2023/11/17ko prentsa-oharra

IKERKETA ZIENTIFIKOKO ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREI BURUZKO ESTATISTIKA-I+G. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn I+G arloan egindako gastuak maximo historikoa gainditu du aurten ere: % 9ko igoera izan du, eta 1.795 milioi eurora iritsi da 2022an

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak gure Erkidegoan egikaritutako I+Garen % 26,6 finantzatu du, eta barneko I+Gko gastuaren % 77 enpresen sektoreak egin du

2022. urtean, barneko I+G jarduerako gastua (ikerketa eta garapen teknologikoa) 1.795 milioi eurokoa izan da guztira Euskal AEn; zifra hori I+Gko gastuan sekula izan den handiena izan da, Eustatek prestatu dituen datuen arabera. Beraz, % 9ko igoera gertatu da, hau da, aurreko urtean baino 148 milioi euro gehiagoko gastua izan da. I+G jardueretan egindako gastua BPGd-aren % 2,08 izan da 2022an.

Barneko I+Gn 21.746 pertsona aritu ziren Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB) 2022an, aurreko urtean baino % 4,5 gehiago. Era berean, ikertzaileen kopuruak % 6,0ko igoera izan du, eta 15.230 pertsona izan dira Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB). Gastuaren kasuan bezala, bi zifra horiek (pertsonak Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB) eta ikertzaileak) sekula izan diren handienak dira.

Lurralde-xehetasunari dagokionez, egiaztatu da 2022an Erkidegoko barneko I+Gko gastu osoaren % 45,6 Bizkaian egin dela, % 43,3, Gipuzkoan eta % 11,1 Araban. Lurralde bakoitzeko BPGd-ari dagokionez, adierazi beharra dago gastu hori Gipuzkoako BPGd-aren % 2,75, Bizkaikoaren % 1,83 eta Arabakoaren % 1,49 dela.

Euskal AEn egindako barneko I+Gko gastuaren % 77,1 enpresen sektoreak egin du

Barneko I+Gko gastua exekutatu duen sektoreari dagokionez, gehiena, % 77,1 (1.384,5 milioi euro), enpresek egin dute; % 16,4 (294,3 milioi) goi-mailako irakaskuntzak, eta gainerako % 6,5a (115,9 milioi) administrazioaren mendeko zenbait erakundek. 2021. urtearekin alderatuta, enpresek % 8,6 areagotu dute I+Gko gastua, erakundeek % 10,7, eta goi-mailako irakaskuntzak % 10,2.

I+Gko barne-gastuak, egikaritze-sektoreen eta fondoen jatorriaren arabera (mila euro). 2022

Excel csv
 GuztiraAdministrazioaGoimailako irakaskuntzaEnpresakIAGEPAtzerria
Guztira1.794.704608.46730.4911.003.6277.949144.170
Enpresak eta IAGEP1.384.508288.496231979.773512115.496
Herri-administrazioa115.876103.7071354.8923.1344.007
Goi-mailako irakaskuntza294.320216.26430.12518.9624.30224.667

I.P.S.F.L.=Instituciones IAGEP = irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak

Data 2023ko Azaroaren 17a

Iturria: Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G

Barneko I+Gko gastuaren finantzaketaren ikuspegitik, Enpresek 1.004 milioi euro bideratu dituzte ikerketara, hau da, 2021ean baino % 7,6 gehiago. Zifra hori finantzaketa osoaren % 55,9 da, baina finantzatutako guztizkoarekiko proportzioak behera egin du 0,8 portzentaje-puntu, aurreko urtearekin alderatuta. Hala ere, lehen finantzaketa-iturria izaten jarraitu du. Finantzaketa publikoak, bestalde, 608 milioi euroko ekarpena egin du, eta % 12,4 egin du gora, aurreko urtearekin alderatuta. Barneko I+Gko gastu osoaren % 33,9 da, eta 1,0 portzentaje-puntuko igoera izan du.

Gainerako funtsen jatorria honako hau da: goi-mailako irakaskuntzaren sektorea (30,5 milioi), irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak (7,9 milioi) eta atzerria (144,2 milioi). Aurreko urteko zifrekin alderatuta, -% 10,8ko, % 6,6ko eta % 10,1eko aldakuntzak gertatu dira, hurrenez hurren.

Finantzaketa publikoaren jatorriari dagokionez, administrazio autonomoaren ekarpena nagusitu da (476,7 milioi), eta % 10,0ko igoera izan du aurreko urtearekin alderatuta. Zehazki, administrazio publikoak 2022an finantzatutako guztizkoaren % 78,3 eta gure Erkidegoan exekutatutako I+G osoaren % 26,6 izan da.

Bestalde, Administrazio Zentralaren finantzaketa (104,7 milioi) % 19,9 igo da 2022an, eta administrazio publikoek finantzatutako guztizkoan duen proportzioa % 17,2ra iritsi da. Azkenik, aldundien eta tokiko administrazioen finantzaketa (27,1 milioi) % 4,5era iritsi da, eta % 31,8 igo da aurreko urtearekin alderatuta.

Dedikazio osoko enplegatuak 21.746 izan dira. Exekuzio-sektoreen arabera: 15.422 pertsona Enpresetan (guztizkoaren % 70,9), 4.979 goi-mailako irakaskuntzan (% 22,9) eta 1.345 administrazio publikoan (% 6,2). Lanbide-kategoriari dagokionez, ikertzaileak 15.230 izan dira, eta % 6,0 egin dute gora; langile teknikoak 4.817 izan dira dira, eta % 3,1 egin dute behera, eta, azkenik, laguntza-langileak 1.699 izan dira, hau da, urtebete lehenago baino % 15,9 gehiago.

2022an, I+G arloan jardun duten langileen % 36,9 emakumeak dira

2022. urtean, dedikazio osoko I+Gko langile guztien % 36,9 emakumeak ziren. Guztira 8.033 emakume izan dira, hau da, 2021ean I+G arloan jardun zuten emakumeak baino % 6,6 gehiago. Langileen guztizko kopuruarekiko proportzioari dagokionez, zazpi hamarren gehiago izan dira, eta denbora-ikuspegi zabalago bat hartuta, proportzio horrek 3,5 portzentaje-puntuko igoera izan du 2010. urtearekin alderatuta, eta 10,3 puntukoa 2000. urtearekin alderatuta.

I+Garen exekuzio-sektorea kontuan hartuta ikusten denez, Enpresen sektorean eta goi-mailako irakaskuntzaren sektorean da handiagoa emakumeen kopurua: 4.765 eta 2.515 emakume, hurrenez hurren (752 emakume administrazio publikoaren sektorean). Hala ere, termino erlatiboetan, administrazio publikoan emakumeak langile guztien % 55,9 dira, goi-mailako irakaskuntzan % 50,5, eta enpresen sektorean % 30,9.

I+Gko gastuaren eta langileen (DOB) bilakaera Euskal AEn. 2010-2022

Excel csv
 2010201120122013201420152016201720182019202020212022
I+Gko gastuak             
Guztira (milioi eurotan)1.360,31.366,21.372,91.316,81.289,81.273,21.290,91.363,21.423,41.481,41.490,01.646,91.794,7
Urteko gehikuntza (%)6,20,40,5-4,1-2,1-1,31,45,64,44,10,610,59,0
BPGaren aldean (%)2,042,042,092,031,941,861,811,851,851,862,072,112,08(p)
Langileak (DOB)             
Guztira17.53217.87918.68218.28018.53518.21717.89818.57719.27419.61919.51120.80421.746
Urteko gehikuntza5,02,04,5-2,21,4-1,7-1,83,83,81,8-0,56,64,5
Lanaldi osoko lanpostu baliokideen gainean (‰)18,819,320,921,121,320,319,519,820,120,121,322,122,5(p)
Ikertzaileak (DOB)             
Guztira11.07111.28311.77211.95912.03012.08911.91612.60813.16513.52013.62914.36715.230
Urteko gehikuntza6,61,94,31,60,60,5-1,45,84,42,70,85,46,0
Lanaldi osoko lanpostu baliokideen gainean (‰)11,912,213,213,813,813,413,013,413,713,914,915,315,8(p)

(p)Behinbehineko datuak

DOB= Dedikazio Osoko Baliokidetza

Data 2023ko Azaroaren 17a

Iturria: Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G

Oharra: Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten elkarlanean jardun duten enpresa eta erakunde guztiei, eginiko ahaleginagatik; informazio-bilketa 2023ko apiriletik urrira bitarte egin da. Haien laguntzarik gabe, ez zatekeen posible izango.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn I+G arloan egindako gastuak maximo historikoa gainditu du aurten ere: % 9ko igoera izan du, eta 1.795 milioi eurora iritsi da 2022an

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2023/11/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021539_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali