2024/01/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2023ko ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 1,3 jaitsi dira 2023ko abenduan, aurreko hilaren aldean

2022ko abenduaren aldean, industria-prezioek % 5,9ko jaitsiera izan dute

Eustatek bildutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioek % 1,3 egin dute behera 2023ko abenduan, aurreko hilaren aldean. Abenduko urte arteko tasak (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 5,9 egin du atzera.

Azterketa xeheago batek agerian uzten du 2023ko abenduan Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (% 5,2) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 3,7) sektoreek izan dituztela jaitsiera handienak prezioetan, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, prezioetan hilabete arteko igoerarik handienak izan zituzten sektoreak Altzariak, beste manufaktura-industria batzuk, konponketa eta instalazioa (% 0,6) eta Erauzketa-industriak (% 0,4) izan ziren.

Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, 2023ko azaroaren aldean Energiaren prezioak % 5,0 jaitsi dira. Kontsumo-ondasunek % 0,8ko jaitsiera izan dute prezioetan, Kontsumo ez iraunkorreko ondasunen prezioak % 0,9 jaitsi direlako, Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak konstante mantendu direlako. Bitarteko ondasunen prezioak % 0,4 jaitsi dira eta Ekipamenduko ondasunenak % 0,1.

Urte arteko datuetan, 2023ko abendua 2022ko abenduaren aldean, prezio-jaitsierarik handienak honako arlo hauek izan dituzte: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 41,9), Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (% 8,8) eta Industria kimikoa (% 5,7). Aitzitik, urte artean igoerarik handiena izan duten prezioak honakoak izan dira: Erauzketa-industriak (% 11,3), Kautxua, plastikoa eta bestelako produktu mineral ez-metalikoak (% 9,1) eta Ura ( % 7,6).

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2023

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA122,6-1,3-5,9
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak131,10,411,3
Manufaktura-industria128,5-1,01,1
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria131,3-0,83,5
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza116,3-0,44,8
Zurgintza, papera eta arte grafikoak139,6-0,5-2,3
Kokeak eta petrolioa fintzen135,0-5,2-8,8
Industria kimikoa145,20,3-5,7
Botiken fabrikazioa130,00,36,0
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak120,3-0,29,1
Metalurgia eta produktu metalikoak138,7-0,70,2
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa119,9-0,34,8
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa116,70,03,0
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa115,60,05,4
Garraiorako materialen fabrikazioa113,80,16,0
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa119,10,64,0
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna87,0-3,7-41,9
Ura131,90,07,6
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak129,3-0,83,4
Kontsumoondasun iraunkorrak118,90,05,3
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak131,0-0,93,1
Ekipo-ondasunak118,4-0,14,9
Bitarteko ondasunak133,6-0,41,4
Energia109,5-5,0-28,2

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2024ko Urtarrilaren 24a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da ondasun talde handi guztietan helburu ekonomikoaren arabera, Energian izan ezik, non % 28,2ko jaitsiera izan den. Kontsumo-ondasunen prezioak % 3,4 igo dira, Kontsumo iraunkorreko ondasunak % 5,3 igo direlako eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunak % 3,1. Ekipamenduko ondasunen prezioak % 4,9 igo dira eta, azkenik, Bitarteko ondasunenak % 1,4.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egin duten esfortzuagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 95,07ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 1,3 jaitsi dira 2023ko abenduan, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/01/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021748_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali