak’ eta ‘Baterako argitalpenak milioi biztanleko’. Adierazle horietan, Euskal AEn 18,12ko eta 341,77ko puntuazioak lortu dira, eta EB-27n, berriz, 11,68koak eta 138,50koak.

Azkenik, ‘Ingurumen-jasangarritasuna’ dimentsioan, zeinak ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboa murrizteko hobekuntzak jasotzen dituen, Euskal AEk 0,78 puntu lortu ditu, eta EB-27k, berriz, 0,60 puntu. Hortaz, gure Erkidegoa, Danimarkarekin batera, EB-27ko sailkapeneko lehen postuan kokatu da. Egoera hobe hori ‘Baliabideen produktibitatea’ adierazlean eta ‘Industriako PM2.5 partikulen emisioa’ adierazlean (zifra txikia lortzea hobe den adierazle bakarrean) Euskal AEk Europar Batasunak baino datu hobeak lortu dituelako gertatu da (3,13 eta 2,30, eta 0,06 eta 0,07, hurrenez hurren).

Gainerako lau dimentsioetan (‘Berritzaileak’, zeinak merkatuan produktu-berrikuntzak edota beren erakundeetan negozio-prozesuen berrikuntzak sartu dituzten ETEen proportzioa neurtzen baitu; ‘Ezagutza-aktiboak’, zeinak berrikuntza-prozesuetan errendimendu gisa sortutako jabetza intelektualeko eskubideen motak jasotzen baititu; ‘Inpaktuak enpleguan’, zeinak enpleguan egindako berrikuntzaren arrakasta ekonomikoa jasotzen baitu, eta ‘Inpaktuak salmentetan’, zeinak berrikuntza-jardueren ondorioz salmentetan lortutako arrakasta ekonomikoa ebaluatzen baitu), Europar Batasuna Euskal AEren aurretik geratu da, puntuazio handiagoa lortu baitu.

European innovation scoreboard EIS 2023

Berrikuntzako adierazleen panela EIS 2023. Euskal AE

Informazio gehiago: Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AE herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean finkatu da 2023an, eta EB-27ko batezbestekoa gainditu du, ‘Esparru-baldintzek’ eta ‘Inbertsioek’ bultzatuta

Eragiketa : 
Europako berrikuntzako adierazleen panela-EIS
Eragiketa kodea : 
223203
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2023/11/02
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021501_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali