2024/01/29ko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2023ko ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %0,2 hazi dira 2023an

Elikaduraren sektorean salmentak %0,5 areagotu dira, eta Gainerako produktuetan %0,3 jaitsi dira

Eustaten datuen arabera, 2023. urte osoan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek %0,2ko hazkunde metatua izan dute. Elikaduraren sektorean, salmentek %0,5 egin dute gora, eta Gainerako produktuek %0,3 egin dute atzera.

2023ko abenduan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek %0,3ko jaitsiera izan dute, aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan. Aurreko hilaren, 2023ko azaroaren aldean, eta dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, prezio finkoko salmentak %0,5 jaitsi dira abenduan.

Hiletik hilera, salmentak %0,4 igo dira Elikaduran eta Gainerako produktuetan %2,3 jaitsi dira.

Urte arteko datuei dagokienez, 2023ko abendua eta 2022ko abendua alderatuta, prezio finkoetan salmentak %1,9 igo dira Elikaduran eta %4,2 jaitsi dira Gainerako produktuetan.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Abendua 2023 (P)

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE-0,3-0,50,2
Araba/Álava1,6-0,2-1,4
Bizkaia-1,1-0,10,4
Gipuzkoa0,4-1,40,6
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak1,90,40,5
Gainerako produktuak-4,2-2,3-0,3
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE1,9-0,63,1

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2024ko Urtarrilaren 29a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek gora egin dute urtetik urtera, prezio konstanteetan eta egutegiko baldintza homogeneoetan: %1,6 Araban eta %0,4 Gipuzkoan. Bizkaian, aldiz, %1,1 jaitsi dira.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako landunen kopurua %1,9 gehitu da 2022ko abenduaren aldean. Aurreko hilaren aldean, langileen indizea %0,6 jaitsi da.

2023ko BALANTZEA

2023. urte osoan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek %0,2ko hazkunde metatua izan dute. Elikaduraren sektorean, salmentek %0,5 egin dute gora, eta Gainerako produktuek %0,3 egin dute behera.

Lurralde historikoka metatutako aldakuntza positiboa izan da Gipuzkoan eta Bizkaian, %0,6 eta %0,4ko gehikuntzekin, hurrenez hurren. Araban, aldiz, salmentak 2023an 2022an baino %1,4 txikiagoak izan dira.

Sektoreko landunen indizeak, azkenik, %3,1eko hazkundea izan du, aurreko urtean izandakoen aldean.

INFORMAZIO-OHARRAUrte arteko aldakuntzak egutegiaren eraginak zuzenduta dituzten serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hiletik hilerako aldakuntzak, berriz, urtarokotasuna kontuan hartzen ez duten serietatik abiatuta.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietam egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea %100eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %0,2 hazi dira 2023an

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/01/29
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021756_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali