2023/12/22ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2023KO AZAROA
Euskal AEko industria-prezioak % 0,8 jaitsi dira 2023ko azaroan, aurreko hilarekin alderatuta
2022ko azaroarekin alderatuta, industria-prezioak % 4,2 jaitsi dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 0,8 jaitsi dira 2023ko azaroan, aurreko hilarekin alderatuta. Industria-prezioen azken hamabi hilabeteetako aldakuntza jasotzen duen azaroko urtetik urterako tasa % 4,2 jaitsi da.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten duenez, 2023ko azaroan beren prezioetan aurreko hilarekin alderatuta jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (% 7,1ko jaitsiera) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 1,3ko jaitsiera) izan dira. Beren prezioetan hiletik hilera igoerarik handienak izan dituzten sektoreak, berriz, Erauzketa-industriak (% 2,9ko igoera) eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 0,7ko igoera) izan dira.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, Energiaren prezioak % 4,7 jaitsi dira 2023ko urriarekin alderatuta. Kontsumo-ondasunen prezioak, berriz, % 0,5 igo dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen % 0,5eko igoeraren eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen % 0,4ko igoeraren ondorioz. Bestalde, Bitarteko ondasunen prezioak % 0,3 igo dira, eta Ekipo-ondasunen prezioak, berriz, % 0,1.
Urtetik urtera, 2023ko azaroa 2022ko azaroarekin alderatuta, jaitsierarik handienak honako adar hauetan gertatu dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (-% 25,8), Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (-% 13,2) eta Industria kimikoa (-% 6,6). Urtetik urtera prezioetan igoerarik handienak izan dituzten adarrak, berriz, honako hauek izan dira: Erauzketa-industriak (% 11,6), Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metaliko batzuk (% 8,9) eta Ura (% 8,2).
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2023
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 128,7 | -0,8 | -4,2 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 130,6 | 2,9 | 11,6 |
| Manufaktura-industria | 129,4 | -0,8 | 0,4 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 132,4 | 0,3 | 5,8 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 116,8 | 0,7 | 3,1 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 140,3 | 0,3 | -1,7 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 142,4 | -7,1 | -13,2 |
| Industria kimikoa | 143,9 | -0,1 | -6,6 |
| Botiken fabrikazioa | 129,5 | -0,7 | 3,3 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 120,5 | -0,2 | 8,9 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 138,7 | 0,5 | 0,3 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 120,0 | -0,3 | 4,7 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 116,7 | 0,0 | 3,0 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 115,1 | 0,0 | 4,9 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 113,6 | 0,3 | 6,0 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 118,4 | 0,5 | 4,4 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 124,1 | -1,3 | -25,8 |
| Ura | 131,9 | -0,8 | 8,2 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 130,3 | 0,5 | 5,2 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 118,9 | 0,4 | 5,8 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 132,2 | 0,5 | 5,1 |
| Ekipo-ondasunak | 118,3 | 0,1 | 5,1 |
| Bitarteko ondasunak | 133,5 | 0,3 | 1,3 |
| Energia | 134,9 | -4,7 | -21,1 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2023ko Abenduaren 22a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Prezioen urtetik urterako aldakuntza positiboa izan da helburu ekonomikoaren arabera sailkatutako ondasun-talde handi guztietan, Energiaren kasuan izan ezik, talde horretan % 21,1eko jaitsiera izan baitute prezioek. Kontsumo-ondasunen prezioek % 5,2ko igoera izan dute, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen % 5,1eko igoeraren eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen % 5,8ko igoeraren ondorioz. Ekipo-ondasunen prezioak % 5,1 igo dira, eta, azkenik, Bitarteko ondasunen prezioen kasuan, igoera % 1,3koa izan da.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 93,10eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62