2024/02/28ko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2024ko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Azalera handiko saltokietako eta elikadura-kate handietako salmentak %2,9 jaitsi dira 2024ko urtarrilean Euskal AEn

Aurreko hilaren aldean, 2023ko abendua, salmentak %0,1 igo dira

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoetan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %2,9 gutxitu dira 2024ko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean.

2023ko abenduarekin alderatuta, dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, prezio finkoko salmentak %0,1 igo dira urtarrilean.

Elikaduraren sektorean, prezio finkoko salmentak %0,2 hazi dira hilabete artean. Gainerako produktuen sektorean, aldiz, salmentak %0,2 jaitsi dira aurreko hilaren aldean.

Urte arteko terminoetan, 2024ko urtarrila eta 2023ko urtarrila, prezio finkoko salmenten bilakaera negatiboa izan da bai Elikaduran, %1,5eko jaitsiera izan baitu, bai Gainerako produktuetan, %5,1ekoa.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2024

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE-2,90,1-2,9
Araba/Álava-2,5-0,6-2,5
Bizkaia-3,40,0-3,4
Gipuzkoa-2,10,5-2,1
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-1,50,2-1,5
Gainerako produktuak-5,1-0,2-5,1
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE1,70,11,7

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2024ko Otsailaren 28a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

2024ko urtarrilean, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek urte arteko emaitza negatiboak izan dituzte hiru lurraldeetan. Hala, Bizkaiko salmentak, prezio finkoetan eta lan-egutegi homogeneoan, %3,4 jaitsi dira, Araban %2,5 eta Gipuzkoan %2,1.

2023ko abenduaren aldean, hau da, hilabete arteko terminoetan, salmentak %0,5 igo dira Gipuzkoan, finko mantendu dira Bizkaian eta %0,6 jaitsi dira Araban.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langileen kopurua %1,7 igo da 2023ko urtarrilaren aldean. Hil artean, langileen indizeak %0,1 egin du gora.

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak egutegiko efektuak zuzenduta dituzten serieetatik abiatuta kalkulatzen dira, eta hilabete artekoak urtaroen eragina kendutakoetatik.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea %100eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Azalera handiko saltokietako eta elikadura-kate handietako salmentak %2,9 jaitsi dira 2024ko urtarrilean Euskal AEn

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/02/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021902_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali