HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko Merkataritzaren...

2023/11/15eko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA-INDIZEA. MERKATARITZA. 2023/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Merkataritzaren sektoreko salmentak % 2,7 jaitsi dira 2023ko hirugarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, jaitsiera % 0,7koa izan da

Eustaten datuen arabera, Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa biltzen dituen Merkataritzaren sektorea % 2,7 jaitsi da urtetik urterako balioetan 2023ko hirugarren hiruhilekoan, prezio konstanteetan eta egutegi-eraginak kendu ondoren.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta eta bidezko urtaro-eraginak kenduta, salmentak % 0,7 jaitsi dira 2023ko hirugarren hiruhilekoan.

Merkataritzaren barruan, salmenten urtetik urterako bilakaera positiboa izan da Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketaren sektorean (% 6,3ko igoera) eta Txikizkako merkataritzaren sektorean (% 0,7ko igoera aurreko urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta). Handizkako merkataritzaren sektorean, berriz, salmentak % 6,6 jaitsi dira urtetik urterako balioetan.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, bidezko urtaro-eraginak kenduta, beherakada bat gertatu da Handizkako merkataritzan zein Txikizkako merkataritzan (% 1,3ko eta % 0,1eko jaitsiera, hurrenez hurren). Ibilgailuen salmenta eta konponketaren azpisektorean, berriz, salmentek % 1,7ko igoera izan dute aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Merkataritza. Behin-behineko datuak. 2023/III

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1A (t) / A (t-4)
INDIZE OROKORRA-2,7-0,7-1,8
Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa6,31,73,8
Handizkako merkataritza-6,6-1,3-4,8
Txikizkako merkataritza0,7-0,11,1
    
LURRALDE HISTORIKOAK   
Araba/Álava-2,60,1-2,0
Bizkaia-2,1-0,2-1,6
Gipuzkoa-3,6-1,8-1,9
    
ENPLEGUA1,30,41,2

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2023ko Azaroaren 15a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen kountura-indizea

Merkataritzaren sektoreko salmentek, prezio konstanteetan, urtetik urterako beherakada bat izan dute hiru lurralde historikoetan. Gipuzkoan, jaitsiera % 3,6koa izan da, Araban % 2,6koa eta, azkenik, Bizkaian % 2,1ekoa.

2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, Gipuzkoako salmentek % 1,8ko jaitsiera izan dute, eta Bizkaikoek, berriz, % 0,2koa. Araban, berriz, salmentak % 0,1 igo dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Euskal AEko Merkataritzaren sektoreko landunen indizeak % 1,3ko igoera izan du 2023ko hirugarren hiruhilekoan, 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, igoera % 0,4ra iritsi da.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea % 96,3ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Merkataritzaren sektoreko salmentak % 2,7 jaitsi dira 2023ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2023/11/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021525_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali