2024/03/21eko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2024ko OTSAILA
Euskal AEko industria-prezioak %0,3 hazi dira 2024ko otsailean, aurreko hilaren aldean
2023ko otsailarekin alderatuz, %6,6ko beherakada izan dute
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioak %0,3 igo ziren 2024ko otsailean, aurreko hilaren aldean. Otsaileko urte arteko tasak, azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duenak, %6,6ko atzerakada izan du.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du, 2024ko otsailean, Koke- eta petrolio-findegiak (%4,9ko igoera) eta Erauzketa-industriak (%1,5) sektoreek izan dituztela igoerarik handienak prezioetan, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, prezioetan hil arteko jaitsierak izan zituzten sektoreak Farmazia-produktuen fabrikazioa (%9,0) eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (%1,7) izan ziren.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, 2023ko urtarrilaren aldean Energiaren prezioak %2,8 igo dira. Kontsumo-ondasunek %0,6ko jaitsiera izan dute prezioetan, Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak %0,7 jaitsi direlako eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak egonkor mantendu direlako. Bitarteko ondasunen prezioak %0,1 igo eta Ekipamenduko ondasunenak %0,5 jaitsi dira.
Urte artean, 2024ko otsaila 2023ko otsailaren aldean, prezioen igoerarik handienak Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (%8,5) eta Erauzketa industriak (%5,0) adarretan izan dira. Urte artean jaitsierarik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%37,5) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (%6,6).
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Otsaila 2024
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 125,8 | 0,3 | -6,6 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 133,1 | 1,5 | 5,0 |
| Manufaktura-industria | 130,4 | 0,4 | -0,5 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 131,8 | -0,2 | -1,2 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 112,5 | -1,7 | 8,5 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 141,8 | -0,6 | -6,6 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 140,5 | 4,9 | -4,5 |
| Industria kimikoa | 145,8 | 1,0 | -4,6 |
| Botiken fabrikazioa | 132,3 | -9,0 | 3,0 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 121,2 | -0,5 | -1,2 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 141,5 | 0,1 | 0,1 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 120,7 | -0,3 | -2,2 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 119,2 | 0,4 | 3,2 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 117,0 | 0,2 | 1,9 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 113,4 | -0,9 | 4,6 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 120,7 | 0,0 | -0,3 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 97,6 | -0,5 | -37,5 |
| Ura | 133,4 | 0,5 | 1,6 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 129,8 | -0,6 | -0,4 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 120,6 | 0,0 | 4,0 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 131,3 | -0,7 | -1,0 |
| Ekipo-ondasunak | 119,1 | -0,5 | 1,8 |
| Bitarteko ondasunak | 135,7 | 0,1 | -0,7 |
| Energia | 115,6 | 2,8 | -25,8 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2024ko Martxoaren 21a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handietako prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian (%25,8ko jaitsiera) eta Bitarteko ondasunetan (%0,7ko jaitsiera). Kontsumo-ondasunak %0,4 jaitsi dira, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %4,0 igo direlako eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %1,0 jaitsi direlako. Ekipo-ondasunen prezioak, aldiz, %1,8 igo dira.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren %90,73ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62