2023/11/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2023KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 1,4 jaitsi dira 2023ko urrian, aurreko hilabetearekin alderatuta

2022ko urriarekin alderatuta, industria-prezioak % 6,0 jaitsi dira

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 1,4 jaitsi dira 2023ko urrian, aurreko hilabetearekin alderatuta. Industria-prezioen azken hamabi hilabeteetako aldakuntza jasotzen duen urriko urtetik urterako tasa % 6,0 jaitsi da.

Azterketa zehatzago batek agerian uzten duenez, 2023ko urrian beren prezioetan aurreko hilabetearekin alderatuta jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak Zurgintza, papergintza eta arte grafikoak (% 5,3ko jaitsiera) eta Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 3,4ko jaitsiera bi kasuetan) izan dira. Beren prezioetan hiletik hilera igoerarik handienak izan dituzten sektoreak, berriz, Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 3,0ko igoera) eta Erauzketa-industriak (% 1,1eko igoera) izan dira.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, Energiaren prezioak % 3,6 jaitsi dira 2023ko irailarekin alderatuta. Bestalde, Ekipo-ondasunen prezioak % 0,8 jaitsi dira, eta Bitarteko ondasunen prezioak, berriz, % 0,9. Kontsumo-ondasunen prezioak, berriz, % 0,1 igo dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen % 0,2ko igoeraren eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen % 0,1eko igoeraren ondorioz.

Urtetik urtera, 2023ko urria 2022ko urriarekin alderatuta, jaitsierarik handienak honako adar hauetan gertatu dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (-% 29,2), Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (-% 15,5) eta Industria kimikoa (-% 7,4). Urtetik urtera prezioetan igoerarik handienak izan dituzten adarrak, berriz, honako hauek izan dira: Erauzketa-industriak (% 11,6), Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metaliko batzuk (% 9,6), Botiken fabrikazioa eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 6,9).

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urria 2023

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA129,7-1,4-6,0
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak126,91,111,6
Manufaktura-industria130,4-1,1-0,9
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria132,00,16,0
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza116,03,06,9
Zurgintza, papera eta arte grafikoak139,9-5,3-0,6
Kokeak eta petrolioa fintzen153,4-3,4-15,5
Industria kimikoa144,1-0,7-7,4
Botiken fabrikazioa130,4-3,16,9
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak120,7-0,39,6
Metalurgia eta produktu metalikoak138,1-0,5-2,2
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa120,4-1,22,7
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa116,70,03,4
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa115,2-0,34,9
Garraiorako materialen fabrikazioa113,20,05,9
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa117,9-2,54,0
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna125,7-3,4-29,2
Ura133,00,58,2
    
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak129,70,15,5
Kontsumoondasun iraunkorrak118,40,15,7
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak131,60,25,4
Ekipo-ondasunak118,2-0,84,4
Bitarteko ondasunak133,2-0,90,2
Energia141,6-3,6-23,9

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2023ko Azaroaren 23a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Prezioen urtetik urterako aldakuntza positiboa izan da helburu ekonomikoaren arabera sailkatutako ondasun-talde handi guztietan, Energiaren kasuan izan ezik, talde horretan % 23,9ko jaitsiera izan baitute prezioek. Kontsumo-ondasunen prezioek % 5,5eko igoera izan dute, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen % 5,4ko igoeraren eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen % 5,7ko igoeraren ondorioz. Ekipo-ondasunen prezioak % 4,4 igo dira, eta, azkenik, Bitarteko ondasunen prezioen kasuan, igoera % 0,2koa izan da.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 95,46ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 1,4 jaitsi dira 2023ko urrian, aurreko hilabetearekin alderatuta

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2023/11/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021554_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali