2024/02/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2024KO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 1,4 igo dira 2024ko urtarrilean, aurreko hilarekin alderatuta

2023ko urtarrilarekin alderatuta, industria-prezioak % 5,2 jaitsi dira

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioek % 1,4ko igoera izan dute 2024ko urtarrilean, aurreko hilarekin alderatuta. Industria-prezioen azken hamabi hilabeteetako aldakuntza jasotzen duen urtarrileko urtetik urterako tasa % 5,2 jaitsi da.

Azterketa zehatzago batek agerian uzten duenez, 2024ko urtarrilean beren prezioetan aurreko hilarekin alderatuta igoerarik handienak izan dituzten sektoreak Botiken fabrikazioa (% 7,2ko igoera) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 5,8ko igoera) izan dira. Aldiz, prezioetan hiletik hilerako jaitsierak izan dituzten sektoreak Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1,8ko jaitsiera), Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea eta Industria kimikoa (% 0,8ko jaitsiera bi kasuetan) izan dira.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, Energiaren prezioak % 2,3 igo dira 2023ko abenduarekin alderatuta. Kontsumo-ondasunen prezioak, berriz, % 0,9 igo dira, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen % 1,3ko igoeraren eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen % 0,8ko igoeraren ondorioz. Bestalde, Bitarteko ondasunen prezioak % 1,3 igo dira, eta Ekipo-ondasunen prezioak, berriz, % 0,9.

Urtetik urtera, 2024ko urtarrila 2023ko urtarrilarekin alderatuta, prezioen jaitsierarik handienak honako adar hauetan gertatu dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (-% 28,9), Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (-% 13,9) eta Zurgintza, papergintza eta arte grafikoak (-% 6,8). Urtetik urtera prezioetan igoerarik handienak izan dituzten adarrak, berriz, honako hauek izan dira: Botiken fabrikazioa (% 12,2), Erauzketa-industriak (% 5,9) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 5,5).

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2024

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA125,31,4-5,2
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak131,20,05,9
Manufaktura-industria129,80,9-1,2
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria132,00,51,6
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza114,2-1,8-2,1
Zurgintza, papera eta arte grafikoak142,72,4-6,8
Kokeak eta petrolioa fintzen133,9-0,8-13,9
Industria kimikoa144,4-0,8-5,4
Botiken fabrikazioa142,37,212,2
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak121,80,32,1
Metalurgia eta produktu metalikoak141,31,80,2
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa121,11,1-0,9
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa118,71,72,7
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa116,81,12,4
Garraiorako materialen fabrikazioa113,80,05,5
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa121,11,50,3
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna98,25,8-28,9
Ura132,60,51,7
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak130,50,92,1
Kontsumoondasun iraunkorrak120,51,34,5
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak132,20,81,7
Ekipo-ondasunak119,40,92,7
Bitarteko ondasunak135,71,3-0,2
Energia112,62,3-24,9

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2024ko Otsailaren 22a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Helburu ekonomikoaren arabera sailkatutako ondasun-talde handien prezioen urtetik urterako aldakuntza negatiboa izan da Energiaren kasuan (% 24,9ko jaitsiera) eta Bitarteko ondasunen kasuan (% 0,2ko jaitsiera). Ekipo-ondasunen prezioek % 2,7ko igoera izan dute, eta Kontsumo-ondasunen prezioek, berriz, % 2,1ekoa, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen % 4,5eko igoeraren eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen % 1,7ko igoeraren ondorioz.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 90,53ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 1,4 igo dira 2024ko urtarrilean, aurreko hilarekin alderatuta

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/02/22
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021891_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali