2023/12/29ko prentsa-oharra
KANPO-MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK - UBI. 2023/III
2023ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen prezioak %13,7 igo dira Euskal AEn
Inportazioen prezioek %12,7 egin dute gora
2023ko hirugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioak %13,7 igo dira 2022ko hiruhileko beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, %0,5eko gorakada izan da.
Inportazioen prezioek joera bera izan dute; izan ere, %12,7 igo dira urtetik urtera, eta %1,3 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta
Esportazio “energetikoen” prezioak %16,4 igo dira aurreko urtearen aldean, eta “ez-energetikoenak” %13,9. Aurreko hiruhilekoaren aldean, ondasun “energetikoen” prezioak %3,1 igo dira, eta “ez-energetikoenak” %0,4.
Inportazioen kasuan, produktu “energetikoen” prezioen indizeak %16,6 egin du gora, urtetik urterako tasan, eta “ez-energetikoenak” %11,5. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio “energetikoak” %2,1 igo dira, eta “ez-energetikoak” %0,8.
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2023/III
| | ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| | t/t-1 | t/t-4 | t/t-1 | t/t-4 |
| Indize orokorra | 0,5 | 13,7 | 1,3 | 12,7 |
| | | | | |
| Energiazko gaiak | 3,1 | 16,4 | 2,1 | 16,6 |
| Energiazkoak ez diren gaiak | 0,4 | 13,9 | 0,8 | 11,5 |
| Kontsumo-ondasunak | 0,1 | 11,4 | -1,7 | 5,5 |
| Kapital-ondasunak | 2,1 | 10,5 | 0,3 | 14,3 |
| Bitarteko ondasunak | 0,2 | 15,2 | 1,7 | 13,3 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2023ko Abenduaren 29a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, Kontsumo-ondasunen (%11,4), Bitarteko ondasunen (%15,2) eta Kapital-ondasunen (%10,5) esportazioen prezioek gora egin dute aurreko urtearen aldean. 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, garestitu egin dira hiru sektoreak: Kontsumo-ondasunak %0,1 hazi dira, Bitarteko ondasunak %0,2, eta Kapital-ondasunak %2,1.
Inportazioak aztertuta, agerian geratzen da hazkundea orokorra izan dela urtetik urterako konparazioan, Kapital-ondasunak (%14,3), Bitarteko ondasunak (%13,3) eta Kontsumo-ondasunak (%5,5) hazi baitira. Hiruilekoen arteko alderaketan, igo egin dira Bitarteko ondasunak (%1,7) eta Kapital-ondasunak (%0,3); hala ere, Kontsumo-ondasunek behera egin dute (%1,7).
Esportazioen xede diren eremu ekonomikoak kontuan hartuta, prezioek goranzko joera erakusten dute aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Eurogunean %8,3 egin dute gora, EBn %9,8, ELGAn %12,0 eta munduko gainerako herrialdeetan %23,5.
2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, batetik, joera nabarmen moteldu da munduko gainerako herrialdeetan, %5,5eko hazkundea izan baitute; bestetik, beheranzkoa bilakatu da gainerako eremuetan: ELGAn prezioek %0,5 egin dute behera, EBn %1,1 eta eurozonan %1,8.
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2023/III
| | ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| | t/t-1 | t/t-4 | t/t-1 | t/t-4 |
| Indize orokorra | 0,5 | 13,7 | 1,3 | 12,7 |
| | | | | |
| Euro eremua | -1,8 | 8,3 | 0,0 | 9,8 |
| EB-28 | -1,1 | 9,8 | 0,5 | 8,8 |
| ELGE | -0,5 | 12,0 | 2,8 | 12,4 |
| Munduko besteak | 5,5 | 23,5 | -2,2 | 12,8 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2023ko Abenduaren 29a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
Eremu geografiko guztietako inportazioetan prezioek gora egin dute. 2022ko hiruhileko berarekin alderatuta, munduko gainerako herrialdeetako igoera nabarmentzen da (%12,8), baita ELGArena ere (%12,4). Urte honetako bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, igoera orokorraren salbuespen bakarra munduko gainerako herrialdeak dira, %2,2ko jaitsiera izan baitute.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62