2023/12/21eko prentsa-oharra
ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN DIREKTORIOA. 2023/01/01
2023ko urtarrilaren 1ean, Euskal AEko administrazioetako enplegua 146.968 pertsonakoa izan da, hau da, % 0,2ko igoera izan da
2017. urtearekin alderatuta, urteko batez besteko langile kopuruak 13.000 pertsonako igoera izan zuen
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko administrazioek (Estatuko administrazioaren eta Gizarte Segurantzako Sistemaren mendeko langileak kontuan hartu gabe) 146.968 langile zituzten lanean 2023ko urtarrilaren 1ean. Beraz, Euskal AEko administrazioetako landunen kopuruak % 0,2ko igoera izan du aurreko urtearekin alderatuta.
Sexua kontuan hartuta, egiturak egonkor jarraitu du. Zehazki, 93.804 emakume aritu ziren lanean Euskal AEko administrazioan 2023. urtean (% 63,8, hau da, 2022an baino 2 hamarren gutxiago). Gizonak, berriz, 53.164 izan ziren, hau da, % 36,2 (% 0,7 gehiago). 2018-2023 aldian, administrazioan diharduten emakumeen kopurua % 11,1 igo da.
Euskal administrazio publikoetako enplegatuak urtarrilaren batean, sexuaren arabera. 2018-2023
| | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
| | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % |
| Guztira | 134.925 | 100,0 | 139.569 | 100,0 | 139.885 | 100,0 | 142.526 | 100,0 | 146.636 | 100,0 | 146.968 | 100,0 |
| Emakumeak | 84.461 | 62,6 | 88.113 | 63,1 | 88.215 | 63,1 | 90.909 | 63,8 | 93.858 | 64,0 | 93.804 | 63,8 |
| Gizonak | 50.464 | 37,4 | 51.456 | 36,9 | 51.670 | 36,9 | 51.617 | 36,2 | 52.778 | 36,0 | 53.164 | 36,2 |
Data 2023ko Abenduaren 21a
Iturria: Eustat. Administrazio publikoen direktorioa
Ezaugarri hori administrazio bakoitzean aztertuta ikus daitekeenez, Eusko Jaurlaritzak eta haren mendeko erakundeek emakume enplegatu guztien %71,5 bildu dituzte. Feminizazio-tasa % 50etik gorakoa izan da administrazio guztietan, eta, berriz ere, Eusko Jaurlaritza nabarmendu da, % 69,8ko tasarekin. Haren atzetik, foru-aldundiak kokatu dira, % 59,8ko tasarekin. Toki-erakundeak hamar puntura kokatu dira, eta, kasu horretan, gizonen eta emakumeen proportzioa ia bera izan da: gizonak % 50,8 dira, eta emakumeak % 49,2.
Egitura Euskal AEko administrazioetan, esparru arautzailearen arabera
2023ko urtarrilaren 1ean, funtzionarioak Euskal AEko administrazio publikoetako enplegatu guztien % 62,7 ziren, hau da, aurreko urtean baino zortzi hamarren gehiago (% 1,5eko igoeraren ondoren), eta % 36,3 langile lan-kontratudunak (bi kasuetan, Osakidetzako estatutupeko langileak barnean hartuta). Gainerako % 1a goi-kargudunak ziren.
Euskal AEko administrazio publikoetan langile enplegatuak, esparru erregulatzailearen arabera. 2023/01/01
| | Guztira | Eusko Jaurlaritza eta mendeko erakundeak | Foru aldundiak eta mendeko erakundeak | Toki-erakundeak eta mendeko erakundeak | Gainerako erakunde publikoak |
| Guztira | 146.968 | 96.122 | 12.268 | 27.336 | 11.242 |
| Goi karguak | 1.413 | 338 | 214 | 691 | 170 |
| Funtzionarioak guztira | 92.140 | 65.780 | 7.520 | 15.799 | 3.041 |
| Funtzionario finkoak | 62.424 | 47.392 | 4.378 | 8.529 | 2.125 |
| Bitarteko funtzionarioak | 29.716 | 18.388 | 3.142 | 7.270 | 916 |
| Lankontratudunak guztira | 53.415 | 30.004 | 4.534 | 10.846 | 8.031 |
| Lan kontratudun finkoak | 18.300 | 6.790 | 2.421 | 5.441 | 3.648 |
| Aldi baterako lan kontratudunak | 35.115 | 23.214 | 2.113 | 5.405 | 4.383 |
Data 2023ko Abenduaren 21a
Iturria: Eustat. Administrazio publikoen direktorioa
Enpleguaren behin-behinekotasunari dagokionez, langileen % 54,9 finkoak ziren, funtzionarioak, lan-kontratudunak eta estatutupeko finkoak barnean hartuta.
Bestalde, bitarteko funtzionarioak % 20,2 izan ziren, hau da, aurreko urtean baino lau hamarren gehiago, % 7,9ko igoeraren ondoren. Bitarteko funtzionarioen bilakaera hori Euskal AEko administrazio guztietan gertatu da, baina esanguratsuagoa izan da toki-erakundeetan (% 9,9) eta aldundietan (% 9,7). Bestalde, aldi baterako langile lan-kontratudunen proportzioak % 3,9ko jaitsiera izan du aurreko urtekoarekin alderatuta, eta % 23,9koa izan da. Administrazio guztiek beherakada bat izan dute kategoria horretan, eta foru-aldundiak eta haien mendeko erakundeak nabarmendu dira, % 7,4ko jaitsierarekin. Haien atzetik, toki-erakundeak eta haien mendeko erakundeak kokatu dira, % 6,1eko jaitsierarekin.
2023ko urtarrilaren 1ean, bitarteko funtzionarioak eta aldi baterako langile lan-kontratudunak guztien % 44,1 ziren, urtetik urtera % 1,2ko igoera izan ondoren.
Langileen banaketa, administrazio motaren arabera
2023ko urtarrilaren 1ean, Euskal AEko administrazioko 146.968 enplegatuen % 65,4k Autonomia Erkidegoko administrazioan ziharduten, % 18,6k toki-erakundeetan, % 8,3k foru-aldundietan eta % 7,6k Unibertsitatean, fundazioetan eta beste erakunde publiko batzuetan. Azken urtean, igoerarik handiena gainerako euskal erakundeetan (Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta toki-erakundeak salbuetsita) eta toki-erakundeetan gertatu da (% 1,2koa eta % 1ekoa, hurrenez hurren). Gainerako administrazioetan, berriz, langileen kopurua ia ez da aldatu aurreko urtearekin alderatuta.
Langileen urteko batez besteko kopuruak 2017. urteaz geroztik izan duen bilakaera aztertuz gero ikus daitekeenez, Euskal AEko administrazioetan diharduten pertsonak 13.281 gehiago izan dira, eta batez besteko tasa metagarria % 1,6ra iritsi da. Balio absolutuetan, Eusko Jaurlaritzan eta haren mendeko erakunde guztietan diharduten langileak 9.377 gehiago izan dira, % 1,7ko batez besteko aldakuntza metagarriarekin. Gainerako erakunde publikoak (Euskal Herriko Unibertsitatea, fundazioak eta elkarte publikoak, besteak beste) bigarren tokian geratu dira balio absolutuetan, eta 1.524 langile gehiago izan dira, % 2,5eko batez besteko aldakuntza metagarriarekin. Foru-aldundiak hirugarrenak izan dira, 1.040 pertsona gehiagorekin eta % 1,5eko batez besteko tasa metagarriarekin. Azkenik, toki-erakundeek % 0,9ko tasa izan dute, 1.340 pertsona gehiagorekin.
Euskal herri administrazioetan batez besteko pertsonal enplegatua, entitate-motaren arabera. 2017-2022
| | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2022 / 2021 | BBMT 2022 / 2017 (%) |
| | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | | |
| Euskal administrazioak, guztira | 132.348 | 100,0 | 136.285 | 100,0 | 137.373 | 100,0 | 140.411 | 100,0 | 144.068 | 100,0 | 145.629 | 100,0 | 1,1 | 1,6 |
| Eusko Jaurlaritza | 86.047 | 65,0 | 88.210 | 64,7 | 88.457 | 64,4 | 91.230 | 65,0 | 94.077 | 65,3 | 95.424 | 65,5 | 1,4 | 1,7 |
| Foru-aldundiak | 11.181 | 8,4 | 11.668 | 8,6 | 11.836 | 8,6 | 12.080 | 8,6 | 12.319 | 8,6 | 12.221 | 8,4 | -0,8 | 1,5 |
| Tokiko izakundeak | 25.573 | 19,3 | 26.114 | 19,2 | 26.504 | 19,3 | 26.325 | 18,7 | 26.598 | 18,5 | 26.913 | 18,5 | 1,2 | 0,9 |
| Gainerako erakunde publikoak | 9.547 | 7,2 | 10.293 | 7,6 | 10.576 | 7,7 | 10.778 | 7,7 | 11.074 | 7,7 | 11.071 | 7,6 | 0,0 | 2,5 |
BBMT: batez besteko bariazio metatuaren tasa
Data 2023ko Abenduaren 21a
Iturria: Eustat. Administrazio publikoen direktorioa
Aurreko urtearekin alderatuta, 2022. urtean administrazio publikoetan lan egin zuten langileen batez besteko kopuruak % 1,1eko igoera izan zuen. Tasa hori aztertutako aldiko batezbesteko metagarria baino handiagoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren mendeko langileen % 1,4ko igoera nabarmendu da.
Langileen banaketa, lurraldearen arabera
Lurralde historikoei dagokienez, ia ez da aldaketarik gertatu lurralde-banaketetan. Bizkaiak enplegatutako pertsona guztien % 48,8 bildu ditu, Gipuzkoak % 29,9 eta Arabak % 21,3. Beraz, banaketak oso aldaketa gutxi izan ditu aurreko urtekoarekin alderatuta.
Euskal AEko administrazioetan pertsonal enplegatuen lurralde-banaketa. 2023/01/01
| | Guztira | Araba/Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
| Euskal administrazioak | 146.968 | 31.365 | 71.715 | 43.888 |
| Eusko Jaurlaritza | 96.122 | 20.593 | 47.498 | 28.031 |
| Foru-aldundiak | 12.268 | 3.745 | 5.501 | 3.022 |
| Tokiko izakundeak | 27.336 | 5.080 | 13.022 | 9.234 |
| Gainerako erakunde publikoak | 11.242 | 1.947 | 5.694 | 3.601 |
Data 2023ko Abenduaren 21a
Iturria: Eustat. Administrazio publikoen direktorioa
Ohar metodologikoa: Administrazio Publikoen Direktorioaren esparrua osatzen dutenak honako hauek dira: Euskal AEko Administrazio Orokorra, foru-aldundiak eta udalak, eta haien mendeko erakunde autonomo administratiboak, toki-erakundeak, sozietate publikoak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak. Barnean hartzen dira % 50eko edo hortik gorako parte-hartze publikoa (hala administrazio publiko bakar batena nola zenbaitena) duten erakunde guztiak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62