2023/12/26ko prentsa oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2023KO AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,3 jaitsi dira 2023ko azaroan

2023ko lehen hamaika hiletako balantzea % 0,2ko igoerarekin itxi da

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,3 jaitsi dira 2023ko azaroan, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.

Aurreko hilarekin, hau da, 2023ko urriarekin alderatuta, eta dagozkion urtaro-eraginak kenduta, prezio konstanteetan egindako salmentak % 0,1 jaitsi dira azaroan.

Hiletik hilerako salmentak % 0,8 jaitsi dira Elikaduraren sektorean, eta % 1,2 igo dira Gainerako produktuen sektorean.

Urtetik urtera, 2023ko azaroa 2022ko azaroarekin alderatuta, prezio konstanteetako salmentak % 1,3 jaitsi dira Elikaduran, eta % 1,6 igo dira Gainerako produktuetan.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2023

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE-0,3-0,10,2
Araba/Álava0,30,3-1,8
Bizkaia-0,3-0,20,6
Gipuzkoa-0,5-0,10,6
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-1,3-0,80,3
Gainerako produktuak1,61,20,1
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE2,71,13,2

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2023ko Abenduaren 26a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak, urtetik urtera, prezio konstanteetan eta egutegiko baldintza homogeneoetan, % 0,3 igo dira Araban. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, % 0,3 eta % 0,5 jaitsi dira, hurrenez hurren.

Aurreko hilarekin alderatuta, salmentek % 0,3ko igoera izan dute Araban. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, hiletik hilerako % 0,2ko eta % 0,1eko jaitsiera izan dute.

Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan diharduten langileen kopuruak % 2,7ko igoera izan du 2022ko azaroarekin alderatuta. Aurreko hilarekin alderatuta, berriz, langileen indizea % 1,1 igo da.

2023KO HAMAIKA HILETAKO ALDI METATUAREN BALANTZEA

2023ko lehen hamaika hiletan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,2ko igoera metatua izan dute. Elikaduraren sektorean, igoera % 0,3ra iritsi da, eta Gainerako produktuen sektorean, berriz, % 0,1era.

Azarora arte metatutako aldakuntza positiboa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan, % 0,6ko igoera izan baita bi kasuetan. Araban, berriz, salmentak aurreko urteko aldi berean baino % 1,8 txikiagoak izan dira.

Azkenik, sektoreko landunen indizeak % 3,2ko igoera metatua izan du urteko lehen hamaika hiletan.

INFORMAZIO-OHARRA

Urtetik urterako aldakuntzak egutegiaren eraginak zuzenduta dituzten serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hiletik hilerako aldakuntzak, berriz, urtarokotasuna kontuan hartzen ez duten serieetan oinarrituta.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hil honetako indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,3 jaitsi dira 2023ko azaroan

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2023/12/26
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021682_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali