2023/11/20ko prentsa-oharra
Informazioaren gizarteari buruzko inkesta. IGI-Administrazioa. 2023
Euskal AEn, telelanak aurrera egin du euskal administrazioan, eta establezimenduen % 40ra eta langileen % 6,6ra iritsi da 2023an
Erabiltzaileekin elkarreraginean aritzeko sare sozialen erabilera zentro publikoen % 85,5era iritsi da
Eustaten datuen arabera, administrazio publikoko zentroen % 40,0k telelanean ari diren langileak dituzte 2023an. Halaber, 2023an langile publikoen % 6,6k beren lantokitik kanpo lan egin dute erregulartasunez lanaldiaren erdian gutxienez, eta sare telematikoak erabili dituzte IKT sistemekin konektatzeko. Hori dela eta, telelangiletzat har daitezke.
Kopuru horiek 2021ean (pandemia bete-betean zegoela) lortutakoak baino txikiagoak badira ere (urte horretan zentroen % 44k zituzten telelangileak, eta administrazio publikoko langileen % 11,6k jardun zuen telelanean), aurreko urtekoak baino handiagoak dira. Izan ere, 2022. urtearekin alderatuta, telelangileak dituzten zentroak 3,3 puntu gehiago dira, eta telelanean diharduten langile publikoak, berriz, 1,2 puntu gehiago.
Telelana Euskal AEko Administrazio Publikoan, jarduera-adarraren arabera ( %). 2017-2023
| | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
| | Zentroak | Enplegua | Zentroak | Enplegua | Zentroak | Enplegua | Zentroak | Enplegua | Zentroak | Enplegua | Zentroak | Enplegua | Zentroak | Enplegua |
| Guztira | 9,2 | 1,7 | 15,1 | 1,4 | 15,1 | 1,6 | 26,1 | 2,1 | 44,0 | 11,6 | 36,7 | 5,4 | 40,0 | 6,6 |
| Herri administrazioa eta defentsa | 11,1 | 1,1 | 24,5 | 1,2 | 20,3 | 1,6 | 33,6 | 2,7 | 63,1 | 16,5 | 51,9 | 7,4 | 63,1 | 12,0 |
| Hezkuntza | 7,3 | 2,8 | 10,2 | 1,7 | 8,8 | 1,4 | 16,0 | 2,1 | 17,7 | 5,4 | 12,9 | 2,9 | 13,3 | 3,4 |
| Osasun jarduera | 4,5 | 0,7 | 15,2 | 0,7 | 28,2 | 0,7 | 59,7 | 0,7 | 23,7 | 5,8 | 4,6 | 0,3 | 2,7 | 0,3 |
| Jarduera sozial, olgetazkoak, kulturalak eta beste | 9,9 | 1,1 | 9,1 | 1,5 | 8,2 | 0,9 | 18,2 | 1,1 | 42,7 | 9,9 | 48,8 | 4,7 | 49,2 | 8,8 |
| Administrazioaren beste jarduera batzuk | 11,3 | 3,5 | 11,5 | 2,6 | 14,6 | 4,4 | 15,8 | 4,5 | 66,0 | 23,4 | 54,5 | 15,4 | 55,0 | 11,8 |
Unitatea:ehunekoa establezimenduaren edo enpleguaren arabera
Data 2023ko Azaroaren 20a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
Batez beste, administrazio publikoko enplegatuen % 95,2k informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) sistemak erabiltzen dituzte, eta, egiaztatu denez, % 6,0 espezialistak dira IKT sistemetan. Era berean, enplegatu guztien herenak baino gehiagok (% 34,5ek) urruneko konexioa dute erabilera profesionaleko gailu eramangarri baten bidez.
Bestalde, Administrazioan, zentroen tamainak ez du alde aipagarririk eragiten IKT teknologiak erabiltzen dituzten enplegatuen ehunekoan.
Langile horiek sexuaren arabera aztertuta, azpimarratu beharra dago IKTen erabilerari zein urruneko konexioari edo telelanari dagokionez emakumeen ehunekoa % 60 ingurukoa eta gizonena % 40 ingurukoa dela, IKT sistemetako espezialisten kasuan izan ezik (kasu horretan, gizonak % 61,4 dira, eta emakumeak % 38,6).
Nolanahi ere, jarduera-adarrak kontuan hartuta, alde handiagoak ikus daitezke. Azpimarragarrienak aipatzearren, IKTen erabilera ia erabatekoa da osasun-arloko jardueretan, eta oso handia gizarte-jarduera, kultura-jarduera eta bestelakoetan (% 84,7). Era berean, IKT espezialistak askoz gehiago dira Administrazioaren beste jarduera batzuetan (% 13,7) gainerako jardueretan baino. Haien artean, Hezkuntza-jarduerak izan dira sailkapeneko bigarrenak (% 9,2). Hain zuzen ere, hezkuntza-jardueretan du urruneko konexioak langileen ehunekorik handiena (% 68,8). Azkenik, telelangileen proportziorik handienak Administrazio publikoan eta defentsan eta Administrazioaren beste jarduera batzuetan agertu dira (% 12 eta % 11,8, hurrenez hurren).
Bestalde, administrazio publikoko ia zentro guztiek (% 99,9k) IKT sistemak erabiltzen dituzten langileak dituzte. Gainera, % 67,5ek IKT sistemetako espezialistak dituzte, eta % 78,7k, berriz, lantokirako urruneko sarbidea duten langileak. Halaber, arestian adierazi denez, zentroen % 40k lanaldiaren erdian gutxienez telelanean diharduten langileak dituzte.
Administazio publikoaren Enplegatuak IKTei dagokienez, lurralde historikoaren eta jarduera-adarraren arabera (%). 2023
| | IKT erabiltzaileak | IKT espezialistak | Enplegatuak urruneko konexioarekin | Telelangileak |
| | Guztira | Emakumeak | Gizonak | Guztira | Emakumeak | Gizonak | Guztira | Emakumeak | Gizonak | Guztira | Emakumeak | Gizonak |
| Euskal AE | 95,2 | 62,0 | 38,0 | 6,0 | 38,6 | 61,4 | 34,5 | 59,1 | 40,9 | 6,6 | 58,9 | 41,1 |
| Araba/Álava | 88,9 | 63,2 | 36,8 | 6,3 | 38,7 | 61,3 | 33,8 | 60,6 | 39,4 | 12,3 | 63,7 | 36,3 |
| Bizkaia | 97,5 | 62,0 | 38,0 | 5,7 | 38,4 | 61,6 | 33,8 | 59,0 | 41,0 | 4,6 | 54,8 | 45,2 |
| Gipuzkoa | 95,9 | 61,0 | 39,0 | 6,2 | 38,9 | 61,1 | 35,9 | 58,2 | 41,8 | 5,8 | 61,5 | 38,5 |
| Jarduera-adarra | | | | | | | | | | | | |
| Herri administrazioa eta defentsa | 95,8 | 49,3 | 50,7 | 4,4 | 35,8 | 64,2 | 31,0 | 47,0 | 53,0 | 12,0 | 62,3 | 37,7 |
| Hezkuntza | 98,2 | 64,5 | 35,5 | 9,2 | 42,5 | 57,5 | 68,8 | 52,4 | 47,6 | 3,4 | 50,5 | 49,5 |
| Osasun jarduera | 100,0 | 79,8 | 20,2 | 1,4 | 44,0 | 56,0 | 14,6 | 79,6 | 20,4 | 0,3 | 60,6 | 39,4 |
| Jarduera sozial, olgetazkoak, kulturalak eta beste | 84,7 | 65,1 | 34,9 | 7,5 | 38,6 | 61,4 | 23,1 | 61,2 | 38,8 | 8,8 | 61,7 | 38,3 |
| Administrazioaren beste jarduera batzuk | 87,2 | 43,0 | 57,0 | 13,7 | 26,6 | 73,4 | 47,2 | 42,5 | 57,5 | 11,8 | 51,8 | 48,2 |
Unitatea: ehunekoa enpleguaren arabera
Data 2023ko Azaroaren 20a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
4.0 industriaren adierazleak administrazio publikoko zentroetan
Administrazioaren eraldaketa digitalari dagokionez, sare sozialak dira aztertutako bederatzi adierazleetan azpimarragarriena, eta zentroen % 85,5ek erabiltzen dituzte enpresa-xedeetarako. Bigarren tokian, zibersegurtasun-jarduerak kokatu dira, eta zentroen % 66,4k egiten dituzte. Ondoren, hodeiko informatika-zerbitzuak (Cloud Computing) kokatu dira. Zehazki, zentroen % 58,4k ordaintzen dute zerbitzu hori, eta, horren bidez, edonon kokatutako edozein gailu mugikor edo finkotatik Internetera konektatuta eskura ditzakete informazioa edo zerbitzuak.
Erabilera txikiagoarekin (% 50etik beherako ehunekoekin), honako hauek kokatu dira: Bezeroentzako aplikazio mugikorrak (% 48,5), Gauzen Internet (IoT) (% 44,2), Makrodatuen analisia (Big Data) (% 37,9), Adimen artifizialeko sistemen erabilera (% 17,1), 3D inprimagailuak (% 10,4) eta Robotika (% 6,6).
Euskal AEko enpresen %97,7k izapide elektronikoak egiten dituzte administrazio publikoarekin
Euskal AEko enpresek e-Administrazioari ematen dioten erabilerari dagokionez, enpresa horien % 97,7k izapide elektronikoak egin dituzte administrazio publikoarekin 2023. urtean, zuzenean, hirugarrenen bitartez (aholkularitza-bulegoak eta abar) edota bi prozedura horien bidez. Zehazki, enpresen % 59,6k zuzenean egin dute izapideren bat, eta % 77,3k hirugarrenen bitartez.
10 enplegatu edo gehiagoko establezimenduen % 98,5ek izapide elektronikoak egiten dituzte. Enpresa horiek tamaina handikoak izateagatik baliabide gehiago dituztenez gero, izapideak batez ere zuzenean egiten dituzte (% 88,1ek). Izapideak hirugarrenen bitartez egiten dituztenak, berriz, % 62,1 dira.
Egiten dituzten izapide elektroniko nagusien helburuak honako hauek dira: askotariko informazioa lortzea (% 74,0), inprimakiak eta formularioak lortzea (% 70,6), administrazio-prozedurak modu guztiz elektronikoan izapidetzea (% 64,8) eta betetako inprimakiak eta formularioak itzultzea (% 66,4). Halaber, bide hori maiz erabiltzen da langileen gizarte-kotizazioak aitortzeko (% 70,5) eta zenbait zerga mota betetzeko: BEZa (% 82,4) eta Sozietateen gaineko Zerga (% 61,7) nagusiki.
Euskal AEko enpresek izapide elektroniko horiek zer administraziorekin egiten dituzten aztertuz gero, foru-aldundiak (% 89,6) eta Administrazio Zentrala (% 77,4) nabarmentzen dira. Ehuneko horietan, eragin handia dute bi administrazioek zerga nagusietan dituzten eskumenek. Haien atzetik, Eusko Jaurlaritza (% 68,2), tokiko erakundeak (%36,7) eta Europar Batasuna eta beste batzuk (% 11,4) kokatu dira.
10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan, nabarmen txikiagoa da Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta Administrazio Zentralaren arteko aldea (% 83,2, % 88,6 eta % 90,0, hurrenez hurren). Halaber, gora egin du nabarmen tokiko erakundeekin eta Europar Batasunarekin eta beste batzuekin e-Administrazioa erabiltzen duten enpresen proportzioak (% 56,5 eta % 23,1, hurrenez hurren).
Ekipamenduen eskuragarritasuna eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera handiagoak dira administrazioan enpresetan baino
2023. urtean, administrazio publikoko zentroen % 99,4k webgunea dute, propioa edo beren erakundearena. 10 enplegatu edo gehiagoko zentroetan, ehuneko hori % 100era iritsi da.
Era berean, Euskal AEko administrazio publikoaren ia zentro guztiek erabiltzen dituzte oinarrizko IKT ekipamenduak 2023an. Webguneaz gain, zentro publikoen % 99,9k ordenagailua eta Interneterako konexioa dute.
Enpresen sektorearekin alderatuta, informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) ezarpenaren ehunekoak handiagoak dira administrazio publikoen zentroetan. Webguneari dagokionez, 45 portzentaje-puntuko aldea dago administrazioaren alde (% 54,4 enpresen sektorean).
2023. urtean, IKT ekipamenduak erabiltzen dituzten enplegatu publikoen proportzioa ere oso handia da. Zehazki, langile publikoen % 92,8k ordenagailua erabiltzen dute, eta % 92,5ek Interneterako sarbidea dute. Enpresen sektorean, langileen ehunekoak txikiagoak dira: % 75,7 eta % 73,2, hurrenez hurren.
Adierazi beharra dago ekipamenduetan zein langileen erabileran agertutako ehuneko handi horiek enplegu-maila guztietan erregistratu direla. Hortaz, administrazio publikoan zentroen tamainak ia ez du eraginik.
IKT ekipamenduak eta erabilera maila Euskal AEko administrazio publikoaren establezimenduetan (%). 2023
| | Ordenagailu pertsonala | Internet | Sakelako telefonoa | Webgunea |
| | % establ. ald | % enplegu. ald | % establ. ald | % enplegu. ald | % establ. ald | % establ. ald |
| Guztira | 99,9 | 92,8 | 99,9 | 92,5 | 99,4 | 78,3 |
| Herri administrazioa eta defentsa | 100,0 | 92,5 | 100,0 | 92,1 | 99,7 | 89,5 |
| Hezkuntza | 100,0 | 98,0 | 100,0 | 98,1 | 100,0 | 44,9 |
| Osasun jarduera | 100,0 | 98,1 | 100,0 | 97,9 | 100,0 | 100,0 |
| Jarduera sozial, olgetazkoak, kulturalak eta beste | 100,0 | 79,9 | 100,0 | 78,8 | 100,0 | 83,3 |
| Administrazioaren beste jarduera batzuk | 99,4 | 84,3 | 99,4 | 84,2 | 97,3 | 89,7 |
Unitatea:ehunekoa establezimenduaren edo enpleguaren arabera
Data 2023ko Azaroaren 20a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
Gainera, zentro gehienek (% 99,5ek) segurtasun informatikoko neurriren bat hartu dute, hala nola softwarea eguneratzea (% 98,5), pasahitz seguruak ezartzea (% 98,4) eta kanpoko backup-ak erabiltzea (% 89,5).
Euskal AEko administrazio publikoak garrantzi handia ematen dio webgunearen bidez Interneten agertzeari, zentroen % 99,4k baitute webgunea (10 enplegatu edo gehiagoko zentroen % 100ek). Enpresen sektorearen kasuan, establezimenduen % 54,4k baino ez dute webgunea. 10 enplegatu edo gehiagoko enpresen kasuan, berriz, ehunekoa % 92,3koa da.
Webgune horietan, erakundeari berari buruzko informazio orokorra aurki daiteke (webguneen % 100etan). Horrez gain, besteak beste, webguneen % 86,1ek pribatutasunaren/datu konfidentzialen babesaren deklarazioa dute, % 74,2k enpresak hedabide sozialetan (Facebook, Twitter...) dituen profiletarako estekak, eta % 64,4k produktuen katalogoak edo prezioen zerrendak. Enpresen sektorearekin alderatuta, administrazioak garrantzi handiagoa ematen dio webgunean lan-eskaintzei buruzko informazioa agertzeari (% 73,9; enpresen webguneetan, berriz, % 28,4) eta desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunari (% 51,2; enpresen webguneetan, berriz, % 21,3).
Webguneen hizkuntzari dagokionez, euskara eta gaztelania dira nagusi, antzeko ehunekoarekin (% 98,6 eta % 99,8, hurrenez hurren). Ingelesez, webguneen % 34,0tan nabiga daiteke, eta beste hizkuntza batzuetan, berriz, % 22,9tan. Enpresen sektorean, euskaraz nabigatzeko aukera ematen duten webguneen proportzioa nabarmen txikiagoa da (% 43,8), baita, neurri txikiagoan bada ere, ingelesez edo beste hizkuntza batzuetan nabigatzeko aukera ematen duten webguneena ere (% 30,1 eta % 14,9, hurrenez hurren).
Euskal AEko administrazio publikoaren webgunea duten establezimenduetako hizkuntzak (%). 2023
| | Webgunea | Webguneko hizkuntza |
| | | Euskara | Gaztelania | Ingelesa | Besteak |
| Establezimenduetan, guztira | 99,4 | 98,6 | 99,8 | 34,0 | 22,9 |
| lurralde historikoa | | | | | |
| Araba/Álava | 99,4 | 97,4 | 99,2 | 33,4 | 26,3 |
| Bizkaia | 99,7 | 98,4 | 100,0 | 32,0 | 16,7 |
| Gipuzkoa | 99,0 | 99,6 | 100,0 | 36,8 | 29,0 |
| Jarduera-adarra | | | | | |
| Herri administrazioa eta defentsa | 99,7 | 98,2 | 100,0 | 41,1 | 33,4 |
| Hezkuntza | 100,0 | 99,7 | 99,7 | 13,9 | 2,4 |
| Osasun jarduera | 100,0 | 99,0 | 100,0 | 1,6 | 1,6 |
| Jarduera sozial, olgetazkoak, kulturalak eta beste | 100,0 | 99,8 | 100,0 | 39,3 | 26,2 |
| Administrazioaren beste jarduera batzuk | 97,3 | 96,7 | 99,6 | 65,5 | 44,7 |
Unitatea: webgunearekiko establezimenduen gaineko ehunekoa
Data 2023ko Azaroaren 20a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
Argibide gehiagorako:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62