2023/11/28ko Prentsa-oharra
AZALERA ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAKO MERKATARITZA-INDIZEA. 2023KO URRIA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %0,6 jaitsi dira 2023ko urrian
Elikagaien salmentak %3,6 jaitsi dira, baina gainerako produktuenak %1,0 igo
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %0,6 jaitsi dira 2023ko urrian, aurreko urteko urriarekin alderatuz, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan eta prezio finkoetan.
2023ko irailaren aldean, eta dagozkion urtaro-ondorioak deskontatuta, prezio finkoko salmentak %2,0 jaitsi dira urrian.
Hilabete arteko salmentek %3,6 egin dute behera Elikaduraren sektorean, eta Gainerako produktuek %1,0 egin dute gora.
Urte arteko terminoetan, 2023ko eta 2022ko urriak alderatuz, ikusten da prezio finkoetan salmentak %0,7 jaitsi direla Elikaduran eta %0,5 Gainerako produktuetan.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Urria 2023 (P)
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | -0,6 | -2,0 | 0,3 |
| Araba/Álava | -0,2 | -1,4 | -2,0 |
| Bizkaia | -0,8 | -1,7 | 0,7 |
| Gipuzkoa | -0,5 | -3,0 | 0,7 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -0,7 | -3,6 | 0,5 |
| Gainerako produktuak | -0,5 | 1,0 | 0,0 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 1,2 | 0,0 | 3,3 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2023ko Azaroaren 28a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek behera egin dute hiru lurralde historikoetan, urte arteko terminoetan. Bizkaian jaitsiera %0,8koa izan da, Gipuzkoan %0,5ekoa eta, azkenik, Araban %0,2koa.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile kopurua %1,2 hazi da 2022ko urritik. Aurreko hilaren aldean, langileen indizea ez da aldatu.
2023ko HAMAR HILABETEETAN METATUTAKO PERIODOAREN BALANTZEA
2023ko lehen hamar hilabeteetan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek %0,3ko hazkunde metatua izan dute. Elikaduraren sektorean igoera %0,5ekoa izan da, eta Gainerako produktuetan salmenta metatuak egonkor mantendu dira (%0,0).
Urrira arte metatutako aldakuntza positiboa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan, bi kasuetan %0,7ko igoerekin. Araban, aldiz, salmentak aurreko urteko aldi berean baino %2,0 txikiagoak izan dira.
Sektoreko landunen indizeak %3,3ko igoera metatua izan du urteko lehen hamar hilabeteetan.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik abiatuta kalkulatzen dira, eta hilabete arteko aldakuntzak urtaroekiko loturarik gabeko serieetatik abiatuta.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea %100eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62