HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak 2023ko azaroan, ostatu-gauen...

2023/12/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2023ko azaroa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023ko azaroan, ostatu-gauen kopurua % 9,1 jaitsi da Euskal AEko landetxeetan, eta % 4,9 igo da apartamentu turistikoetan

Batez besteko egonaldia 2,18 egunekoa izan da landetxeetan, eta 4,51 egunekoa apartamentu turistikoetan

Eustaten datuen arabera, 2023ko azaroan Euskal AEko landetxeetako sarreren kopurua 7.742ra iritsi da, eta ostatu-gauena, berriz, 16.843ra. Aurreko urteko hil berarekin alderatuta, bilakaera negatiboa izan da. Zehazki, urtetik urterako % 8,9ko jaitsiera gertatu da sarreretan, eta % 9,1ekoa ostatu-gauetan.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Azaroa 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2023/11m/m-12 (%)2023/11m/m-12 (%)2023/112022/112023/11p.p. *2023/11p.p. *
EUSKAL AE7.742-8,916.843-9,12,182,1813,7-0,817,5-0,7
Estatukoak6.786-9,814.845-7,42,192,13----
Atzerritarrak956-1,81.998-19,52,092,55----
           
Araba/Álava1.8641,63.82314,32,051,8212,31,715,32,6
Estatukoak1.627-5,13.3244,22,041,86----
Atzerritarrak23799,2499221,92,111,30----
           
Bizkaia1.771-34,14.270-24,92,412,1212,1-3,816,7-2,9
Estatukoak1.558-36,93.858-23,52,482,04----
Atzerritarrak213-1,8412-36,31,932,98----
           
Gipuzkoa4.1073,28.750-7,82,132,3815,5-0,219,2-1,0
Estatukoak3.6017,87.663-1,82,132,34----
Atzerritarrak506-20,71.087-35,32,152,63----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Abenduaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2023ko azaroan, atzerritarren sarrerak aurreko urteko azarokoak baino % 1,8 gutxiago izan dira, eta Euskal AEko landetxeetako sarrera guztien % 12,3 izan dira. Ostatu-gauen kasuan, berriz, atzerritarrenak guztien % 11,9 izan dira, eta % 19,5 jaitsi dira 2022ko azaroarekin alderatuta.

Lurralde historikoak kontuan hartuta, sarrerak % 1,6 igo dira Araban, eta % 3,2 Gipuzkoan. Bizkaian, berriz, % 34,1 jaitsi dira. Ostatu-gauak urtetik urtera % 14,3 igo dira Araban. Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, behera egin dute (% 7,8 eta % 24,9, hurrenez hurren).

Euskal AEn, establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,18 egunekoa izan da 2023ko azaroan, hau da, aurreko urteko hilabete berekoaren oso antzekoa. Batez besteko egonaldiak ez du adierazten Euskal AEra etortzen diren bidaiarien egonaldiaren guztizko iraupena, gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopurua baizik.

Plazen araberako okupazio-mailak 0,8 portzentaje-puntuko jaitsiera izan du 2022ko azaroarekin alderatuta, eta % 13,7ra iritsi da. Gelen araberako okupazio-mailak, berriz, urtetik urterako 0,7 puntuko jaitsiera izan du, eta % 17,5era iritsi da.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2023ko azaroan 8.799 sarrera eta 39.713 ostatu-gau erregistratu dira. Datu horiek aurreko urteko azarokoekin alderatuta ikus daitekeenez, sarrerek % 1,7ko jaitsiera izan dute, eta ostatu-gauek, berriz, % 4,9ko igoera.

Apartamentu turistiko deitzen zaio ustiapeneko enpresa-unitate bakar batek bloke edo multzo gisa eskaintzen duen ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, hau da, helburu turistikoetarako aldi baterako eskaini, merkaturatu edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 24,9 eta ostatu-gau guztien % 33,3 atzerritarrenak izan dira, eta urtetik urterako % 2,6ko eta % 13,3ko igoerak izan dituzte azaroan, hurrenez hurren.

2023ko azaroan, apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 4,51 egunekoa izan da Euskal AE osoan, hau da, 2022ko azarokoa baino handiagoa (4,23 egun 2022ko azaroan). Araban, establezimendu horietako batez besteko egonaldia 12,51 egunekoa izan da, Gipuzkoan 6,97 egunekoa eta Bizkaian, berriz, 2,50 egunekoa.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Azaroa 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2023/11m/m-12 (%)2023/11m/m-12 (%)2023/112022/112023/11p.p. *2023/11p.p. *
EUSKAL AE8.799-1,739.7134,94,514,2327,5-0,656,00,8
Estatukoak6.609-3,126.5071,24,013,84----
Atzerritarrak2.1912,613.20613,36,035,46----
           
Araba/Álava640-35,28.00724,612,516,5024,94,971,717,8
Estatukoak566-37,44.982-1,48,805,58----
Atzerritarrak74-11,13.026120,130,0016,61----
           
Bizkaia5.625-2,414.0373,22,502,3622,9-1,634,81,0
Estatukoak4.268-1,09.2242,42,162,09----
Atzerritarrak1.358-6,84.8134,83,553,15----
           
Gipuzkoa2.53415,217.668-0,96,978,1134,8-3,369,7-5,6
Estatukoak1.77410,712.3011,36,937,57----
Atzerritarrak75927,65.367-5,77,079,56----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Abenduaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Plazen arabera, Euskal AEko okupazio-maila % 27,5era iritsi da azken hilabetean, eta 2022ko azarokoa baino 0,6 portzentaje-puntu txikiagoa izan da. Apartamentuen arabera, berriz, okupazio-mailak 0,8 portzentaje-puntuko igoera izan du, eta % 56,0ra iritsi da azaroan.

Euskal AEko aterpetxe turistikoei dagokienez, 2023ko azaroan sarrerek % 18,0ko jaitsiera izan dute urtetik urtera. Guztira, 9.966 sarrera eta 18.524 ostatu-gau izan dira. Bizkaian, 12.406 ostatu-gau erregistratu dira aterpetxe turistikoetan, Gipuzkoan 5.392 eta Araban 726.

2023ko azaroan, aterpetxe turistikoetako batez besteko egonaldia 1,86 egunekoa izan da Euskal AE osoan. Plazen araberako okupazio-mailak 3,1 portzentaje-puntuko jaitsiera izan du urtetik urtera, eta % 21,0ra iritsi da.

Informazio-oharra

Hilabete honetan, ETH inkestaren erantzun-tasa % 89,6koa izan da landetxeetan, % 79,1ekoa apartamentu turistikoetan eta % 75,6koa aterpetxe turistikoetan. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023ko azaroan, ostatu-gauen kopurua % 9,1 jaitsi da Euskal AEko landetxeetan, eta % 4,9 igo da apartamentu turistikoetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2023/12/21
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/20
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021675_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali